Zentzunezko higiene baten alde

 

 Erdi arotik zetorren garbittasun konzeptuan aldian, XIX mendian osasun arluan iraultzia gertatu zan Europan: epidemia eta izurritiei behingoz aurre egitteko, gobernuak eta mediko elkartiak elkarlanian jardun zeben higiene publikua bultzatu nahixan. Horretara, juan dan 100 urtian sartutako garbittasun ohitturei esker gure osasun maillia izugarri igo da. Lehen oso normala zan emakume batek 10 ume euki eta euretatik erdixa galtzia; oin barriz, oso ume gitxi hiltzen dira lehengo aldian. Gaur egunian guztiz normaltzat dakaguzen ur korrientia, antisepsia, komunak, zabor-bilketa zerbitzuak edo alkantarillak XIX mendeko osasun “iraultza” koordinatu honi zor detzaguz.
Gaur egunian darabigun garbittasun eredua be, XIX mendeko honen oiñordekua da. Eta azken urtietan, paradoxikoki, gero eta sarrixago garbitzeko zaletasunak osasunandako dakazen kaltiak be ezagutzen hasi gara: alergiak, azaleko gaixotasunak, korputzeko defentsak jaistia…
1980 inguruan astian behin dutxatzen giñan, askok gogoratzen dozuenez, eta hori zan normalena euskal familixetan. Atzerago juanda, 1900ko europar normalak (aberatsak barne) urtian behin bañatzen ziran, zihetzago esanda San Silvestre egunian. 1850ian barriz, jentia gaixotzian eta ezkondu aurretik bakarrik hartzen zeban bañua. Eta gaur egunian… jente asko “zikin” sentitzen da egunero dutxau ezian. ¿Zer da egokixena? Osasun arazo guztietan legez, erdibidian eta zentzunian topauko dogu erantzuna.

Idazki honetan, higienian errelatibotasuna agerixan jartzen ahaleginduko gara; horretarako, historian zihar “garbittasun” kontzeptuak izan daben aldaketak ezagutuko doguz.

Higiene pribatua

Baños antiguos [Mula_Los Baños] (Al pulsar se abrirá la foto en una nueva ventana.)

¿Zeintzuk izan dira gure arbasuen ohitturak? Gaur egunekua ulertzeko, interesgarrixa izango da higiene publikuan ikuspegi panoramiko bat hartzia.
 “Higiene” berbia Hygieie jainkosa grekuan dauka jatorrixa; Cos ugarteko Hipocrates mediku haundixan sasoian (K.a 460-370) jarri jaken izen hori osasuna mantendu eta gaixotasunak ekiditzeko arauei.
 Greziar eta erromatarren artian oso zabalduta zeguan baiñuen erabilleria. Higienia asko zaintzen zeben arren, paradoxikoki ez zeben jaboirik erabiltzen korputza garbitzeko. ¿Zelan izan leike hori? Jaboian ordez, korputza oliba-orixo eta harian nahaste batekin igurzten zan, eta gero “strigilis” edo raspadore batekin kendu. Prozesu honekin azaleko zikiña eta hildako azal geruzak ederto kenttzen zittuezen, eta azala koipeztu eta garbixa geratzen zan. Koipeztu eta garbixa, bai; gaur egungo usarixuen arabera kontraesankorra dirudixan arren. Argi ikusten da hamen, “garbi” eta “zikin” kontzeptuak uste doguna baiño errelatibuaguak dirala.
 Ekialdeko kulturetan be, hammam edo baño turkiarrak ezagunak dira millaka urtian: hónek lurrunezko bañuok garbikunde erritualetarako erabiltzen ziran batez be, baiña bide batez higienerako modu atsegin bat ba ziran. Kultura askotan agertzen jakuz hónen parekuak: saunia (Europa iparraldian), temazcal (Mexicon)…
 Erdi Aro hasieran be (VII gizaldi inguruan) Europako estrato sozial guztietan erabiltzen ziran bañuak:
  • Herrittarrak instalakuntza publikuetan bañatzen ziran; familixa osuak juatia zan ohitturia, andra-gizonak nahastian.
  • Nobliak, gazteluetako sukaldetan hartzen zeben bañua, egurrezko tiñetan. Ez zan arrarua gonbidatuekin batera egittia, tiña berian edo ondoko baten. Esaten danez, Carlomagnok (K.o 742-814) bañua egunero hartzen zeban, baiña hau exzepziñua zan: artian normalena urtian 3-4 bidar hartzia zan.
  • Monasterixuak gela bat izaten zeben, tiña askokin, eta hantxe bañatzen ziran praille guztiak.
Erdi Arua aurrera juan ahala, aldaketak etorri ziran Europako ohitturetan (txarrera). Hau ulertzeko, sasoi hartan gertatutako hainbeste faktore izan bihar doguz kontuan::
  • Errelijiño burruka latzak: kontestu hortan, Islamak agindutako bañu erritualak gogoratzen zebelako edo, bañua sarri hartzia txarto ikusten hasi zan. Kronika zaharretan agertzen danez, Cordoba eta Granadako gortietan ura eta garbittasuna asko estimatzen zan; baiña Leon eta Gaztelakuetan ez zan halan.
  • Erreforma Protestante eta Kontraerreforma Katolikuakin (XVI mendia) baño publikuak “inmoraltzat” jotzen hasi ziran. Batetik korputzan billuztasuna, ordurarte nahikua gauza naturala zana, lotsagarri legez hartzen hasi zan; bestetik, bañu publikuak giza harremanetarako esparru naturala ziran -sexu harremanak barne- eta hau onarteziña zan eredu moral barrixendako.
  • Honen ondorixoz herrittar zehiak euren higienerako aukera bakarra galdu zeben (aberatsak ez, eurak pribatuan hartzen zeben-eta) eta XVI-XVII mendietan populaziñuan higiene maillia Historiako bajuena bihurtu zan. Honek, jakiña, gaixotasunei atia zabaldu zetsan.
Gauzia gehixago korapillatzeko, sasoi horretan hirixak asko hazi ziran. Pentsatzen hasten bagara, basarrittar edo artzain batek ez dau izaten higiene arazorik: berak sortutako hondakin kopurua errez absorbitzen dau ingurumenak. Hiri haundixetan, ostera, absorbitze jasangarri hau ez da posible. Erroma edo Asiako antxiñako hirixetan estoldak eta garbittasun publikorako sistemak oso aurreratuta bazeguazen be, XVI mendeko Europako hirixak ez zeguazen prestatuta jente metaketarako, eta kaosa nagusittu zan. Edonun egitten zan kaka eta txixa; hiltegixak, azokak, narru industrixia, garraiorako aberiak… hondakin organikuak toneladaka pillatzen ziran nunnahi.
 Jarri deixagun begiradia 1500 urtian, eta imajinau daigun orduko irudi erreal bi:
  • Holandan, Rotterdameko Erasmo famosua 1469tik 1536ra bizi izan zan; bere idazkixetan agertzen danez, gauza naturalena zan kalian bertan kaka edo txixa edonun egittia. Hortaz gain, urbanidade aholku bat emon zeskuan: “ezagunen bat kakaegiñian topatzen badozu kalian, hobe kasorik ez egittia; halakuetan agur egittia edukaziño txarrekua izaten da-eta…”).
  • Galizian, Europa osotik etortzen ziran erromesak Compostelara. Hille asko oiñaz emon eta gero, Lavacolla izeneko lekura heltzen ziran. Izenak diñuan modura (latinez “lava”=garbittu, “colla”=barrabillak) hiri santura sartu aurretik garbitzeko lekua izaten zan berau. Hala eta guzti be, dan-danak ez ziran garbitzen; eta hala eginda be, bide osuan erabillittako erropak ez zittuen aldatzen; horretara, pentsatzekua da zelako girua egongo zan Katedralian ehundaka erromes bertan pillatzen ziranian. Euren antza zeozelan “garbitzeko”, bedar eta intzensuak erretzen ziran: hau da “botafumeiro” famosuan jatorrixa.
Zikinttasunan mailla gorena hirixetan igartzen zan gehixen, beraz: eta hau izurrite, epidemia eta gaisotasun klase guztiendako maxixa izan zan, geruago azalduko dogun legez. Baiña jarraittu daigun higiene pribatuan historixa pizkat egitten.
XVIII mendian, etxeko hondakiñak leihotik jaurtitzia debekatzen hasi zan. Hirixetan zaborra lagatzeko tokixak gertatu ziran; gaiñera, estoldak eraiki eta etxietan “komunak” agertzen hasi ziran (hau da, auzo-kakaleku amankomunak estolderixara lotuta). Sasoi hórretxetan asmau ziran lixibia, “water closet” eta bestelako garbittasun-tramankulu batzu be, nahiz eta ondiok aberats gitxi batzundako gauzia izan.
Bañu publikuak txarto ikusitta egon arren, sekulan ez ziran guztiz debekatu eta XX menderarte iraun zeben. Herrittar zeien etxietan “komunak” egoten ziran, hau da, pegora guztirako kakaleku amankomunak, baiña korputza garbitzia aparte izaten zan: sukaldietan (tiñetan) edo bestela bañu publikuetan egitten zan hori. Hala eta guzti be, herrittar guztien amesa zan baiñu pribatu bat eukitzia, aberatsen modura; eta hau XIX mendian asko erreztu zan etxietara ur korrientia ekartziakin batera. Kuriosidade modura, lehelengo probak kartzeletan egin ziran (1845) eta gero Iparrameriketako hotelak izan ziran komun pribatuen modiakin hasi eta zabalkundia bultzatu zebenak.
Europako higiene publikuan historixiari begirada panoramiko bat bota ezkeriok, publikotasunetik pribatutasunerako joera bat egon dala ikusiko dogu. Antziñako Erromatarren baiñu kolektibuetan jentiak, aberats nahiz pobre, alkarrekin jarduten zeben kakaegiñian; gero, XX mende hasierako kaleko etxietan, piso bakotxeko 4 bizitzendako “komuna” ezagutu zeben gure ámamak; azkenik gaur egunian, etxebizitza guztietan dakagu bañua…. Eta pribatutasunerako joeria ez da ondiok geratu: gero eta normalagua da-eta etxe bakotxian komun bat baiño gehixago izatia…

Higiene publikua Europan

 “http://www.aruspice.org/wp-content/uploads/2006/06/peste.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Behin higiene pribatuan nundik-norakuak aztartu eta gero, Europako higiene publikuan historixan sartu gaittian. Higiene publikua diñogunian, agintari eta medikuak bultzatutako neurrixak esan nahi dogu, epidemiei aurre egitteko batez be.
 K.a. VI mende aldian osasun teorixa bi nagusittu ziran:
  • Batetik, Crotonako Alcmeonek “isonomia” kontzeptua sortu  zeban (“iso”=bardin, “nomia”=legia). Bere esanetan, osasuna korputzeko elementu guztien orekian ondorixua zan.
  • Empedoclesendako barriz, korputza lau elementuk osatzen zeben (ura, lurra, sua eta aidia), elementu bakoitzak bere gaittasunakin (urak hezetasuna; lurrak legortasuna; suak berua eta aidiak hotza).

Hipocratesen sasoian (K.a. 460-370) antxiñako teoria bixak bildu eta “humore” konzeptua sortu zan. Humore bakotxa lau elementuen nahaste bat zan, eta elementuon proporziñuan arabera izen bat hartzen zeben:
  • Odola (su eta urez eginda).
  • Flemia (aide eta urez).
  • Behazun baltza edo melanobilis (ura eta lurrez).
  • Behazun horixa edo atrabilis (su eta lurrez).
Hipocratesendako osasuna hónek lau humorion orekia izango zan; gaixotasuna, bata bestien gaiñetik nagusitzian etorriko zan. Gaiñera, esaten zanez, pertsona bakotxak “izaera humoral” berezixa izaten zeban, humorietako bat nagusitzeko erreztasuna. Horretara, lau tenperamentu deskribatu zittuan:
  • Sanguineo.
  • Flematico.
  • Melancolico.
  • Atrabiliario.
Adibidez, temperamentu sanguineodun pertsona batek (hau da, sua eta ura) udan gaixotuko litzake errezen: udako giro bero eta heziak bere humore predominantia (odola) indartu eta desorekatu egingo leukelako. Sangrau barik ez zeban urtengo paziente honek medikuan kontsultatik… Eta halan humore bakotxakin. Dana dala, hipokratikuendako dana ez zan humorien orekia: horretaz gain, garrantzixa emoten jakon norbere burua ingurugiruakin orekan egotiari, baitta elikadura, bizimodua, gizartiakin hartuemona…
Galenon sasoian (K.o. 131-201) Hipocratesen gaixotasunen jatorrixan gañeko teorixak mantendu egin ziran. Esandako moduan, pertsonian bizimoduan orekia billatzen zan, eta oreka hori billatzia izan bihar zan pertsonian helburu gorena. Baiña… modu honetan oso pertsona gitxirek ahal zeben bizi. Hipokrates eta Galenon eskolako teorixa higienikuak haundikixak baiño ezin izaten zittuezen jarraittu; denpora libre askoko aberatsak, gizarte esklabista batian. Herrittar zehiak nahikua biharra zeken eguneroko ogixa jiratziakin…
1000 urtian zihar, higiene hipokratiko-galeniko hau izan zan Europan nagusi. XIV menderarte ezagutzen ziran gaixotasun arruntekin (elgorrixa, legenarra, malaria…) balekua izan zan osasun eredu hau. Sasoi horretan baiña, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziran. Batetik, populaziñua asko hazi zan (%300 X mendetik). Bestetik, aldaketa klimatiko garrantzitsuak ustekabeko ondorixuak ekarri zittuan:
  • Nekazarixak uztak galdu zittuezen eta jatekua urrittu zan, Europako populaziñuan defentsa inmunologikuen kaltetan.
  • Europan eta Asian intsektu eta roedoriak ugaldu egin ziran.
  • Txina ekialdian (Gobi-ko basamortua), izurri bat sortu zan; mongoliarrak India inbadidu zebenian, eurekin eruan zeben “yersinia pestis” izeneko bazilo hori; azkenik, merkatarixak Zetaren Bidian zihar Europaraiñok ekarri zeben izurri bubonikua.

Populaziñuak ez zeukan defentsarik izurri bubonikuan aurrian; 1348 urtian hasi zan triskantzia, eta 3 urte iraun zittuan lehelengo kolpiak; Herixo Baltzak Europako biztanleguan %40xa akabau zeban.
Teorixa hipokratiko-galenikuak ezin zeben ezer egin izurri baltzan kontra. Gaur egunian ba dakigu “yersinia pestis” ardikukusuak kutsatzen dabela, baiña Erdi Aroko medikuak galduta zeguazen. “Teoria miasmatikua” asmatu zan, zeiñen arabera gaixotasunen jatorrixa lur deskonpuestotik sortutako partikula usteletan (“miasmak”) egoten zan. Miasmak aidia pozoitzen ei zeben, pertsona eta animalixak kutsatuta (ordukua da “mal-aria” izena = “aide eskasa”). Izurri bubonikodun gaixuak kuarentenan jartzen ziran beste iñor ez kutsatzeko, baiña Herixo Baltza ez zan geratzen, intsektu eta arratoiak libre zebizelako…
1348-51ko lehelengo kolpe gogorrena pasatu eta gero, hurrengo 300 urtiak be ez ziran gozuak izan. XV gizaldixan, izurrixaz gain beste gaixotasun larri asko zebizen Europan, teorixa humoral eta miasmatikuak ezin zebenak osatu. Klase guztietako siñiskerak zabaldu ziran sasoi hartan, hamentxe batzuk:
  • Urak azaleko poruetatik sartzian kutsatzen dau korputza. Horregaittik, garbiketia ur barik egin bihar da (ura bakarrik infusiñuetan eranda erabiltzen da). Eskupañu garbi batekin garbittizu korputza, baiña ageriko partiak bakarrik (arpegixa, eskuak…).
  • Jantzixen kasuan, alderantziz da: zenbat eta gehixago garbittu erropak, hobe. Aberatsak bentajia dauke honetan, eta gaiñera euren statusan erakusgarri legez erabiltzen dabe erropaz sarri aldatzia. Dana dala, Europan ator zurixa baltzitzia ondo ikusitta dago: zikinttasuna absorbidu dabela esan gura dau horrek, eta beraz ez dozula korputza garbittu biharrik.
  • Aurreko araua kanpoko arropendako da bakarrik. Hau da, alkondaraz sarri aldatu arren, barruko arropak (barruko arroparik badakazu) hillian behiñ aldatizuz bakarrik.
  • Azaleko zikiñak, gaixotasunetatik babesteko balio detsu.

XVI gizaldixa baltza izan zan, osasun kontuetan. Esandako moduan, Espainiako Inperixuan sasoi hau izan zan Historiako aro zikiñena. Lehen aittatutako teorixa medikuak eta siñiskerak ezin izaten zetsen gaixotasunari aurre egin, eta horren ondorixua zan sasoi hartan osagilliak zeuken “matasanos” irudixa. Quevedon bertso famatuak ederto isladatu zeben, umorez:
Pues me hacéis casamentero,
Ángela de Mondragón,
escuchad de vuestro esposo
las grandezas y el valor.

Él es un Médico honrado,
por la gracia del Señor,
que tiene muy buenas letras
en el cambio y el bolsón.

Quien os lo pintó cobarde
no lo conoce, y mintió,
que ha muerto más hombres vivos
que mató el Cid Campeador.

En entrando en una casa
tiene tal reputación,
que luego dicen los niños:
«Dios perdone al que murió».

Y con ser todos mortales
los Médicos, pienso yo
que son todos veniales,
comparados al Doctor.

Al caminante, en los pueblos
se le pide información,
temiéndole más que a la peste
de si le conoce, o no.

De Médicos semejantes
hace el Rey nuestro Señor
bombardas a sus castillos,
mosquetes a su escuadrón.

Si a alguno cura, y no muere,
piensa que resucitó,
y por milagro le ofrece
la mortaja y el cordón.

Si acaso estando en su casa
oye dar algún clamor,
tomando papel y tinta
escribe: «Ante mí pasó».

No se le ha muerto ninguno
de los que cura hasta hoy,
porque antes que se mueran
los mata sin confesión.
De envidia de los verdugos
maldice al Corregidor,
que sobre los ahorcados
no le quiere dar pensión.
 Piensan que es la muerte algunos;
otros, viendo su rigor,
le llaman el día del juicio,
pues es total perdición.
 No come por engordar,
ni por el dulce sabor,
sino por matar la hambre,
que es matar su inclinación.
Por matar mata las luces,
y si no le alumbra el sol,
como murciélago vive
a la sombra de un rincón.
 Su mula, aunque no está muerta,
no penséis que se escapó,
que está matada de suerte
que le viene a ser peor.
Él, que se ve tan famoso
y en tan buena estimación,
atento a vuestra belleza,
se ha enamorado de vos.
No pide le deis más dote
de ver que matáis de amor,
que en matando de algún modo
para en uno sois los dos.
Casaos con él, y jamás
viuda tendréis pasión,
que nunca la misma muerte
se oyó decir que murió.
Si lo hacéis, a Dios le ruego
que os gocéis con bendición;
pero si no, que nos libre
de conocer al Doctor.

Parentesi bat: Mexica kulturia

 Arorik zikiñena bizitzen zeguala, Europak Amerikako konkista kanpaiñiari ekin zetsan. Kontraste modura, “indixo” batzuen higiene ohitturak ezagutuko doguz, gizatasuna ukatzen zetsen konkistatzaille “zibilizatuen” ohitturekin alderatu ahal izateko.
 Konkistatzailliak harriduraz hartu zebezen mexica indigenen ohitturak: “Jaixotzetik, umiak pobre eta ixa billuzik hezten zittuezen, ez erropa faltiangaittik baizik eta gogortu eta sendo hazi zeixezen” (Torquemada).
 Mexica kulturan, umiak etxeko garbiketian partehartzen zeben, modu oso disziplinatuan. Ahua garbittu eragitten zetsen, batzutan erlijiñuakin lotuta: “erratza pasatu eta intzensua errearazten zetsen umiei, ahua garbitziakin batera” (Sahagun).
 Zugaitz bateko erretxiñaz egindako ore bat be erabiltzen zeben ahua garbitzeko (“tzicli”). Kronisten arabera, Tenochtitlaneko biztanliak baiñu asko hartzen zittuezen aintzira edo kanaletan, ume eta nagusi, beti ur hotzetan. Arropak sarri garbitzen ei zittuezen, eta honetarako (baitta korputzerako be) xaboian ordezko vegetalak zerabixen (saponaria…). Honetaz gain, sauna itxurako zeremonia bat egitten zeben (“temazcal”) helburu terapeutiko eta erritualekin.
Ameriketako zibilizaziño zaharren Higiene kontzeptua ez zan bakarrik korputzeko garbittasunera mugatzen: pertsonian sendotasun fisiko eta mentala bultzatzen zeban be. Esate baterako: mexicak umiei jatekua neurriz emoten zetsen eta lantzian behin baraurik egotera derrigortu. Aztekak barriz, ikastegi haundixak zittuezen: bertako apopilluak gabardixan baiñu hotzak hartzen zittuezen penitentzi edo disziplina legez, baiña baitta helburu gimnastiko edo higieniko modura.

Higiene publikua Europan (jarraipena)

Garbitzailea.
GureGipuzkoa.net | Garbitzailea. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

XVII mendian izurri buboniko eta tifusak ondiok indar asko zeukenez, eta gaixuak osatzia eziñezkua zanez, prebentziño neurrixak saiatu ziran hiri askotan. Kaliak benetako zabortegixak ziran, hildakuen gorpuak eliza barruan lurperatzen ziran, txakurrak edo olluak nunnahi lurrari erpeka… 1607xan kaliak garbi mantentzeko lehelengo arauak ezarri ziran, “miasmak” ezabatze aldera. Prozesu gatxa eta luzia izan zan… baiña benetan egokixa. Garbittasun publikoko neurrixak ez zeben gaisuak osatzen, baiña behintzat “ez gaixotzeko” balio izango zeben aurrerantzian. Eta dakizuenez, hau oiñarri-oiñarrizko araua da osasungintzan.

 XVIII mendian, higienerako asmakizun garrantzitsuak egin ziran: Carl Wilhelm Scheelek klorua deskubridu zeban, 1774an; Claude Bertholletek sosa kaustikuakin nahastatuta hipoclorito de sodio lortu zeban (lixiba edo “cloro” izenez ezagunagua); Antoine Labarraquek kloruak garbittasun edo desinfekziñorako daukazen propiedadiak deskribatu zittuan.
 XIX mendian, Louis Pasteurrek gaixotasunen “teorixa miasmatikua” ukatu egin zeban. Bere esperimentuekin, infekziñuak bakterixuak sortutakuak zirala frogatu zeban. Hortaz gain, medikuak higiene neurri orokorrak bultzatzen hasi ziran (eskuak ur eta jaboiakin egunero garbitzia, adibidez) gaitz kutsakorren kontra. Sasoi hartan izurri, kolera, tifusak… jente asko eta asko hiltzen zeben, eta antisepsia neurrixokin erditze eta kirurgian gertatzen ziran heriotz asko ekidin ziran. Bestalde, osasun erakundiak infraestruktura publikuak ikuskatu eta kontrolatzen hasi ziran: azokak, hiltegixak, estoldak… Sasoi honetan hasi zan be etxietara ura ekartzen.
 XX mendian, 300 urte lehenagotik pizkaka-pizkaka hedatzen ziharduen higiene neurrixak herri zehiangana heltzen hasi ziran. Eibarren esate baterako, 1910 aldian egin ziran estolderixia eta lavadero publikuak eta etxietara ura ekartzeko lehelengo obrak, Ciriaco Agirre eta Niceto Muguruza medikuak bultzatuta.
 Nazioarteko erakundiak bultzakada haundixa emon zetsen higiene neurri barrixei, eta batez be eskolian bittartez zabaldu ziran. Gaur egunian higiene eredu hau guztiz gizarteratuta dagozela esan geinke, eta heriotz tasak ikaragarri jaitsi dira 100 urtian, batez be ume txikixetan. Honek balixo haundixa daka, duda barik. Baiña gizakixari asko kostatzen jako gauzei neurrixa hartzia, eta horren adibidia da gaur egunian hipergarbittasunak dakarrezen arazuak ezagutzen hasi garala.

Hipergarbittasunan arazuak

 https://abante.eus/wp-content/uploads/2012/03/el-bano-del-bebe1.jpg
Esandako moduan, azken gizaldixetan darabigun asepsiarako bide hau ez dakigu amaittu ete dan edo ez. Biharbada etorkizunian danok ibilliko dira Michael Jacksonen modura, oxigeno bonbonia eta kristalezko kanpai esterillian, eta muzturra okertuta zera esango dabe gutaz: “Bai, XXI mende hasieran… ¡egunian behin bakarrik dutxatzen ziran!”. Ez dakigu; baiña bai dakigu, gaur egunian, gizakixa hipergarbittasunetik eratorrittako arazuak sufritzen hasi dala, oin arte ezezagunak ziranak.
Hórrek arazuok ulertzeko, azalan estrukturia ezagutu egin bihar dogu, modu sinple baten bada be. Hiru geruza dittu, eta bakoitzan funtziñuak azaltziakin segiduan ulertzen da zeintzuk arazuok etorri leikiazen:
  • Epidermis: keratinaz egindako geruza desbardiñez osatuta. Barrutik geruza barrixak sortu ahala, kanpoko zaharrenak desegiñaz doiaz. Epidermisa kanpoko erasuetaz (egualdixa, bakteriak…) babesten gaittuen  lehelengo defentsa-lerrua da.
  • Dermis: kolageno eta fibrinazko kapa sakonagua. Bertan inmunidade sistemarako eta alergia/inflamaziño prozesuetan garrantzitsuak dirazen zelulak dagoz. Izardixa etaratzeko guruiñak be hamentxe dagoz: azal gaiñian zabaltzen daben gai aziduak bakterien ugalketia galerazten dau.
  • Hipodermis: azala eta muskuluak lotzen daben geruza nasai koipetsua, isolamendu funtziñuakin.

Azala larregi garbitzen dogunian beraz, kaltiak nagusiki bi bidetik datoz:
  • Inmunidadia: gure defentsako ejertzito txikixan lehelengo lerrua ezabatzian (epidermisan kanpoko geruzia, hildako zelulez osatutakua), bakterixei atia zabaltzen gabiz. Gaiñera, isolamendu ahalmena jaistiakin batera kanpoko hotz/bero aldaketetara txartuago egokitzen gara. Azkenik, izardi arrastuak sarrixegi kentziakin bakterixak ez dake oztoporik gure azalian ugaltzeko.
  • Estetikia: babesa kentziakin batera, azalak ura galdu eta legortu egitten da. Gaiñera erantzun alergiko edo irritativuak gertatu leikez: alergiak, txundarrak, dermatitis, zartadak, ekzemak…
Larregi garbitziakin batera datozen ondorixuok zeozelan kontrolatzeko, paradoxa baten jausten gara: gero eta xaboi gitxiago daken produktuak erabiltzen doguz (“garbitzen ez daben garbigaixak”). Azala hala eta guzti be larregi legortzen da, eta horregaittik “atzera zikintzeko” orixuak, hidratantiak, maskarillak, akondizionadoriak… erabiltzen doguz.  Horretara saltzailliak pozik dagoz, eze, paradoxa honek hamaika produkto konsumitzera  bultzatzen gaittu. Baiña dana dala, honekin ez dogu arazo osua konpontzen; azala hidratatu eta koipeztatuta arazo estetikua zaintzen gabiz, baiña inmunidade sistemako kaltia bardin-bardin gertatzen da.
Azken urtietan gero eta ugarixaguak dira alergiak umien artian (azala, liseri edo arnas aparatua…), eta beste arrazoi batzuen artian euren inmunitate sistema kaskarra dago. Umiak larregi babesteko joeria hartu dogu. Eguneroko baiñuakin, giro aseptiko baten hazten doguz eta honek ez detsa bape mesederik egitten: bere defentsak ez dira garatzen eta kalera urtetzeko sasoian, bakterixendako biktimarik egokixena bihurtzen da. Era berian, erropa larregi jaztiakin bere termorreguñaziño sistemak (nagusixenak baiño askoz be hobiak, bide batez esanda) oztopatu egingo doguz; era horretan, bere organismuak ez dau ikasiko hotzari aurre egitten eta edozein egualdi aldaketa nahikua izango da gaixotzeko.

Zentzunezko higiene batendako irizpidiak

Lehelengo, galdu daigun “zikin egotian” obsesiñua, eta onartu daigun egitate fisiko bat biharrian, garbittasuna kontzeptu kultural bat dala, eta beraz nun gagozen arabera aldatu egitten dala. Europako XIX gizaldiko gizartian adibidez, bihar-dan-moduko gizonak “pattar, izardi eta tabako usaiña” izan bihar izaten zeban.
Modu objektibo baten hartuta, jakin bihar dogu sekulan garbitzen ez dan pertsona batek ez dabela osasun arazorik izango. Biharbada ez da erosuena izango; estetikoki be txarto; zauriren bat eginda infektatzeko arrisku gehixago izango dau; baiña gauzak normal juanda, bere organismuan depuraziño sistemiak ez leuke xaboian biharrik izango bere biharra ondo egitteko, ezta bizi guztian garbittu barik be.
 
Jarri daiguzen higiene kontuak bere lekuan, beraz: 300 bat urte baiño ez daroiaguz urtian behiñ baiño gehixago garbitzen; lehenago, gure arbasuak gitxienez 149.700 urte pasau zittuezen bizitza osuan baiñurik hartu barik. Honekin esan gura dot, egunero ez dutxatuta be, etxakula ezer txarrik gertatuko.
Hau jakinda, kontuan hartu daigun be bizimoduan arabera,  garbitzeko premiñia desbardiña izan geinkiala:
  • Lanbidia: forjarixak eta ofizinistak ez dake garbitzeko premiña bardiña.
  • Elikagaixak: jateko “zikin” asko hartzen dittuanak odolian hondakin asko izango dittu, izardi eta txixatik jaurti biharrekuak. Horretara, usain txarragua botako dau elikadura naturalagua daroianak baiño.
  • Toxikuak: hiri baten bizi ba gara, kutsaduria gure birikixetan sartzen da; gaiñera drogak hartzen badoguz (kafia, tabakua) orduan eta gehixago zikinduko dogu odola, eta beraz usain txarra botako dogu.
  • Arropak: zuntz sintetikuak badarabiguz, lehenago egingo jaku usain txarra.

Beste gauza garrantzitsu bat: gorputzeko atal guztiak be ez dabe garbittasun mailla bardiña bihar. Azaleko parte batzu (besapiak, genitalak, oiñak), bere ezaugarrixengaittik usain gehixago botatzen dabe bestiak baiño. Horretara, eurak garbi mantenduta ez dogu usain txarrik botako, nahiz eta gorputzeko beste atalak xaboiez ez pasatu. Hau ondo zekixen gure gurasuak, eze, astian behin bakarrik dutxau arren beti mantentzen zeben hónek atalok garbi; horretarako baiña, lehengo etxe guztietan egoten zan laguntzia zeken: bideta.
Zentzuneko higiene neurrixak hartzerakuan beraz (zenbatian behin dutxatu, adibidez), aurreko faktoriak kontuan hartu biharko doguz.
Garbigaixak aukeratzerako orduan be, ezin konta ahala produktu dakaguz dendetan: bai azala garbitzeko, baitta “barriro zikintzeko” be. Bestalde, askotan aittatzen da “xaboi purua dala onena”, Chimbo edo Lagarto tipokua. ¿Zer egin? Hamen be, zentzuna erabiltzia ez da txarra izango. Oin arte esandakua kontuan hartzen badogu, sarri garbitzen dan pertsoniak garbigai oso leunak erabilli biharko dittu, eta gero azala ur/koipeztatzeko produkturen bat. Astian behin edo birrittan dutxatzen danak ostera, xaboi purua arazo barik erabilli ahal izango dau: “peeling” efektua (epidermisan kanpoko azalak erauztia) lortuko dogu honekin, eta hau ona da azalandako… bakarrik tarteka egin ezkeriok. Egunero egittia astokerixia da: azalari bere estalki eta orixo naturalak regeneratzeko denporarik ez detsagulako lagatzen.

Lixibia eta xaboia

Higienian historixia egitterakuan aittatutako modura, urte gitxi dira gure amamak xaboia erabiltzen hasi zirala. Euren bizimoduan goittik beherako aldaketa bat suposatu zebalako, aparteko atal bat gorde detsat.
Sosa kaustikua 1900 inguruan komerzializatzen hasi zan, eta horren ondorixoz agertu zan xaboia Euskal Herriko etxietan. Orduan, zer: ¿lehenago ez zan erroparik garbitzen ala? Horixe baietz; baiña prozesu luze eta nekagarri bat bihar izaten zeban, “lixibia” izenez ezagututakua.
Gizakixa ehuntzen ikastiakin batera etorri zan oihalak garbittu biharra, eta arkeologuen esanetan hori oin dala lau bat milla urte gertatu zan. Lehen esan badogu 100 bat urte daroiaguzela xaboia erabiltzen, etara kontuak: gure aurrekuak gitxienez 3.900 urte pasau zeben lixibiakin garbitzen. Eta ¿zer zan ba lixibia?
Deskribatu daigun lixibia antxiñako erara egitteko bihar izaten ziran pausuak:
  1. Tiña haundi bat bete itturriko urez; eta erropia bertan beratzen laga.
  2. Azpi zulatuko ontzi edo banasta haundixa lixibarrixan gaiñian jarri (tremix edo lixibarrixa urak biltzeko plater formako harri landua zan, pitorro batekin).
  3. Lixibontzixan honduan izara zahar bat ipiñi; haren gaiñian, beratzen egondako erropia, harrotuta, zikiñena beheian; dana ipiñittakuan gaiñetik estali, izarian ertzekin edo trapu zuri batekin.
  4. Trapu zurixan gaiñian, sukaldeko errautsa (bahetik pasautakua) eta ereiñotz orrixak jarri.
  5. Aparteko galdara baten, ura irakin; burruntzara batekin, errautsen gaiñian isuri pizkaka. Ur bero errausduna erropen artetik iragazten da, eta ontzi azpiko zuluetatik lixibarrira urten; pitorrotik beste galdara baten bilduta.
  6. Azpiko galdaran bildutako ura atzera berotu, eta prozesu hau behiñ eta barriro errepikatu.
  7. Amaitzian, “lixibia egositta” dago. Lixibontzixa ohol batekin estali eta gaba osua laga hotzitzen.
  8. Bixamonian, erropa guztiak hartu eta errekara jaitsi “lixibia jotzera” (belauniko, harri edo ohol baten kontran banan-banan laskittu).
  9. Atzera etxera ekarri, eta erropia bedartzan zabaldu legortu deixan.
Lixibia egitteko prozesu hau egun pare bateko biharra izaten zan. Etxeko andra, neska eta neskatilla guztiak partehartzen zeben, eta menderik mende, etxeko biharren artian duda barik astunena lixibia izan da. Dana dala, beste zeregiñak be ez ziran makalak: umiak jagon, sukaldia gobernatu, ortua landu, ura ekarri, ogixa eiñ, logelak atondu, aberiak elikatu, harilkatu, ehundu, esnia jaitsi, otoitz egiñ, familixako hillobixa zaindu… Halako panoramiakin, ondo ulertzen da zergaittik zan normalena lixibia hillian behiñ egittia; hori gehixenez, etxe batzutan urtian birrittan baiño ez zan egitten-eta.
Xaboia heldu zanian jantzixak garbitzeko prozesu hau asko arindu zan.  XIX mendetik aurrera, lixibian prozeso luze eta astuna etxekoandra pobriendako bakarrik geratu zan. Diru pizkat zeukana, xaboia erosi eta lavadero publiko modernuetara juango zan, hantxe xabonatu eta harrixan kontra garbitzeko. ¡Kriston adelantua!

Eguneraketa 2012-IX-20: Kantabria aldian ikerketa etnografiko politta eginda dake, Euskal Herriko kasuari buruz guztiz aplikagarrixa (Fernandez R. ¿Estela? ¿Piedra de lavar? ¿Base de lavadero?… http://www.vacarizu.es/d6/articulo/estela-piedra-de-lavar-base-de-lavadero )

Adabakixak

Amaitzeko, garbittasunari buruz hiru gai marjinal aittatuko doguz: sexu harremanak, ipurdi eta ulian garbiketia.

Sexu harremanak

Gaur eguneko gizartian hipergarbittasunak arazuak badakarz be, abantailla bat gitxienez aittortu biharko detsagu: sexu harremanak aberastia. Izan be, antxiñako higiene ohitturekin ez ziran gaur besain arruntak izango cunnilingus edo fellatio tipoko praktikak, edo maittalian azal guztia exploratu eta txupatzia (oi garai bateko oiñak!). Azal bittartietan giza-ekoizpen asko pillatzen dirazenian, genitalen arteko sexu harremanetatik harutzago juatia benetan konplikaua izan leike.
Naparruako errege Enrique III (1553-1610), esate baterako: ez ei zan sekula garbitzen, eta beragaittik aker usaiña zekala esaten da. Hala izango zan, eze hainbeste emakume (erregiña barne) zorabiatu egin ziran berakin oheratzian.
Emakumiak ba zeken bentaja bat: hillerokuakin batera garbitzia tokatzen jakenez, maittaliak bere aluko ezpaiñekin jolasterakuan ba zekixan asko jota juan dan hillian garbittutako alua izango zebala mihiñan puntan. Gizonekin ez zan gauza bardiña gertatuko: asko jota urtian behiñ garbitzen zanak… ¡ederra “gaztanberia” izango zeban baba puntan! Txupatzeko gogo askorik ez zeban emongo, horixe ezetz.
 culo.jpg

Ipurdi garbiketia

Kaka egitteko obramenduan historixia be luzia da, nahiz eta ez dogun ixa ezerbe topauko historixa liburuetan “tabu” honen gaiñian. Ipurdixa garbitzeko papela estraiñekotz saltzen hasi zanian be (1890), “Scott” enpresiak ez zeban nahi izan bere izenik ipiñi paketian, lotsatuta. Tabuak tabu, zihurtzat hartu geinke Neander haraneko biztanliak, Kleopatra erregiñak, nekazari pobriak nahiz enperadore Carlos V-garrenak danok egingo zebela kaka leku beretik; eta gero zulua garbitzeko premiña bardiña izango zebela. Egixa esanda, munduko kulturetan kaka egitteko usarixuak deskribatzia oso gai kuriosua izango litzake, monografiko baterako emongo leukena (hindixen eskuma/eskerreko eskuen espezializaziñua, erromatarren kakalekuetako eskobilla publikuak, iparamerikar kolonuen artaburu, txirla eta koko-azalak, aberatsen algodoi-enkajezko zapixak, izperringiak…) baiña tentaldixari eutsitta, gaur uzkixan “hipergarbittasunak” ekartzen daben arazo txiki bat aittatuko dogu bakarrik.
Euskalherrixan, ez gara denporan oso atzera juan biharko gure aittitta-amamen denporako ohitturak gogoratzeko: korta gaiñeko zuluan kaka egin, eta egunkari papelakin garbitziana. Hain zaharrak ez garanok be, “Elefante” paper famauakin gogoratzen gara: estraza tipoko papel lodixa, “zero” absorbitzeko ahalmenakin. Gerora ezagutu dogun zelulosa papelekin alderatuta, nahikua inkomodua zan: baiña osasunari dagokixonari buruz, duda barik hobia. Ointxe azalduko dogu zergaittik.
XXI mende hasiera honetan, Euskalherriko etxe guztiak erabiltzen dabe zelulosazko papel “modernua”. Horrekin batera, oso zabalduta dago ipurdiko zuluan irritaziñua, eta ez da kasualidadia. Gai eskatologikua dalako, ez da komunikabide eta kalietan asko aditzen, baiña galdetzen hasi ezkeriok segiduan agertzen dira kasuak, nunnahi. Arrazoia hamen be, hipergarbittasuna. Uzkiko azala oso meheia da, hestian tipoko epiteliuaz estalitta. Honek esan gura dau, kaka arrasto guztiak “onduegi” garbittu nahixan igurtzixakin pasau egitten bagara, azal hori urratu egingo dogula, odola eginda. Hau sarri gertatzen ba da, azalak erantzun inflamatorixo bat izango dau eraso honen aurrian. Azalan urraduria gehi inflamaziñua, gure uzkixak ez dau izango zelulosazko papelan erasotik errekuperatzeko denporarik eta, kaltzontzillo/kulero barruan egositta, molestia eta hazkure itturri deserosua bihurtuko da.
http://todolosolido.com.ar/weblog/wp-content/uploads/2006/03/berger_hair1.jpg

Ule garbiketia

Azkenik, ulian garbiketiari buruzko lau berba. Gaur egunian bizarra kendu eta buruko uliak garbi mantentzia ixa eguneroko kontua bada be, antxiñan ez zan izan halan, jakiña. Etxian urik ez eta xaboia tamaiñuan –eta oin dala 200 urte, hori bez-, gaur egunian moduan ulia xabonau eta aklaratzia pentsau eziñezkua zan. XVIII mendian hautsak ipiñitta eta orraztuta mantentzen zan ulia garbi. Barriro be, ez dogu atzera salto haundixa egin biharko gure amama zaharretan ohittura honen arrastuak topatzeko: askok gogoratuko dozue –batez be basarrittarrak- zelan kentzen zeben buruko zapixa, eta moño zurixa askatuta ule luze-luziak zepilluakin orraztu, batez be basarrittarrak. Eta ez andrak bakarrik: gure aittitta Demetriok (1899-xan jaixotakua) ez zeban sekulan ulia garbitzen, eta han ibiltzen zan orrazi txiki batekin ule guztia pasatzen Izan be, honekin, ulian higiene nahikua ona mantendu leike; hau, eta xaboian larregiko erabilpenan erasorik eza, nahikua izaten zan ule sendo eta garbi bat mantentzeko.

2 Comments en Zentzunezko higiene baten alde

  1. Sexu kontuetan zikinkerixia ez ei dok ona baina ezta, itxura danez, larregi garbitzia be. Napoleonek, gerrako frentia laga-ta, etxeratu aurretik, abixu hau bialtzen ei jetsan Josefinari: «Banajoian, ez hadi garbittu¡»

3 Trackbacks & Pingbacks

  1. Urtebete dutxatzeka (lagunik galdu barik) | Aixebe & Abante Fisioterapia
  2. Garbitasun ohiturak aztergai | Aixebe & Abante Fisioterapia
  3. Gehiegi garbitzearen paradoxa | Aixebe & Abante Fisioterapia

Responder a Amatiño Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo no será publicada.


*