When the music’s over

Beti nahi izan dot deskribatu halako momentuetan sentitzen dan sentsaziño arrarua. Klasia emoten amaittu juat, eta ikasle guztiak juan dittuk. 5 orduan, nere sistema nerbioso sinpatikua alertan mantendu nau, ikasliak egitten zittuezen akatsei adi denpora guztian. Dana ondo juan dok, eta azkenian uste eze pagatutako matrikuliak merezi izan detzela. Eta biharra burutzian, eta datorren asterarte agurra emotian… danak juan egin diranian, hamen geratu nok klasian bakarrik. Nere gauzak mahaixan sakabanatuta. Ekarrittako materixala zakuan sartzeko. Aulkak hutsik, dana ixilik. Pakian sentitzen naizen arren, bakardadia itzala da.

Ikastetxe hutseko atiak itxi jittuadaz; pertsianak jaitsi, argixak emetau… odoleko adrenalina kopurua bere onera bigurtu da. Ez nok txarto sentitzen, baiña hain dok arrarua sentsaziño hau…

Antzerkixa amaittu eta aretua hutsik ikustian be antzerakua igarri izan juat. Jentia kanpora juan da aspaldi, batzu gustora, bestiak ez hainbeste, baiña despreokupatuta ba joiazak hor zihar trago batzu hartzera, edo… eta aretuan ixilttasun ozena geratzen dok. 1000 watiotako fokuen klakaden oihartzuna, eta gela illun majikuan mozorrua jausten dok. Taula gaiñian jardundakuak pertsona normalak gaittuk barriro…

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*