“Fisioterapeutak lau irizpide hauek bete beharko lituzke”

Fisioterapia zentruak gero eta ugariagoak direla eta, zalantza sortu daiteke bat aukeratzerakoan. Oier Gorosabelek zenbait pista eman dizkigu.

Galdera: Zeri begiratu behar zaio fisioterapeuta bat aukeratzerakoan?

Erantzuna: Kalitatearekin zerikusi gutxi duen gauzei ez behintzat: itxaron zerrenda luzea duen, halako kirolari famatua bertara joaten dela… Hori barik, jendeak galdetzen didanean, Nacho Fabiani lankide andaluziarraren idea bati heltzen diot nik; fisioak lau irizpide hauek bete beharko lituzke: kolejiatua egotea, Datuen Babeserako Legea betetzea, tratamenduari buruzko azalpen nahikoa ematea, eta eguneratuta egotea.

G: Ikastaroetaz ari zara?

E: Ez hori bakarrik; literatura zientifikoa kritikoki irakurtzea eta beste lankideekin Jardunaldietan partehartzea komeni da, fisioterapia etengabe eboluzionatzen ari baita. Bestalde, kolejiatuta dagoen edo ez ikustea, profesional hori benetako fisioterapeuta dela frogatzeko modu errazena da; iruzurtiak ere baitaude… Datuen Babeserako legea, berriz, osasun zentru guztiek nahitanahiez bete behar dugu; pazienteak ematen dizkigun datuak oso pribatuak dira. Azkenik, egiten ari garena azalduz, tratamendua ulertzea eta pazientearen lehentasunak zeintzuk diren jakitea lor dezakegu; horrela emaitzak askoz ere hobeak izaten dira.

G: Zer lortzen dugu lau baldintza hauek betetzen dituen fisio bat aukeratzean?

E: Bere eskuetan lasai jar zaitezkeen ziurtasuna. Ez da gutxi, ezta?

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzarako, 2016ko ilbeltzan 5a

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*