Hobetzen zabizenian miña? Ez desesperau!
Pazientiei zuzendutako bideua. Normala dan moduan, pazientiak, hobeto sentidu ahala, asko pozten dira; baiña batzutan, miña agertzen jakenian lur jota etortzen jakuz. “Halako ariketia egin neban” (lehen baiño gogorragua, bistan da) “eta MIÑA IGARRI NEBAN”, diñotsue, katastrofe arpegixakin. Normala da! Kontuan hartu lesiñuak, desorekak, ez dirala baltzetik zurira derrepentian pasatzen: tartian grisak dagoz, hau da, miña hobetzen juan arren ondiokan hor dago, eta zure ahalmenan mugara aillegatzian, sentitzen dozu. Ez arduratu horrengaittik. Hobetu ahala, mugia gero eta harutzago mobiduko da; eta miña be gero eta beranduago sentiduko dozu… halako baten desagertu arte.
Bideuan lotura zuzena: https://youtu.be/DrpwG_dO4uo
Deja un comentario.