Umiakin egitteko moduko ariketak

Irudixa: pixabay

Esakera jatorrak diñuan modura “A cada cual, Pascual”, eta beraz ezin iñori nere buruan neurriko soluziñorik emon. Halan be, osasunan autogestiñuan helburuetako bat horixe berori danez (norbere neurriko soluziñuak topatzia), neure kaso klinikua azaltziak bakotxak bere ikasgaixak etaratzeko balixoko dabelakuan nago. Horra beraz.

Lanbide estatikua dakat nik; pazientiak tratatzerakuan kamilla inguruan dantza asko egitten badogu be, ezin dogu esan fisioterapeutian biharrak gorputzan mobimendu-premiñak asetzen dittuanik. Esperientziak diñosku metro gitxiko eremuan eten barik ibiltziak (dendarixan kasua) eta lanpostuan geldirik egotiak (torneruana) antzeko eragiña dakala osasunian, partikularki bizkarreko muskuluen kargan eta hanketako zirkulaziñuan. Eragin txarra, jakiña.
Gaiñera, juan dan 3 urtian goizez “etxekoandros” izan naiz. Nere zeregin nagusixa sukaldeko biharrak ziran, erosketak eta errekauak barne, denpora guztian ume txikixa kokotetik txintxilizk nekala. Kontua da, goizeko eta arratsaldeko martxan zihar, “txirula eta txilibituen artian” (to, beste esakera jator bat) 13 bat ordutako lan-jardunaldixa betetzen ibiltzen nintzala egunero, gehixena kronometruan agindupian.
Halako bizimodua dakan pertsoniak, derrigorrez bihar dau aktibidade dinamiko bat (kirola edo beste) astian zihar pillatutako tentsiñuak, fisiko zein psikologikuak, askatzeko. Nere kasuan papel hori espeleologiak betetzen zeban: ixa zapatuero, ADES-ekuen helburuak betetziak 5-6 ordutako aktibidade fisiko gogorra suposatzen zestan. Hala jardun neban artian ederto mantendu nintzan, ez miñik ez nekerik, eta biharrerako gogoz.
Beti gertatzen dan lez, baiña, ohittura onak ez doguz balioesten presente dagozenian… falta dirazenian baiño. Hori pasau jatan neuri be: hainbat arrazoi dirala eta, 2-3 hillian huts egin netsan zapatueroko hitzorduari. Halan, bi-hiru asteren buruan aspaldiko lagunan bisittia jaso neban: lepoko miña.
Egoeria korapillotsu xamarra zan: lepoko miña hor nekan, egunetik egunera gehitzen. Etxeko biharrak ez zeken etenik (jan eta umiak manejau, egunero egin bihar dira…); kontsultan bajia hartzia be, komeni ez; kirola egitteko une librerik ez… zer egin? Gorputzak ez dittu gizon lanpetuan arrazoiak ulertzen, eta bere alarma zeinuei jaramonik egin ezian, soluziño expeditibuak hartzen dittu: egun baten zartadia igartzen dozu gerrixan, eta ohetik jaiki ezinda gelditzen zara.
Dakagun biharra eukitta, pekatu mortala izango litzake dakiguna ez aprobetxatzia. Horretara, besterik ezian, urjentziazko plan hau egin neban:
          Lo egitteko orduak zorrotz errespetau (nere kasuan, 7’5 ordu).
          Fisioterapeuta biharrak lagatako tarte libre urrixetan, luzaketak.
          Etxeko biharrak ez nittuanian, kiroldegixan umiakin ariketa/jolasak, eta luzaketa gehixago.
Azken hori izan zan deskubrimentu onena. Jakiña: ni ez nintzan egoera horretan zeguan pertsona bakarra. Premiña hori (umiak laga barik norbera zaindu) jente askok izaten dau, eta norbere neurriko soluziñoren bat topau bihar izaten da. Nere kasuan, eta momentu hartan, esandako horrek bizkarreko miñetik libratzeko balixo izan zestan.
Gu baiño lehenago be beste batzu umiakin egitteko moduko ariketekin esperimentuak egin izan dittuez: atsegiñak eta dibertigarrixak partaide bixendako. Interneten hainbeste gauza dagoz argitaratuta; hona adibide batzu, zuek be aprobak egin nahi badozue.

BAT
http://www.abcdelbebe.com/embarazo/parto-y-posparto/desarrollo/ejercicios-para-recuperar-la-figura-despues-de-tener-un-hijo

BI

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*