Ama zaintzen, umia zaintzen

Bederatzi hillabetian zurekin

Emakume haurduna ez dago gaixorik. Halan be,  askotan bizkarreko miñak, botaguria, hanketako haundittasuna edo bestelako molestixak agertu leikez (batzutan, benetako osasun arazua bihurtuko dirazenak). FisioLanTaldean eskurik onenetan egongo zara; ginekologian adituak gara, emakumien osasuna mantentzeko prestakuntza berezixakin.

Tratamenduan emakumian formia kontuan hartzen dogu; umian tamaiñua be, hillerik hille aldatzen da eta errespetatzia garrantzitsua da. Esku terapia, arnasa, ariketak eta bestelako tratamendu físiko leunak erabiltzen doguz haurdunaldi osua ahal danik eta molestixa gitxienekin pasatzeko; hori da lehelengo pausua ume sano eta lasai bat izateko.


Argazkiak.org | Fisioterapia ginekologikoa VI © cc-by-sa: txikillana

Ecopostural aulka berezixa

Garrantzitsua da posturia emakume haurdunen tratamenduan. Ahozpez ipintzia eziñezkua danez, aratian edo albokera etzin bihar izaten da edo bestela jarritta. Horretarako, laguntza haundikua izaten da Ecopostural aulkia. Haurdunaldirako bereziki diseiñatuta dago, altura eta inklinaziñua aldatzeko moduan. Horretara, hilliak pasau ahala emakumian korputzan eboluziñora egokitzen dogu, tratamendua arazo barik eta erosoki egin ahal izateko.

Emakumian zaintza integrala

Bizitzako aro desbardiñetan, terapia fisikuak asko lagundu leike emakumian arazuetan .

  • Nerabezarotik aurrera. Hillerokua etortzen hasten danetik, molestiak agertu leikez: miñak hillero, espasmuak, sabela puztuta, irritabilidadia… Gaiñera pelbiseko organuen desorekiak harreman sexualetan miña eta fertilidade arazuak ekarri leikez.
  • Haurdun geratzian. Hobeto erditzeko prestakuntzia, desgarruen prebentziñua, bizkarreko miña, ligamento arazuak… haurdunaldi hobia izaten lagundu geinkizu.
  • Umia izan eta gero. Mastitis, erditze osteko errekuperaziñua, etenak (“puntuak”), txixari eusteko arazuak, prolapso uterino, zikatrizen ondorixuak, depresiñua… halakorik geratu bajatsu, ez egon alperrik sufritzen.


Argazkiak.org | Haurdunen fisioterapia V © cc-by-sa: txikillana

Baiña… nere kasurako balixoko ete dau?

Onena, galdetzia. Azalduiguzu lasai zure arazua zein dan eta esango detsugu ia guk tratatzekua dan edo bestela nora juan zeinkian.

Eta umia jaixotakuan…

Batzutan konplikaziñuak egoten dira (erditze luzia, forceps…) eta umiak stress fisiko eta psikologiko haundixa jasaten dau.  Honen ostian buruko hazurren desorekak,  nerbio sistemian irritaziñua, urdurittasuna eta arazo dijestibuak (haiziak) geratu leikez. Halakorik ikusiko bazendu, FisioLanTaldean ba dakazu terapia fisikuekin aprobia egitteko aukeria: osteopatia eta beste esku terapia leunekin, zure txikixan egoneziña baretu leike, zuk be atsedena hartu ahal izateko.

2 Comments en Ama zaintzen, umia zaintzen

  1. This comment has been removed by a blog administrator.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*