“Helburua jendea guregana ahal denik eta gutxien etortzea da”

Haur bati amigdalitisa kentzeko fisioterapia egiten

Jendeak askotan galdetzen du: zenbatean behin joan beharra dago fisioterapeutarengana ongi mantentzeko? Ondarruko AIXEBE eta Lekeitioko ABANTE fisioterapia zentruetan badute horretarako erantzuna… eta harrigarria da.

Galdera: Ezinbestekoa al da fisioterapeutaren eskuetatik tarteka pasatzea ongi mantentzeko?

Erantzuna: Ez.

G: Nola da hori? Beti entzun dugu tarteka zuengana joatea komeni dela.

E: Batzutan bai, baina ez beti. Kontuan har ezazu ez dela berdina lesio kronikoa izatea, edo desoreka puntuala. Gure papera, batez ere, mugikortasuna eta gorputzaren funtzioa berreskuratzea da, eta behin hori lortuta pertsona horri bere burua zaintzen erakustea. Hori lortzen badugu, ez da guregana sekula bueltatu beharko. Esan beharrik ez dago, ez garela jainkoak eta batzuetan ez dugula lortzen arazoa guztiz konpontzea: horrelakoetan bai, beharbada, pertsona hori guregana itzuli beharko da tarteka.

G: Hilean behin edo…

E: Edo gutxiago. Esandako moduan, maiztasuna bakoitzaren premiaren araberakoa da; gauzak ongi egiten baditugu, hiru hiletik behin edo urtean behin ere nahikoa izan daiteke. Helburua jendea guregana ahal denik eta gutxien etortzea da.

G: Ez al zarete horrela lanik gabe geratuko?

E: Kontrara. Jende gehiena ez da inozoa, eta nahiago du bere burua zaintzen erakusten dioen osagile batengana jotzea, betirako hilean behin joatera “kondenatzen” duten lekuetara baino.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzarako, 2016ko zezeillan 9xa.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*