“Zisko eginda nago” pentsatziak… zisko egingo zaittu

Pazientiei zuzendutako bideua. Paziente gazte batek esan desku: “zisko eginda nago”. Baiña… bere kasuan, froga diagnostikuak (radiografiak, erresonantziak) ez dabe lesiño larririk erakusten. Bere historia klinikuak erakusten desku azkenaldixan bizimodu sedentariua egitten diharduala. Beraz, argi dago miña mobimendu faltiangaittik dala; muskuluak, giltzadurak mobitzeko eginda dagoz; mobimendu barik, gogortu eta mindu egitten dira; ezelako lesiño barik izan barik be. Beraz, paziente honek burutik kendu bihar dau “zisko eginda egotian” idea hori. Izan be, idea horrek berak pazientian egoeria txartotzen dau: mobitzeko aukeria dakanian (umiekin jolastu, mendixan pasiau, palan jokatu…) “zisko eginda dagoela” pentsatzian, ez dau aukeria aprobetxauko, ez da mobiduko. Eta hau bere osasunan kalterako izango! Beraz, kendu idea hori burutik. Eta mobidu.

Bideuan lotura zuzena: https://youtu.be/67jgNoZ7PWI

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*