Hillian behin, mantenimendu saiuak


Argazkiak.org | Masaje deplektibua © cc-by-sa: txikillana

Esku terapia: naturala, sakona eta atsegiña

Saio holistikuetan, fisioterapia konbentzionalaz aparteko mundu baten ibiltzen gara. Gehixenetan, esku terapia hutsak erabiltzen doguz.

Hauen artian masajia dago, jakiña. Baiña gure aukerak ez dira hor amaitzen: arnas terapeutikua, erreflexoterapia, Sohier, errelajazio teknikak, triggerrak, fibrolisi diakutaneoa, kate muskularrak, kinesiterapia, osteopatia, terapia craneo-sacra, miofascial, visceral, manipulaziño vertebralak…
…hónek guztiak eta gehixago erabiltzeko aukeria dogu, zure premiña berezixei egokittuta.

Partikular etortzen hasteko momentua

Osasun Aseguruak lan garrantzitsu bat betetzen dabe min haundixekin zabizenian: tiroiak, tendinitisak, lumbaguak, herniak… halakuetan fisioterapia konbentzionala (manuala eta teknikua) izaten da onena miñak ahal danik ariñen kentzeko.

Hórrek min haundixok pasatuta dakazuzenian, ostera, (fase kronikuan) Aseguruen koberturia ez da hain ona izaten.

Izan be, ordutik aurrera garrantzitsuagua da pertsonia modu holistiko edo global baten aztertzia, korputz osua goittik bera kontuan hartzia. Tamalez, Osasun Aseguruak pertsonia modu sintomatikuan kontsideratzen dabe bakarrik. Zure kontura etortzen hasteko momentua da.


Argazkiak.org | Trigger puntuen tratamenduan © cc-by-sa: txikillana

Masajiak baiño askoz be gehixago

Behin aseguroko tratamendua amaittu eta gero, askok masajistianera juaten dira hillian behin. Gauza bardiña egin zeinke FisioLanTaldean, baiña  hainbeste bentajakin:

  • Zure historia klinikua ondo ezagutzen dogu.
  • Unibertsitatian ikasittako profesionalak gara.
  • Masajiaz gain, beste terapia mota asko menperatzen doguz.

Hainbeste teknika desberdin konbinatuta, betiko gauzetaz aparte, beste hainbeste gauza tratatu leikez . Adibide txiki bat jartzearren:

  • Bihotzerriak, hernia de hiato, haiziak, estreñimendua, colon irritable, sabeleko korapilluak, gibel eta vesiculia…
  • Ortodontzietako buruko miñak, mandi-bula gabaz estutzia…
  • Bihotzeko arritmiak, infartuen errekuperaziñua, palpitaziñuak, takikardia…
  • Hemorroidiak, hanketako edemak, , hipertentsiñua, oin eta esku hotzak…
  • Artritis reumatoidia, fibromialgia, kor-putz osoko artikulaziñuetako miña…
  • Stressa, depresiñua, antsiedadia, neke kronikua, hiperaktibidadia…
  • Ginekologia: hilleroko mingarrixak, txixa galtziak, fertilidade arazuak…
  • Ume jaiobarrixak: urdurittasuna, buruko hazurren forma desegokixak, haiziak, kolikuak…
  • Migrañak, buruko min kronikuak, bertiguak, bistako arazuak…
  • Otorrinolaringologia: anginak, belarriko infekziñuak, zaratak, bejetaziñuak, afonia, noduluak, sinusitisa…

¿Zergaittik etorri hillian behin?

Medikuak bialtzen zaittuanian, helburua miñak ahal danik eta bizkorren kentzia da. Horregaittik da tratamendua egunero.

Behin altia hartu eta gero baiña, helburua luzaruan min barik mantentzia da. Horretarako, nahikua izaten da tarteka mantenimendu saiuetara etortzia.

Saio hauetara zure kontura zatozenez, eskuak libre dakaguz korputz guztia sakonian aztertu eta era global batian tratatzeko (asegurotik zatozenian ezin izaten doguna).

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*