“Pazienteek haien konfiantzako fisioterapia zentroa aukeratzeko eskubidea dute”

Trafiko istripu askotan, bizkarrezurrak sigi-saga mobimendu bortitzak jasan behar izaten ditu. Momentuko beroaldian ezer gutxi igartzen bada ere, ordu gutxitara kokotea gogor-gogor geratzen da. Hori tratatzen eskarmentu handia du Oier Gorosabel fisioterapeutak

GALDERA. Zer da berez “zerbikaletako zartakoa”?

ERANTZUNA: Istripuko mugimendu bortitzaren ondorioz kokoteko ligamendu txikien esgintze masiboa gertatzen da, eta hurrengo orduetan agertzen den sintoma nagusia mugitzeko ezintasuna izaten da; gorputzak ornoen ezegonkortasunari aurre egiteko pizten duen erantzuna izaten da hori, ligamenduak sendatu artean mantenduko dena.

G. Zein da fisioterapiaren papera horrelakoetan?

E. Asko lagundu dezake; ez kokotea mugiarazteko (gorputzak ez baitigu lagako), bai ostera ligamenduen sendatze prozesuak irauten duen artean gainontzeko molestiak arintzeko (mina, zorabioak, oreka falta…). Horretarako ez da ahaztu behar, kotxeko asegurua kargu egiten denean, pazienteek haien konfiantzako fisioterapia zentroa aukeratzeko eskubidea dutela.

G. Zenbat denbora behar izaten da lesio hauek sendatzeko?

E. Fase akutuaren iraupena oso aldakorra da, jasotako lesioaren graduaren arabera: batzuetan asteak iraun ditzake, besteetan hileak. Muskuluen gogortasuna desagertzen denean gorputza berraztertzen da, paziente bakoitzaren neurrirako tratamendua ezarriz ahal denik eta ondorio gutxien gera daitezen.

Hitza egunkarirako, 2018ko iraillan 19xa.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Trafiku istripuen osteko fisioterapia | Aixebe & Abante

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*