Postura aldaketen eragina bulegoko langileengan (Davis 2014)
Oraingoan irentsi dudan artikulua Iker Villanueva lankideak gomendatutakoa izan da:
- DAVIS, Kermit G. KOTOWSKI, Susan E. 2014. Postural variability: an effective way to reduce musculoskeletal discomfort in office work. Human Factors: The Journal of the Human Factors and Ergonomics Society 56:1249-1261. http://hfs.sagepub.com/content/56/7/1249
Aspalditik interesatzen zaidan gaia da hau, ergonomiarena baino, postura ezegonkorrak erabiltzearen abantailena; orain dela gutxi Oier Araolaza dantzariak ere bere esperientzia argigarria kontatu du; gaur hona ekarri dudan artikuluak, berriz, aurretik egindako baieztapenak frogatzen ditu call center bateko teleoperatzaileen artean eginiko entseguaren bitartez. Ondorioak espero zitekeenak badira ere, horrelako background bat ongi dator enpresetako produkzio-departamentuekin sortzen diren eztabaida zikliko hoietan mugikortasunaren aldeko argumentu sendo bezala erabiltzeko.
Ikerketan, langileen molestia muskulueskeletikoan eta produktibitatean postura aldaketek duten eragina neurtu zen; partehartzaileei ez zitzaien inolako ariketa gehigarririk agindu. 4 lanpostu mota aztertu ziren:
- Ohizko lanpostua.
- Sit-stand motako lanpostua.
- Ohizko lanpostua, etenak gogoratzeko softwarearekin.
- Sit-stand motako lanpostua, postura aldaketak gogoratzeko softwarearekin.
Artikuluan ergonomiari buruzko ñabardura garrantzitsua egiten da: lanpostuan postura orekatuagoak izatea bilatzen duten gailu edo diseinuak (muebleak, lan tresnen distribuzioa…) lagungarriak dira, jakina; baina hori ez badoa langilearen postura aldaketekin lagundua, ez da nahikoa izaten lesioak ekiditeko. Hauxe da aipu zehatza: “One reason why these types of ergonomic interventions may not be effective in reducing discomfort, injuries, and compensation costs might be that although the workers are in better postures, they still remain in fixed postures for long durations (e.g., no breaks).” Honen adibide argigarri bat ere ematen digute, gure eguneroko lan-ohituretan bihar bertan aplikatzeko modukoa gainera: “Sauter, Hurrell, and Schleifer (2000) showed that frequent (5 min break/hour) breaks significantly decreased discomfort for data entry workers as compared to a conventional break schedule (two 15 min breaks/day).”.
Lanpostu bakoitzean, langileak igartzen zituzten molestiak galdetegi bidez jaso ziren; postura aldaketak, berriz, bideo grabazioetatik jaso ziren; azkenik, produktibitatea lantokiko software aproposaren bidez neurtu zen.
Artikuluan emaitza guztien berri zehatza duzue. Niretako interesgarrienak hauek dira:
- Produktibitatea antzekoa izan zela lau taldeetan (beraz, posturaz aldatzea “denbora galtzea” bezela ikusten dutenek ezin dute hau aitzakiatzat hartu).
- Minari buruz: sorbaldetako, gerriko eta dortsaletako mina nabarmen gutxitu zela sit-stand motako lanpostuetan, baita etenak gogoratzeko softwarea erabili zuten taldeetan ere (beraz, neurriok mota honetako molestiak gutxitzeko balio dute).
Fisteus blogerako, 2016ko ilbeltzan 19xa.
Deja un comentario.