Interzeptau aurretik

Atzo feisbuken “Artibaigate” asuntuan kontura hauxe niñuan: “Enpresa pribauan bihargin batek halakua egin ezkero, bixamonian despediduta egongo litzake. Politiko batek egitten badau, gitxienez dimisiñua dator. Baiña… Ondarruko udal funtzionario batek egin dau. Dohan urtengo ete jako? Ikusiko dogu”.

Jangoikuetara jokatzen dabillen funtzionario bat(zu)en kontra, nabillenez, neuk be klabe bardiñian jarri biharko! Apostua jasoko dot, beraz: Jangoikua… eta Lagi Zarra 😉

ondarroa-udala-artibai-egoitza

Eskari hau sartu dot, beraz, ia oposiziñokuak gobernukuak baiño interes gehixago erakusten daben asunto zikin hau argitzeko. Zergaittik argitaratzen doten hamen? Izan be, eskarixau berau prebarikatzaillian eskutik pasau biharko dalako; eta, ikusittakuak ikusitta, bildur naiz ez ete dan bidian “galduko” helmugara allegau barik.

Gure aittitta Akilino be zinegotzixa izan zan. Haren izpirituak poseiduta-edo ibilliko naiz, behiñ eta barriro bere esakera ezagun ha buruan dakatela: “Aministratzeko, herriko pertsonarik zintzuena hartu; gero, lapurra lez zaindu”.

Gauzak argitze aldera, esango dot nere helburua dagoeneko ez dala Artibai Egoitzako fisioterapia zerbitzua berreskuratzia (egixa esan, honen ostian Udalakin kolaboratzeko gogua kendu jata). Horren ordez, arduradunak identifikatzia eta eurei eskarmentua emotia billatzen dot. Badakitt funtzionariua kalera botatzia oso gatxa dala, baiña beti mobidu leikez kalterik egingo ez daben lekura (sotanoko fotokopia makiñara, adibidez) edo gitxienez espediente bat zabaldu bere kurrikulumian agertzeko. Horrekin konformauko nintzake.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*