Ondo hiltziaz

Heriotzaren dantza
(«Ugalak hartzen» irratsaiorako gidoi bat)
Heriotzaren dantza
THE END (THE DOORS)

Saio honetako gure helburua osasunan autogestiñua bultzatzia da, osasunez bizitzen ikastia. Bizitzia baiña, amaittu egitten da eta azkenian herixotzia etortzen da. Horretara, herixotzia bizitzian parte garrantzitsua da: azkena.

Alde haundixa egoten da herixotza batzuetatik bestietara. Ez da bardina istripu baten bapatian hiltzia, edo jakiñan gaiñian egonda; herixotzako momentuan bakarrik egotia, edo senidiak lagunduta; konorte barik drogatuta, edo konsziente lokartzia. Herixotza inguruko zirkunstantzia guztiak kontrolatzia ez dago gure esku, baiña bai egin leikez gauzak hiltzera doiana modu paketsu eta lasaixan juan deiñ.

Pertsona bat maitte badogu, pribilejixo bat da bere herixotzako momentuan bertan egotia, hiltzera doianandako momentu oso intimua dalako. Bere azken mezua transmititzeko unia da, eta era batera edo bestera, berbaz ala keinuz, batzutan ordurarte sekulan esan bako gauzak adierazten saiatuko da; berakin hantxe dagoana izango da horren lekuko.

MUERTE VEN (TAHURES ZURDOS)

Batzutan, gaixotasunak eragindako miñak ezingo dira jasan eta nahittanahiez erabilli biharko dira botika sedantiak. Kaso hónetan pazientiak konortia galdu leike azken orduetan. Hau gertatu leikiala jakinda, bereziki garrantzizkua izango da gaisuak bere borondatia aurretik adieraztia: nor nahi daben onduan, norarte mantendu bihar dira bere konstante bitalak…

Pazientiak bere gaisotasun eta pronostikua ezagutzeko eskubidia dauka, baiña batzu ez jakitzia aukeratzen dabe, eta ezer gertatuko ez balitza legez bizitzen jarraittu. Jarrera hau errespetagarrixa da, jakiña, baiña ezjakiñana egittian, paziente horrek arazua atzeratu baiño ez dau egingo. Ze, izan be, hiltzeko momentua etorri etorri egingo jako, eta lehen aittatutako premiña naturalak sentiduko dittu beste gizaki guztion modura (agur esatia, bizitziari errepasua egittia, gauzak lotuta lagatzia, herixotziari berari aurre egittia…). Ezjakiñana egittia aukeratzen daben paziente edo senidiak bapatian topatuko dira gauza guzti hónei aurre egin biharrakin; askotan ez dabe denporarik izango, eta hónek pazientien azken orduak bereziki estu eta larrixak izango dira.
¿Zein izan bihar da osasun profesionalon papela hilzorixan dagozen pazientien kasuan? Honetan be, ezin jeneralizatu. Kaso batzutan derrigorrezkua izan biharko da medikuen partehartzia, mina kentzeko botikak emoten ba da be; beste batzutan baiña, alperrikua izango da herixotz prozesu hori medikalizatzia. Agonixia luzatu eta azken momentu intimo hórretan traba egitten daben asistentzia medikua, sobran egongo da. Horretara, osasun profesionalok tentuz jokatu eta testuinguru osua hartu biharko dogu kontuan, -ez bakarrik alderdi fisikua- interbeniduko dogun edo ez erabagitzerako orduan.

Punto honetan beste gai batekin egingo genduke topo: eutanasixia. Aurretik esandako guztia eutanasia modura izendatu geinkian arren (bere jatorrizko zentzuan, eu-Tanatos, “heriotza ona”), gaur egunian hedabidiak konzeptu zabal horri esannahixa mugatu egin detze: gaixo dependientien kasuetan, zein puntorarte mantendu bihar jaken artifizialki bizirik, eta nundik aurrera “deskonektatu” bihar jaken. Esannahi mugatu honen arazua etiko eta legala da, baiña, eta gaur komentatzen gabizen gaittik desbideratzen gaittu. Gaur, danok gagozelako ados “heriotza ona”n billa gabizela..

BALLE IN FA DIESIS MINORE (SONNO IO LA MORTE) ANGELO BRANDUARDI

Paziente nahiz laguntzailliak pertsonak diran neurrixan, era askotan egin ahal izago detze aurre herixotzan hurtasunari.. Hónek izan leikez aldagarri batzu:

  • Herixotziari berari bildurra detzan, eta zelakua.
  • Zein fasetan dagoan: 1- Ukatze eta isolamendua. 2- Hasarria. 3- Ituna. 4- Depresiñua. 5- Onartzia.
  • Erlijiñon bateko siñistuna dan.
  • Familixiakin ze harreman daukan, sentimenduak adierazteko ohitturak…

Lehen esandako moduan, hiltzeko dagon pazientiak premiña berezi batzuk dittu. Hórrek premiñok asetzeko nahikua izaten da, gehixenetan, bere onduan jarri, entzun eta pizkat galdetzia.

Hiltzera doianan mundu pertsonala ezingo dogu ulertu bere osotasunian, baiña bai jabetu biharko gara bizitzen diharduan unian larrittasunaz. Guk deseroso sentidu geinke hilzorixan dagon senide horren albuan egon bihar izatiangaittik, baiña hori ez da ezebe, gaisuak sentitzen dabenan aldian. Jarri zaittie bere lekuan; buru barruan hainbeste gauza darabiz bueltaka: egindako gauzak, egin barik lagako dittuanak, bildurra, oroitzapenak… dana zurrunbillo kaotiko eta urjente batian. Hori da ulertu bihar dogun lehelengo gauzia, berakin egon bihar garanian. Bere barruko nahastia ez haundittu; eskutik heldu eta entzun daiguzen bere kezkak. Hori baiño ez dogu biharko bera kontsolatzeko.

ENAMORADO DE LA MUERTE (R.I.P)

Hiltzen dan pertsona baten onduan egon dana be, aldatu egitten da. Esandako moduan, askok iges egitten detze halako momentuei (“¡a zelako marroia!”), eta bere burua ezkutatu egitten dabe gaixuan onduan ez egotiarren. Jakin bihar dogu baiña, senide bati hiltzen laguntzian esperientzia ahaztueziñak eragin sakona daukala laguntzailliangan, onerako duda barik. Badira osasun profesionalak, bere biharrangaittik, hilzorixan dagozen pazientiekin askotan egon bihar izaten diranak. Hárek kontatuta ba dakigu esperientzia horrek eurengan izaten daben eragiña. Psikologikoki hondatu eta deprimidu egingo dittuala emoten dau, baiña ez; paradoxikoki, euren esanetan bizitzanganako konfidantzia gehittu egitten jakela diñue, eta bere biharrak bizitzia bera intentsidade eta konstzientzia haundixagoz bizitzera bultzatzen dabela. Tristurak, zorionak, eguneroko gauza txikixak…

Hiltzera doianakin herixotzan gainian berba egittia ona da batzutan. Hau ez da beti gertatuko jakiña, baiña halakuetan, ez da komeni pazientia beste gaixekin entretenitzia; denpora gitxiegi dauka, ondo aprobetxatu biharrekua. Modu konsziente eta ausart baten hiltzera doianari mesede egingo detzagu modu honetan, dudarik ez dago; baiña era berian, bildur haundixa daukan pazientiandako be mesedegarrixa izan leike horrenbeste izutzen daben herixotzian gainian berba egittia. Pertsona bakoitza mundu bat da…

TONADA DE LA MUERTE (SILVIO RODRIGUEZ)

Esaten danez, jaixotzen garan momentutik hasten gara pizkaka hiltzen. Esaldi poetiko honen atzian zahartzian prozesu fisiologikua dago, hau da, prozesu natural eta ekidineziñezko bat. Gizakixan aspaldiko amesa da “beti gazte” mantentzeko era bat topatziana: sorginkerixak, botika miragarrixak… Honetan indarrak gastatzen dabena bere burua engañatzen baiño ez dabil, eta gaiñera adarjotzaillien poltsikuak loditzen. Jente asko ibiltzen da urtien aurrerabidia ez onartu nahitta: nahi-ta-ezineko kirolari dekadentiak, gaztetxuen modura makillatutako atso zaharrak… Halako helburu ezinezkuen atzetik ibiltzia, baiña, frustraziñua baiño ez dakar. Tristia eta patetikua da halako pertsonekin topatzia.

Honen aldian, zahartze konsziente eta dramatismo bakua dago. Kirolari horrek bere kirol bizimoduakin jarraittu ahal izango dau baitta aguretu eta gero be; baiña horretarako, kirol jarduna egokittu biharko dau. Gaztetako markak mantentzeko ahalegin zoruan sartu ezkeriok, frustraziñua izango da lortuko daben gauza seguru bakarra, hori kirola guztiz lagatzera derrigortuko daben lesiño larri bat ez ba da. Era berian, guapa mantendu nahi dan emakume horrek hobeto lortuko dau urtiak aurrera doiazela onartzen ba dau; bardin zaindu ahal izango da makillaje eta erropa polittekin, baiña norbere korputza onartzen dabenan edertasun gehigarrixakin.

HERIOTZAREN BEGIAK (XABIER LETE)

Ba da beste alde bat herixotza “ona” (eu-tanasia) eta sufrimenduzkuan (dis-tanasia) artian. Esandako guztiak pasatzen dirazenian, hilzorixan dagoan pertsonia bakarrik geratzen da azken pausuko momentuan. Nahiz eta lagunez inguratuta egon, bistia illundu eta konortia galtzeko unekada sotil horretan bakar-bakarrik egongo da herixotzian aurrian, eta orduan, “bere besuetan abandonatu” edo “erresistitzia” aukeran izango dittu.
Biharbada batzu, fededun nahiz fedebako, pentsatuko dabe azken milisegundo horretan hartu biharreko erabagi horrek ez dakala aparteko garrantzirik, batak nahiz bestiak ondorixo bardiña dakarrelako: hiltzia. Baiña ondo bizitzian parte dan neurrixan, azken momentu horixe be zaintziak merezi dabela uste dogu. Horretara, aurretik konszientzixia eta “etxeko lanak” eginda dittuan pertsona batek errezago itxiko dittu betiko begixak. Gauza haundixa dalako momentu garrantzitsu horretan lasaittasun eta apaltasunez lokartzia herixotzian altzuan.

Bisualizaziñuak hau lortzen lagunduko dezku. Terapeutikan asko erabiltzen dogu baliabide hau; zeozelan definitzekotan, korputzeko indar vital edo bizi gogua kanalizatzeko fantasiak erabiltzia da. Hónek irudikapen psikikuok aldaketa organikuak ekartzen dittuez, biokimikoki neurgarrixak diranak. Erabilpen ezagunena miñan tratamenduan izaten da; hónek aldaketa biokimikuok rezeptorien sentsibilidadia jaisten dabe batetik, eta bestetik odoletan sustantzia analgesiko naturalak askatzen dittuez. Horretara, pertsoniak min gitxiago igarriko dau. Miñan tratamentutik aparte, bisualizaziñuak ba daukaz beste hainbeste erabillera: yoga egitten dabenak korputz-atal jakin bateko zirkulaziñua eraldatu ahal izango dau (labaña bat sartu eta odolik ez galtzeko, adibidez); medikuntza txinatarrian adittu batek bere autosendatze ahalmenari lagundu ahal izango detza (zanbro batek bizkorrago zikatrizatzeko, adibidez); karateka batek bere indar guztia puntu bakarrian enfokatu ahal izango dau (10 ladrillo esku hutsez hausteko, adibidez)… Ikusten dozuen moduan, lan psikiko batetik ondorixo guztiz fisikuak eratorri leikez. Hórrek eta gehixago lortu leikez bisualizaziñuekin , baiña gaur ez gara hortan sartuko.

Kontua da, herixotzako prestakuntzan bisualizaziñuak be ba daukala bere papela. Helburua ez da izango herixotzia ekiditzia, sufrimendu barik eta pakian hiltzia baiño. Siñistunak, bere errelijiñuan irudikapenetan topatuko dau pake hori; animista batek, unibertsuakin bat egittera doianan ideiakin gozatu leike bere azken momentua; ateo batek, bere molekulak lurrakin bat egingo dabela bisualizatuko dau… Bakoitzak bere erara topatuko dau bidia, baiña danak helburu bardiña lortuko dabe: hil aurreko azken momentuak modu konsziente eta paketsuan bizi izatia.

HILGO NAIZ (GORKA KNORR)

http://tanatologia.org/
http://www.dmd.org.co/index.html
http://dgenp.unam.mx/planteles/p8/mixcoac/paginas/eutanasia.html

LA DAMA DE LA GUADAÑA (ALBERT PLA)

1 Comentario en Ondo hiltziaz

  1. Sekulako artikulua, txo! Ez da harrituta nagoela, lelengoa ez dalako, baina beste behin be txapela kenarazi egin nauzu.

    *Mortal!»

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*