¿Gabaz hagiñak estutzen?

Noiz komeni da mandibulia begiratzia? Giltzadura tenporo-mandibularraren arazuen sintoma ezaugarrixak:

  • Masajiak hartu eta hartu, eta lepoko minak beti datoz bueltan.
  • Ortodontzia jarri eta gero, buruko miñak agertzen diraz.
  • Gabetan hagiñak nahi barik estutzen dozuz.
  • Antsiedade eta stressa dakazu.
  • Hagiñetako desorekak,desgastiak dakazuz.
  • Ahuak zabaltzian klaskadak egitten detsuz.
  • Sinusitisak, bejetaziñuak, anginak edo katarruak dakazuz sarri..
  • Belarriko zarata, infekziñuak edo entzumen faltia dakazu.
  • Eztarriko afonia edo noduluak izaten dozuz.

Halakorik sentitzen badozu, etorri saio holistiko bat egittera; mandibulia eta gorputz osua aztertuta, zure molestia guztiak batera tratatu eta errezagua izango da konpontzia.

Eskurik onenetan zagoz

Ez dagoz Euskalherrixan leku asko mandibula, hagiñak eta lepazurran tratamendu bateratua egitten dabenik: FisioLanTaldea dozu euretatik bat.

Osteopatia, teknika miofaszial, errelaxazioa eta bestelako esku terapia naturalak erabillitta, mandibula inguruan dagozen tentsiño eta blokeuak orekatu geinkez hainbeste molestia arintzeko (ikusi atzian).

Eskualdeko mediko dentista batzukin elkarlanian aritzen gara;  odontologia eta ortodontzia tratamendua egitten bazagoz, merezi dau bizkarrari eta mandibula inguruari begiratzia. Askotan, hagiñetako arazuak lepokuen ondorixua izaten dira, eta harek ez ba doguz orekatzen, hagiñak atzera lehengo lekura mobidu leikez.

ORTODONTZIA ETA BURUKO MIÑA

Sarri gertatzen da ortodontzia tratamentua hastiakin batera buruko min edo bestelako molestiak agertzia (kokotian, iztarrixan, belarrixetan). Honek esannahi argi bat dauka: hagiñetako desbiaziñuetatik aparte, blokeuak dagoz hagiñen inguruan (lepo, iztarri, buruko hazurrak…).

FisioLanTaldean egitten doguzen saio holistiko bateratuekin, arazuok desblokeatu eta mandibula ingurua orekatzen dogu. Buruko eta bestelako miñak baretu leikez batetik, eta bestetik ortodontziari berari be lagundu.

MINIK EMOTEN DAU?

Bapez. Mandibulako tratamendua egitteko erabiltzen dirazen teknikak (kontrakziño-errelajaziñua, Upledger, Sutherland, luzaketak, teknika funtzionalak…) oso leunak eta atsegiñak dira. Paziente asko lotan geratzen jakuz, eta etara kontuak.

Izan be, mandibulako tentsiñuak zerikusi haundixa dake sistema nerbiosuakin eta tratamenduan zati haundi bat errelajaziñuan oiñarritzen da.

Bestalde, buruko hazurren desblokeo teknikak (occipital, temporal, parietal…) ez dira bape agresibuak eta pazientiak ixa igarri be ez dittu egitten. Baiña itxuraz leunak izan arren, burhezur azpittik urtetzen daben nerbio garrantzitsuen eraginez, ondorixuak sakonak dira. Eta ez bakarrik mandibulan: baitta korputz guztiko muskuluetan, erraixetan eta esfera emozionalian be.

Mandibula inguruan dagozen muskuluak be(mihiña, eztarrixa, lepua) paper printzipala dake tratamenduan, eta hárek orekatzeko erabiltzen doguzen teknikak, mingarrixak ez izatiaz aparte, oso efekto bizkorrekuak dira.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*