Ariketa exzentrikoari tamaina hartzen (Couppé 2015)

Tendoiaren portaera ariketa konzentriko eta exzentrikoan. Iturria: Couppé 2015.

Azken urteetan ariketa muskular exzentrikoaren gorespena bizi izan dugu, zati handi batean paradigmaren xelebrekeriaren eraginez (zenbat eta teoria arraroagoa edo apurtzaileagoa izan, orduan eta errezago zaletzen gara). Artikulu honetan, berriz, ariketa exzentriko, konzentriko eta isometrikoen artean dagoen alde txikia terapeutikoki esanguratsua ez dela aldarrikatzen da, ebidentziaren argitara.

Artikuluaren erreferentzia:

  • COUPPÉ, Christian. SVENSSON, René B. SILBERNAGEL, Karin Grävare. LANGBERG, Henning. MAGNUSSON, S. Peter. 2015. Eccentric or Concentric Exercises for the Treatment of Tendinopathies? Orthop. Sports Phys. Ther. 45(11):853–863. http://www.jospt.org/doi/pdf/10.2519/jospt.2015.5910

JOSPT-ko ale famatu honetako beste artikulu batzutan irakurri dudan legez, hemen ere tendinopatietan dauden aldaketa histopatologikoak aipatzen dira eta azpimarratzea komeni da, zeren aurrean gauden ondo jabetu gaitezen: tendinopatien hasierako fasean ez da inflamazio zeinurik agertzen. Horren ordez kolagenoaren endekapena eta nekrosia ikusten da; eta gorputzak arazoari aurre egiten saiatzen ari dela erakusten diguten regenerazio zeinuak: zelulen ugalketa, neobaskularizazioa, zuntzen antolakuntza irregularra, ground substance ugaria.

Gero, artikuluan tendoi osasuntsuek zamaren aurrean duten erantzun histologiko normala deskribatzen da. Laburbilduta: tendoiak zamaren aurrean bere egitura aldatu (indartu) egiten du, baina maila batetik aurrera zama horrek endekapena eragin dezake. Ariketen fase konzentrikoan zein exzentrikoan, tendoiaren zelula eta zuntzen portaera beretsua dela erakutsi dute ikerketek. Alde bakarra zama maximoetan agertzen da (kontrakzio konzentrikoetan zehar tendoia pixka bat luzatzen da; exzentrikoetan, berriz, luzera kontrakzio osoan zehar berdina da); baina fisioterapian erabili ohi ditgun ariketak zama maximoekin ez direnez, ez da terapeutikoki esanguratsua.

Tendinopatiak presente daudenean, berriz, mota bitako ikerketak aipatzen dira: ariketa exzentrikoa bere horretan aztertu dutenak, eta ariketa exzentrikoa vs. beste ariketa mota batekin alderatu dutenak. Lehenengo multzoan, kontrakzio exzentrikoa tendinopatien tratamendurako mesedegarria dela berresten da; bigarren multzoan, berriz, exzentrikoaren mesedea beste kontrakzio moten aldean (konzentrikoa, isometrikoa) maila beretsukoa dela ikusi dute.

Ondorio moduan: tendinopatietan, tratamenduan dagoen faktore esanguratsua ariketa bera da; kontrakzio motak uste izan dena baino pisu gutxiago du; hori baino garrantzitsuagoak ematen dute ariketaren zama, abiadura, maiztasuna eta atsedena, nahiz eta (nola ez) arlo horretan further studies are needed. 😉

Fisteus blogerako, 2016ko aprillan 27xa.

Bideo mikro iruzkina hemen.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Bideo laburpena (Couppé 2015) | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*