Masajeak baino askoz gehiago

 https://abante.eus/wp-content/uploads/2012/03/salud-201x300.png
 Irudia: Abadia Aljarafe
Minak modu sakonagoan kendu omen daitezke fisioterapiaren bitartez. Horregaitik, gero eta jende gehiagok jotzen du FisioLanTaldera. 
G. Bederatzi ordutan masajeak ematen. Nola ez duzue bizkarreko minik?
E. Ordutegia zabaltzearekin batera beste fisio bat hasi delako lanean; orain bost lankideen artean banatzen dugu lana.
G. Zergaitik joaten da bezeroa zuengana, masajistengana beharrean?
E. Unibertsitateko Diplomaturan hiru urtez ikasten dugu, eta argi dago bezeroak berme hori estimatzen duela. Masajisten artean, ba daude profesional onak eta txarrak noski: baina titulazio ofizialik ez dago. Batzuk asteburu baten ikasi dute, beste batzu urtebeteko kurtsilloan… ez dago bereizteko modurik. Gainera gu, masajeaz gain, beste terapia asko erabiltzen ditugu.
G. Zer egiten duzue ba, masajeez gain?
E. Eskuekin egindako terapiak dira gure espezialitatea; honen barruan masajea dago noski (errelajazio eta kirol arlokoak, oinetako erreflexoterapia…) baina ba ditugu esku terapia gehiago: kate muskularrak, kinesiterapia, osteopatia… besteak beste. Eta hortaz gain ariketak, termo eta elektroterapia, ultrasoinuak… Pazienteen premiei begira egokitzen dugu tratamendua, betiere modu naturalean eta botikarik gabe.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*