“Bizkarreko minak ez dira kasualitatez etortzen”

Lan talde bat (EEBB, argazkilari anonimoa)

Zentzunezkoa dirudi: beharginak izan beharko litzateke euren osasuna mantentzeko interesatu handienak baina, harrigarria bada ere, askotan ez da hala izaten. Honi buruz mintzatu da FisioLanTaldeko zuzendari Oier Gorosabel.
G. Non ikusten duzue arazoa?
E. Jende gehienak oso txarto egon arte itxaroten du hona etortzeko. Hori akats handia da beharginaren aldetik: egoera horretan tratamendua ez baita batere erreza izaten. Saio gehiago behar izaten dira, 30-40 igual, egunero etorrita, baja hartuta… azken finean denbora eta diru asko galtzen du beharginak.
G. Askok berez pasatuko dela uste dute.
E. Bai, eta zera ere. Bizkarreko minak ez dira kasualitatez etortzen, eguneroko lanean tentsioak pilatu egiten direlako baizik. Horrek gorabeherak ekar ditzake egun batetik bestera, baina itxuraz minak desagertzen badira ere, azpian pilatutako tentsioa ez. Egoera horretan, edozein txikikeri nahikoa izaten da (doministikua, haize korrontea…) min-zartada handia igartzeko. Hori sendatzeak luze jotzen du…
G. Baina zer egin beharko litzateke orduan?
E. Erreza da: min pizka bat igarri orduko etorri. Behargin batzu hori egiten dute, eta urtean 5-6 bider etorrita nahikoa izaten dute osasunez polito mantentzeko. Gainera beharra ere hobeto egiten dute (alde ederra dago lanpostuan sufritzen egotearekin) eta saioak eurak askoz ere atseginagoak dira: lasaiago gabiltza, minik ez da hartzen… eta gainera kontuak aterata merkeago irtetzen zaie.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2009ko Urrixa

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*