Zelatarixa egoitzako buleguan

https://pixabay.com/es/constante-demencia-mujer-edad-63613/

Olga Cures fisioterapeuta geriatrikua da. Oin dala gixi, gaiñera, bere Egoitzan lanpostuz aldatu dau: egoiliarren fisioterapia tratamenduan aritzetik, zuzendaritzan sartu da. Oso bihar interesgarrixa da antolakuntzia, paradoxikua izatiaz gain (administrari batek medikuari agintzen? erizain batek psikologuari?; izan be, eremu horretan ikasketa mailliak baiño garrantzi gehixago daka kudeaketa ahalmenak). Seguru datozen hillietan Olgak bere biharran alde ezezagun honi buruzko artikulu interesgarriren bat idatziko deskuala.

Gaurkuan, halan be, Curesek geriatrian jarduten dogunok ondo ezagutzen dogun arazo bati buruz idatzi dabena aittatu nahiko neuke: “Nosotros que maltratamos” izenburua jarri detsa, zirikatzeko asmotan noski. Lan eremu konplikaua da geriatriakua, lehendik be hamentxe esanda dakat: egoera bital gogorrei erantzuna emon bihar izaten detsegu, lehelengo eta behin egoiliarran beran mesedetan, baiña senidiak eta beste lankidiak ahaztu barik.

Aurreko parrafuan aittatutako artikuluhorretan ederto azaltzen dittu Olgak halako egoeren ezaugarri batzu; bere artikulu hori oin dala denpora bat Ondarruko Artibai Egoitzan izandako tirabira batekin osatu nahiko neuke. Egoiliar baten senidiekin ezinulertuta genbixan (bai fisioterapia zerbitzukuok, baitta beste lankide batzu be) eta keja batzuen aurrian izandako billera batera ohar batzuk eruan nittuan, gure jarreria azaltzeko. Egoiliar baten kasu partikularra izanda be, neurri baten unibertsala be badanez hitzez hitz kopixauko dittudaz oharrok (datu pertsonalak kenduta, bistan da):

  • XXX-en senidiak oso demandantiak dira.
  • Gu XXX eurei komeni jaken orduetan hartzen saiatzen gara, baiña ezin gara euren borondatian menpe egon.
  • Era berian, guk senidiak eskatzen dabena kontuan hartzen dogu, baiña ezin dogu egoiliarren tratamendua horren arabera erabagi (XXX-en senidien kasuan, euren objetibuak ez dira errealak). Tratamendua egoiliarran egoera errealan eta gure baliabidien arabera antolatzen dogu.
  • Denpora guztian (oharra: egoiliar hau beste erresidentzia baten egon zan, Ondarrura etorri baiño lehen) YYY-n izandako tratamenduakin konparatzen dabe; baiña seguraski hango FT zerbitzua beste era batera antolatuta zeguan (ordu gehixago?), eta, duda barik, orduan XXX osasunez hobeto zeguan. Horrekin ez dira konturatzen, edo ez dira konturatu nahi.
  • Zehatzago esanda: oxigeno premiñen arabera, mobilizaziño pasibo saio sinple batek XXX lur jota lagatzen dabela ikusi dogu. (Eta ez gara enkarnizamentu terapeutiko zaliak; hau Oierren oharra da)
  • Halan be, XXX-en kasuan bai egin doguz kontzesiño batzu: berangana sarrixago juan (zelan dagon ikusteko), senidiei kaso gehixago egin (gaiñian gagozela ikusi deixen)…
  • Baiña horraiñok: etxaku justua iruditzen egoiliar demandantiei dedikaziño gehixago eskaintzia, “gerrarik” emoten ez dabenei baiño.
  • Laburbilduta: senidien helburuak errealidadera egokitzen ez diran artian, kejak ez dabe etenik izango.

Halan lagako dot artikulu hau, ohar gordiñekin; modu horretan, bide batez, egoiliarrei buruz gure artian ze terminotan jarduten dogun ikusiko dozue.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*