Zerealak, prehistoriako lehelengo laboriak

Idazki hau Ogixari Gorazarre izenekuan bigarrengo partetzat hartu leike, eta hirugarren partia be badaka. Hau zatixau idazteko, Lydia Zapata Peñanartikulu baten oiñarrittu naiz, Aunia aldizkarixan 20º alian argitaratutakua.
Zerealak gizakixan elikadurian oiñarrixa izan dira millaka urtetik hona, eta hala dira gaur egunian be. Urtia bere ereite eta uztian arabera antolatu zeben gure arbasuak, eta uzta horrek erabagiko zeban urtia ona edo txarra izango zan. Zereala dirutzat erabilli izan zan gizaldi eta gizaldixetan: errentak edo hamarrenak pagatzeko, aberatsen ondasuna neurtzeko…
Zerealak ez dira berez hamengo laboriak. Gari eta garagarran “arbasuak” Ekialde Hurrian dake jatorrixa; artatxiki eta arrozak Asian; eta artua Ameriketan. Pizkaka-pizkaka sartu ziran Euskalherri partera, antxiñan batzuk eta oin dala gitxi bestiak. Bere jatorrizko lurraldietan makatz edo salbajiak hazten badira be, hona etorri arte asko hezittako landarak dira. Esate baterako: heldutakuan, basa-graminiei garauak lurrera jausten jakez lurrian ernetzeko; baiña banako batzu (mutantiak) burua osorik mantentzen dabe. Hónek berez antzuak dirazen arren (ezin dabe hazirik bota), gizakixak eurak aukeratu eta bultzatu zittuan nekazaritzarako daken abantaillengaittik (uzta biltzia, eskuz ereittia…). Gizaldirik gizaldi, sistema honekin landaria eraldatu dau gizakixak (buru gehixago, garau haundixaguak…) eta gaur egunian zereal mutantia askoz be ugarixagua da basa-landariabaiño. Onezkero, gizakixan laguntzia be derrigorrezkua dabe erreproduzitzeko.
 Zerealen hezkuntza prozesu hau oin dala hamabi bat milla urte hasi zan, Turkia eta Palestina inguruetan. Han ba ziran zereal makatzez betetako solo zabalak, iñork erein barik berez hazten ziranak. Ordurarte, bertako biztanliak batu baiño ez zeben egitten, beste edozein basa-landara legez; baiña halako baten, hezkuntza prozesua hasi zan. Prehistoriadoriak ez dake argi zergaittik; batzuk diñue populaziño hazkunde haundixak derrigortuta izan zala, bestiak egualdi aldaketiangaittik… Kontua da Ekialde Hurreko biztanliak basa-zerealak domestikatzen hasi zirala, rekolekziñotik ekoizpenera pasauta. Honek goittik beherako bizimodu aldaketia ekarriko zeban, bai gizaterixa guztiandako baitta ingurugiruandako be.
Denpora erreferentzia batzu izateko, kontuan hartu daigun zerealak Euskal Herrira oin dala 7.000 bat urte heldu zirala, eta ordurako gure arbasuak 800.000 urte zeroiela bertan, ehiztari eta fruta biltzaille bizimodua egitten.
Euskal Herrixan zikirixua (sekalia) eta olua ezagutzen badira be, giza elikagai nagusixak garixa, garagarra, artatxikixa eta artua izan dira eta hórrei buruz jardungo dogu hamen. Esandako moduan, danak ez ziran batera allegau gurera eta ikusi daiguzen hiru “olatuen” ezaugarrixak.
Galsorua. Irudixa: Tarquin
 Oin dala 7000 urte, gari eta garagarrak etorri ziran Palestinatik. Prehistoriatik hona eurak izan dira labore garrantzitsuenak gure lurretan: elikagai on eta energetikuak dira, landarak emankorrak, eta luzaruan gorde leikez nahikua modu errezian.
  • Gari “jantzixak”: jo eta gero, garauak alotzakin geratzen diralako esaten jake halan; garbitzeko be bihar gehixago dake. Baitta bentajak be: askoz landara gogorraguak izatian, gaixotasun eta egualdi txarrak hobeto jasaten dittuez eta horretxengaittik prehistorian garrantzi haundixena eurak izan zeben. Oin dala oso urte gitxi arte ereiñ izan dira Euskalherrixan. Hiru mota dagoz: escaña (triticum monococcum), ezkandia (triticum dicoccum) eta espelta (triticum spelta).
  • Gari “billuzixak”: pizkaka gari jantzixak ordezkatu dittuez. Bere abantaillak: prozesatzeko errezaguak, jotiakin batera errez askatzen jako alotza. Gaur egunian guztiz nagusittu dira, bestiak desagertuarazi arte. Mota bi dagoz: gari gogorra (triticum durum) eta gari arrunta (triticum aestivum).
  • Garagarra (hordeum vulgare): garixa baiño gitxiago erabilli izan da jateko, nahiz eta haren onduan abantaillak euki (lur txarretan hobeto hazten da). Lekeittioko Garratxa haitzuloko indusketetan adibidez, garagar aliak topau diraz.
Antxiñako artua. Irudixa: Kurt Stüber
Oin dala 4000 urte, beste labore klase batzu etorri ziran Txina ingurutik. Aurrekuen aldian, hazkunde bizkorrekuak eta ereitteko errezagokuak ziralako, asko zabaldu ziran Europan eta, jakiña, Euskal Herrixan be:
  • Antxiñako artua (panicum miliaceum): gaztelerazko “mijo” alegia, gaur egunian “artatxikixa” izenez ezagutzen dana.
  • Panizo (setaria italica).

Artoa
GureGipuzkoa.net | Artoa © Sin Restricciones…: Desconocido

Oin dala 400 urte etorri zan azken “olatua” Ameriketatik. Arto barrixa (zea mays) 1600 inguruan sartzen hasi zanian, nekazal munduan arrakasta itzala izan zeban. Hain da eze, antxiñako artua guztiz baztartu eta euskerazko izena be kendu egin detsala.
Laburbilduz, prehistorian gure arbasuak zereal mota “gogorrenak” aukeratu zittuezen, bertoko eguraldi gogorrera hobeto egitten ziranak (kontuan hartu Mediterraneo aldetik etorrittako laboriak zirala). Erdi Arorarte ezkandia tipoko gari jantzixak izan ziran nagusi, eta ordutik hona zereal billuzixak indarra hartu zeben, bere prozetsatzeko erreztasunangaittik. Ameriketatik etorrittako arto barrixak gure soluen panoramia asko aldatu zeban, eta aurretik nagusi zan garixari protagonismua kendu ez, baiña haren pareko bihurtu zan. XX mendeko erdi parterarte, Euskal Herriko basarri guztietan ikusten ziran zerealak eta batez be garixa.
Bizkaigaine
GureGipuzkoa.net | Bizkaigaine © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio
Gaur egunian artua ondiok ikusten da, baiña etxeko aberiei emoteko ereitten da batez be. Garixa ostera, mendiko basarrixetatik desagertu da ixa; lautadetan zeozer ikusi baleike be, ogixa egitteko erabiltzen dogun garixa kanpoko explotaziño haundixetatik etortzen da. Basarrittarrei, jakiña, ez detse merezi etxian garirik egittia kanpuan ugari eta merke erosi leikienian; gogoratu ogixa egitteko artisau prozesu luze eta astuna.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Ogixari gorazarre | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*