Kolikuak dittuan umia «gaixorik» ete dago?
Ume txikixen kolikuei buruz, detalle gehigarri bat. Umiei txarto pasau eragitten badetse be, ez pentsau «patologia» bat danik; hori baiño, kalibre kontu hutsa da. Hau da: jatekua gorotza bigurtzeko prozesuan, heste barrutik doian ahixak fermentaziño prozesuak pasau bihar izaten dittu bakterien eragiñez, eta prozesu horretan gasak sortzen dira. Beti. Ume, zein nagusittan. Kolikuak dittuan umietan (kasu gehixenetan behintzat) prozesua be horixe izaten da. Baiña… nagusixetan arazorik barik botatzen diran hórrek gasok, umian hestian kalibre txikixangaittik, batzutan ezin dira pasau eta hortik molestiak. 10 kasutik 9ttan, umia haztian (eta horrekin batera kalibria haunditzian) berez pasatzen diranak. Zuen lasaittasunerako!
Bideuan lotura zuzena: https://youtu.be/Jd2Y70DVWS8
Deja un comentario.