¿Zalantza Metodikua ahaztu?

Irudixa: Camille Flammarion (1888)
Zientziak, bere bide baliotsu horretatik egokiro jarraitzeko, harrotasunetik aparte mantendu biharko litzakek nere ustez.
Aukeran, ni ebidentzian oiñarrittutako zientzian aldekua nok; halan be, azkenaldixan harruegi ikusten jittuadaz zientzia –bereziki medikuntza- “ofizialan” aldeko hainbat lagun, eta konbertsuen erreakziño tipikuan usain larregi hartzen jetsat sasizientziazaliak jazartzeko zaletasun horri. Gizakixak lintxamendurako larregiko zaletasuna jakak nere gustorako (eta ni be pekatari izan nok); aurretik garaittuta dagon etsai ahula blastiatzerako orduan beti agertuko dittuk dozenaka boluntario, eta neri horrek higoiña emoten jestak.
Siñeskeri eta txarlatanen kontra, nere ustez, jarrera hotz eta argixa ezinbestekuak dittuk; sufizientzia eta despreziuak sobran dagoz, eta ironia larregixak be, mesederik ez. Hori izan zuan Medtempus bloga jarraitziari lagatzian arrazoi nagusixa (nahiz eta, printzipioz, nitarra izan).
Apaltasuna gaiñera zuhurtzixiak eskatutako gauzia dok. Izan be, gaur egunian ofizialtzat hartzen diran tratamenduetan be (medikuntzaz jiharduat jakiña) asko dittuk ebidentzian oiñarrittutako kanonak betetzen ez dabezen tratamenduak, edo kalidade bajuegiko Saiakera Klinikuekin baiño ez dirazenak frogau. Hónekin, ostera, ez dittuk hain kritika gaiztorik erabiltzen, biharbada osagille kolejiatu “serixuok” erabiltze hutsak halako inmunidadez bustitzen dittuezelako.
Bai: munduan aurrian Egixan Bozeramaille moduan aurkeztu biharrian, zientzilari zintzuak Zalantza Metodikuan defendatzaille maillara jaitsi biharko litzakela uste juat. Nahiz eta jarkera horrek komunikabidien portadetan agertzeko aukerak asko jaitsi.
Paquinho Terrak eta E-gorrek idatzittakuak irakorri ostian ipiñi juat letretan burutaziñuau, aspaldi buruan nerabixana.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*