HIES sindromearen teoria ofiziala eta disidentea

HIESa, askoren esanetan XX mendeko izurria, alarma asko sortzen duen gaitza da.

Maila zientifikoan iluntasun eta eztabaida asko daude, HIESari buruz baino gehiago, Giza Inmunoeskasia Birus (GIB) delakoari buruz. Baina arrazoiren baterengaitik, eztabaida hori ez da gauzatzen.

Pazienteetan panikua da nagusi, HIES = heriotza, eta horregaitik kontuz ibiliko gara artikulu honetan. Alarmismoan sartu barik informazio kontrastatua ematen saiatuko gara, beti ere irakurlea informazioa bere kontura bilatzeko animatuz. Izan ere, HIES gaixoak ez luke bere osasunaren ardura, ardura hain inportantea, itsu-itsurik inoren eskuetan utzi beharko, izan ofizial, izan disidente. Osasun profesionalok lagundu baino ezin dugu egin: osatzen dena, baina, pazientea bera da, eta tratamendu batzuek edo besteek jarraitzeko erabakia berea da bakar-bakarrik.

Irakurle: ez sinistu beraz artikulu honetan guk diogun ezer. Zalantza metodikoa erabiltzea da gura aholkua: informatu zaitez zuzeneko iturrietatik, eta zuk zeuk erabaki jarraipidea. Zorte on.


HIESAREN TEORIA OFIZIALA

5,3 milioi pertsona kutsatu ziren 2001an Giza INmunoeskasiaren birusarekin (GIBarekin); hiesa zuten pertsonen kopurua, berriz, 6,1 milioikoa izan zen, eta hil, 3 milioi pertsona hil ziren hiesaren ondorioz. Datuak hotzak direla diote, baina datu horien aurrean ez dago hotz geratzerik.

Internetek aldatu omen du mundua, baina hiesa ez zaio atzean geratu: herrialde garatuetan drama bihurtu da eta txiroetan, berriz, tragedia. Afrika beltzak dagoeneko ez du etorkizunik, milioika lagun hil ditu hiesak, gazteak batez ere. Asiako errealitatea ez da, oraindik, hain gordina izatera iritsi, baina iritsiko omen da. Hemen, herrialde garatuetan, gizarteak hiesarekin bizitzera ohitu behar izan du, hiesdunak onartzen ikasi, eta seropositiboek hiesarekin bizitzen ikasi behar izan dute. Tratamendu erretrobiralek itxaropenerako ateak ireki dizkiete, putzutik atera dituzte… hirugarren munduak, ordea, ez du horrelako aukerarik izan, eta, gauzak aldatzen ez diren bitartean, ez dirudi izango duenik ere.

1981ean izan zen lehenengo aldiz hiesaren berri, eta orduz geroztik makina bat ikertzaile aritu da lanean; batetik, gaixotasuna sortzen duen birusaren jatorria ezagutzeko, eta, bestetik, birusetik babestuko duen txertoa garatzeko. Biologiaren historian inoiz ez da horren denbora laburrean horren ikertzaile-talde handia arlo berean lanean jarri, eta, hala ere, oraindik ez da ez kontu bat ez bestea argitu. Zer du, bada, birus horrek, mundu erdia hankaz gora jartzeko?

HISTORIA

Ameriketatik etorri zen hiesaren berria. Itxuraz osasuntsu zeuden bost homosexual pneumoniak jota azaldu ziren; ondoren, beste homosexual batzuek ere ohikoak ez ziren gaixotasunak garatu zituzten. Bestalde, drogak kontsumitzen zituzten beste hainbat gizonezko ere antzeko egoeran azaldu zen. Gaixotasun desberdin horien guztien atzean faktore komun bat ageri zen baina: gaixo guztien sistema immunologikoa ahulduta zegoen. Hortik aurrera, sexu-jariakinen eta odolaren bidez kutsatzen zen gaixotasun hura mundu osoan zabaldu zen, heterosexualetara, emakumezkoetara… giza talde guztiak ukitu arte.

Berehala hasi ziren gaitz arraro hura eragiten zuen birusaren jatorria argitu nahian. Hasierako hipotesien arabera, 70eko hamarkadan Kongora joandako turista iparramerikar homosexualak kutsatu egin ziren eta gaitza garatu zuten. Antza, birusa Afrika ekuatorialean finkatua zegoen, baina horko populazioarekin pakean bizi zen; horiek ez zuten gaixotasuna garatzen. Baina azken hamarkadetako bidaiari mugimenduaren ondorioz, birusa natiboen odol-ezaugarriak ez zituzten pertsonekin jarri zen harremanetan, eta azken horiek, birusaren infekzioarekiko sentiberagoak izanik, gaixotasuna garatu zuten. Baina beste hipotesi batzu ba daude, hala nola polioaren txertoarekin egindako akats batzuen ondorioz sortua dela esaten dutenak, etabar. Dena dela oraindik ez da birusaren jatorria argitu, nahiz eta zantzu guztiak Kongotik datorrela esaten omen duten.
Hiesaren kasua oso berezia izan da zientziaren barruan; bat-batean, milaka zientzialari jarri ziren gai horren inguruan lanean. Horrela, 1981ean gaixotasunaren lehenengo kasua ezagutu, eta bi urte baino lehen identifikatu zuten birusa. Ohizko protokolo zientifikoekin alderatuta, oso denpora gutxi.

Birusaren aurkikuntza hala-moduzkoa izan zen, eztabaidatsua. Luc Montagnier frantsesaren eta Robert Gallo estatubatuarraren arteko tirabirak mundu zabalean entzun ziren, biek ziurtatzen baitzuten birus hiltzaile hura lehenengo identifikatu zutela. Egoera hartan, bakoitzak izena jarri zion, biek nahi baitzuten ohorea beraientzat, seguraski Nobel saria lortzeko esperantzaz. Azkenean, orduko Frantziako lehen ministro Jacques Chirac-ek eta Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reagan-ek hiesa diagnostikatzeko proben salmentatik ateratako irabaziak banatzea hitzartu zuten. 1985erako birusaren transmisio-bideak ezagunak ziren, eta 1986rako lehendabiziko botika antibiralekin saiakera klinikoak egiten ari ziren.

Hala ere, birusaren aldakortasunak asko zaildu die lana zientzialariei. Aurten 20 urte bete dira hiesaren lehenengo kasua ezagutzera eman zenetik, eta, oraindik orain, txertoa lortzeke dago. Baina ikerketa horien emaitzek asko irakatsi dute piztia txiki honen bizimoduaz.

GIB BIRUSA

GIBak bederatzi gene besterik ez baditu ere, zelulara sartu eta hura kontrolatzeko behar duen guztia garatu du. Gainera, arantza-proteinak dauzka birusak. Horiek giltzaren modukoak dira: dagokion zerraila duten zeluletan baino ezingo dira sartu. Horregatik ez dute edozein zelula-mota infektatzen.

Giza gorputza gaztelu baten modukoa dela esan daiteke. Horiek bezala, oso babes sistema garatua dauka: inmunitate-sistema. Partikula edo bizidun arrotzen bat sartzen denean, gorputza zaintzen dutenek aurre egiten diote. Orokorrean, birusek eta bestelako mikrobioek gorputzeko organo edo ehun jakinak (gibela, hestea, etab.) infektatzen dituzte, eta orduan, gorputzaren zaindariek patogenoa ezagut eta suntsi dezakete. GIBak garatu duen estrategia, aldiz, oso bestelakoa da: horrelako organoak infektatu beharrean, zaindariei zuzenean eraso egin eta infektatzen ditu. Horrela, gorputza zaindaririk gabe utziko du; ezingo dute birusa suntsitu, eta bestelako infekzioen aurrean ere babesik gabe geratuko da gizakia. Egoera horretan, inbasoreak lasai asko sartuko dira gorputzean, geratzen diren zaindari ahul gutxi horien beldurrik gabe.

Zaindariak (T linfozitoak, kasu honetan) suntsitzeko, GIBak horien zerraila (CD4 molekula) ezagutzen duen giltza dauka; horregatik dauka zaindariaren barrura sartzeko aukera. Zaindaria kolonizatuta, birusak bere informazio genetikoa zelularen genoman integratuko du, zelulari ziria sartu eta berea balitz bezala birusaren proteinak sortzeko programatuko du horren makineria. Birusak ugaltzeko erabiliko du zelula, eta, gerora, zaindari gehiago suntsitzeko. Horrela, linfozitoak infektatzen joan ahala, gaztelua zaindaririk gabe, eta, beraz, babesik gabe geratuko da. Horregatik, gaixotasunaren garapenaren jarraipena CD4 proteina duten T zelulen kopurua (CD4+ T zelulak) neurtuta egiten da.

Babesik gabeko egoera horrek beste mikroorganismoei ateak irekita utziko dizkie. Bestetan ez bezala, oraingoan inork suntsituko ez dituen ziurtasunaz ibiliko dira, eta infekzioan arrakasta izateko aukera handia izango dute. Hori dela eta, birusek, bakterioek, onddoek zein protozooek eragindako 100 infekzio oportunista inguru erlazionatu dira hiesarekin. Meningitisa, Kaposiren sarkoma, pneumonia, toxoplasmosia, tuberkulosia, kandidiasia eta herpesa dira gaixotasunik arruntenak.

Zelulari «ziria sartzeko» ordea, birusak transkriptasa entzima behar du; entzima hori blokeatzen badugu birusak ezingo du bere informazio genetikoa zelularen informazioan integratu, eta, hortaz, birusaren zikloak ezingo du aurrera jarraitu eta infekzioa bertan behera geratuko da. Hau da ikertzen ari den bide terapeutikoetako bat, proteasen eta transkriptasaren botika inhibitzaileena. Dena dela, birusak mutatzeko duen gaitasunak botika horiekiko andui erresistenteak agertzea eragiten du. Gainera, epe luzean organismoan tratamendu horiekiko tolerantzia-arazoak azaltzen dira. Izan ere, terapia horiek infekzioa gertatu ostean soilik azaltzen diren molekula zehatzen funtzioa blokeatzea dute helburu.

TRATAMENDUA

Tratamenduetan oro har, birusen infekzioari aurre egiteko zelula babesleak jartzen dira martxan. Baina hiesaren kasuan, GIBak zelula babesle horietako batzuk kutsatzen ditu, CD4+ T zelulak hain zuzen ere, eta horretan datza, bada, birusaren arrakasta; horregatik da oso zaila txerto eraginkorra garatzea.
Bestalde, birusaren aurkako antigorputzen sintesia susta daiteke. Antigorputzek birusak zelulak kutsatu baino lehen desaktibatu eta zelula babesleak (neutrofiloak eta monozitoak) abian jartzen dituzte. Beraz, antigorputzek birusa hiltzen ez badute ere, erantzun immunologikoaren anplifikazioa eragiten dute. Antigorputzen ekoizpena gaixotasun askorekin ahuldutako birus-aleen bitartez sustatzen da. Metodologia hori arriskutsua da, birusa behar bezala «ahultzea» lortu ez bada infekzioa eta gaixotasuna eragin ditzakeelako.
GIBak urteak egiten ditu gorputzean gaixotasuna garatu aurretik, etengabe ugaltzen. Birusa ehun biologikoetako zirrikituetan barreiatzen da eta horregatik, kimioterapiak ez du inoiz birusa guztiz garbitzen.
Inhibitzaile edo botika bakoitzak odolean dagoen birus-kopurua murrizteko ahalmena du. Eraginkorra izan dadin, botikak maiztasun zorrotzez hartu behar izaten dira. Behin edo beste huts eginez gero, birusa azkar ugal daiteke odolean eta gaixotasuna kontrolik gabe garatu. Beste infekzio kronikoetan ez da horrelakorik gertatzen; hiesaren berezko ezaugarria da.

Arazo farmakologikoak ere sortzen dira, gaixo bakoitzaren organismoak maila ezberdinean asimilatzen baititu botikak. Beraz, botika beraren dosi berak toxikotasuna eragin dezake pertsona batzuengan, efektu egokia beste batzuengan eta efekturik ez beste batzuengan. Azkenik, toxikotasuna bera arazoa da. Ez dago neurri batean edo bestean toxikoa ez den botikarik. Hiesaren kasuan, albo-efektu ugari sortzen dira. Horrela, pazienteak gaixotasun oportunistak ditu arerio nagusi. Izan ere, askotan, hiesa duten pertsonak pneumoniak edo bestelako gaixotasunek eraginda hiltzen dira. Garai batean, toxikotasun hori heriotzaren alternatiba zelako onartu zen.

Arazo horiek direla eta, ez da botika bakar bat hartzen, hainbat inhibitzaileren nahasteak baizik. Koktel horiek gutxienez hiru osagai izaten dituzte, hainbat konbinaziotan.

GIBa neutralizatzeko metodo egokia ezagutzetik oraindik urrun bagaude ere, egia da gaur egungo egoera, aurreko guztia ikusita gezurra dirudien arren, baikorra dela. Zientzian, bizitzaren beste alorretan bezala, akatsak eginda asmatuta adina edo gehiago ikasten da. Birusak organismoaren zeluletan sartzeko erabiltzen duen mekanismoa ulertzeak txerto eta inhibitzaile berrien garapenari bide eman dio.

EPIDEMIA, SOZIOLOGIA ETA EKONOMIA

Hiesa behartsuengan eta gutxiengo etnikoengan finkatzen ari dela ikusi da, (askotan berdinak). Poliki-poliki baina etengabe, izurritea populazio zaurgarrienen artean ari da zabaltzen. Estatu Batuetan, esaterako, eskualde landatarretako beltzek dute kutsatzeko arrisku handiena, baita tratamenduak eskuratzeko aukera gutxien ere. Herrialde industrializatuetan ere tratamendua ez dago guztientzako ziurtatuta. Afrika hegoaldean kutsatutakoen batezbestekoa % 20koa da; bizi itxaropena 44 urtetik 59ra igo zen 1950etik 1990era bitartean, baina hiesa dela eta, berriz ere 45era jaitsi da (datu hauek EEBBetako estadistika enpresetatik datoz).

Hiesaren kontrako borroka irabaztekotan, Afrika beltzean botika merkeak behar dituzte. Baina hori bakarrik ez, azpiegiturak ere funtsezkoak dira. Neurri egokiak hartuz gero, izurritea areagotzea ez da eragotzi ezinezkoa. Neurri horiek globalak eta lokalak izan behar dute. Oro har, hiru dira hiesaren kontra ezarri beharreko printzipio unibertsalak: bat, hiesarekin bizi diren pertsonak erantzunean inplikatzea; bi, prebentzioa eta zainketa, eta haien arteko sinergia; hiru, hiesaren estigma gainditzea, ekintzak aurrera eramateko muga handienetakoa baita.

Dudarik gabe, generikoen auzia dabil une hauetan hitzetik hortzera. Estatubatuar bati, adibidez, hiesaren kontrako tratamendua 13.500-22.500 euro kostatzen zaio urteko. Farmazia-industriaren eta generikoak ekoizten dituzten konpainien arteko lehiakortasunari esker, botiken prezioak behera egin du nabarmen, baina, hala ere, Afrikako gaixo bakoitza tratatzeko 2.000 euro behar dira urteko. Indiako Cipla eta Hetero generikoen konpainiak botikak prezio laurdenean eskaini dizkio Mugarik Gabeko Medikuei eta prezio erdian gobernu eta bestelako erakundeei. Ez dira bakarrak izan. Hegoaldeko Afrika, Tailandia, eta Brasil ere generikoen bidetik abiatu dira.

Farmazia-industriak ez du inoiz abegi onez ikusi botikak merke saltzearen auzia. Alde batetik, euren lepotik negozioa egingo ote duten beldur direlako, botikak merke jasoko dituzten herrialdeek botikak esportatzen has daitezkeela ikusten dutelako. Beste aldetik, hiesarekin hasi eta eskakizunak beste gaixotasunetara ere zabalduko direlakoan dira. Eta ziur aski ez daude oker. Baina iritzi publikoa kontra jarri zaie eta hainbat konpainia botikak merke saltzeko prest agertu dira. Adibidez, Abbott, Boehringer-Ingelheim, Bristol-Myers Squibb, GlaxoSmithKline, F. Hoffmann-La Roche, Merck eta Co Inc, eta Pfizer konpainiak Nazio Batuekin elkarlanean hasi dira.

Botikak merkeago jarrita ere, gaixo gehienek ezingo diete tratamenduaren kostuei aurre egin. Hitz horiek AIDSETI erakundeko presidente Binswanger-ek idatzi zituen Science aldizkarian. Bere ustez, auzia ezin da soil-soilik farmazia-industrietara mugatu, herrialde garatuetatik programa bereziak egitea nahitaezkoa da, merke garestiegi izan baitaiteke askorentzat. Gaixoen segimendua egin behar da eta horrek, medikuak, laborategiak, materiala, eta abar, eskatzen du. “Tamalgarria da, baina behar adina botika emango baligukete ere, gaixo askorengana ezingo genuke iritsi, ez baitago azpiegiturarik” ohartarazi zuen UNAIDS erakundeko buruetako batek. Botikak garraiatzeko errepideak egin behar dira; odol-analisiak egiteko laborategiak eraiki; horiek mediku eta erizainez hornitu. Askok ez dauka botikak digeritzen laguntzeko adina janari edota pilularekin batera hartzeko baso bete ur garbi. Baina ez hori bakarrik, lehenik jendea masiboki hiesaren froga egitera erakarri behar da.

BOTSWANA VS HEGOAFRIKA

Afrika beltzeko bi estatu horiek munduan larrien daudenak dira. Hegoafrikan 4,7 milioi lagun dago hiesaren birusarekin kutsatuta, populazioaren % 11. Botwsanan, berriz, populazioaren % 35ek du birusa, baina askoz gutxiago dira, milioi eta erdi. Hegoafrikan Thabo Mbeki da presidentea eta oso iritzi pertsonala du hiesaren inguruan. Zalantzan jartzen du GIBak hiesa sortzen duela, eta ez du bere herrialdearen egoera larria ikusi nahi. 2001ko Urrian, ahaleginak eta bi egin zituen hiesari buruzko txosten bat kaleratu ez zedin. Baina, aldi berean, botika generikoak ekoizten hasteko pausoak ematen ari da.

Botswanan, berriz, hezkuntza- eta prebentzio-kanpaina handi bat abiarazi zuen Festus Mogake presidenteak 2000 urtean gobernura iritsi zenean. Azpiegiturak prest dituzte, ospitaleak, urruneko herrixketara bi hilez behin joango diren unitate mugikorrak eta mediku eta erizainak formatzeko programak. 2002ko amaierarako 300.000 gaixo tratamendua jasotzen hasiko direla ere iragarri zuten.

HIESAREN TEORIA DISIDENTEA

Hego Afrikan 2001 urtean izan zen HIESari buruzko Kongresua entzute haundikoa izan zen, Estatu horretako lehendakaria den Thabo Mbeki’k tesi ofizialekiko izan zuen jarrera kritikoarengaitik.

Hego Afrikan azkenaldian gertatutakoen kronologia bat egingo dugu, ohar batzukin lagunduta.
 1999KO URRIA: Hego Afrikako barne agintariei zuzendutako hitzaldi baten, Mbeki’k AZTaren segurtasuna kolokan jartzen du, eta zera adierazten die: «literatur zientifikoan ugariak dira bere toxizidadea osasunarentzako kaltegarria dela dioten ikerketak».
 1999KO AZAROA: Nazio Batuetako Erakundeak (NBE) haurdun dauden emakumeak GIBa umeei transmitidu ez dezaten programa bat bultzatzen hasten da. Programa hau emakume seropositiboei AZTa ematean datza. Beraz, NBEk HIESik ez duenari HIESa sortzen dion botika toxiko baten salmenta bultzatzen du.
2000KO URTARRILA: NBEko Segurtasun Kontseiluaren 15 kideak ezohizko biltzar bat egiten dute osasun arazo bat estrainekotz eztabaidatzeko: HIESa eta Afrikan dituen ondorioak. Al Gore EEBBetako presidenteordea izan zen biltzarraren burua: Administrazioak 16.000 milloe pezeta eskatuko dizkio Kongresuari Afrikan HIESaren arazorako.
2000KO APIRILA: Mbeki’k bere HIESarekiko jarrera azaltzeko gutun bat idazten die Clinton eta beste agintari batzui, disidenteei egiten zaien zentsura salatuz. Hemen doaz zati batzu: «… Orain apartheid’aren bortizkeria arrazistak egin zuen gauza bera egiteko eskatzen zaigu, zergaitik, eta geihengoaren ikuspegi zientifikoaren aurka egitea debekatuta dagoelako. ¡Kuarentena zientifikoan jarri behar ditugun zientzilari hoien artean Nobel Saridunak, Zientzia Akademiko kideak eta medikuntzako Irakasle Meritodunak daude gero! «. Zentzu bereko adierazpenak egiten ditu Mbekik Afrika guztira emititzen den telebista saioetan.

TRATAMENDU KONBENTZIONALEI BURUZ

1996ko Uztailean Vancouverren izandako XI Mundu Konferentzian, “koktel” famatuen erabilpena sustatzea erabaki zen. Koktel hauek hiru medikamentuen konbinazio bat izaten da, dosi oso altuan ematen dena: – Bi farmako “nukleosido analogo” familiatik (AZT-Retrovir, ddI-Videx…) – Farmako bat “proteasa inhibitzaile” familiatik. (Indinavir-Crixivan, Saquinavir-Invirase…).

Nukleosido analogoak HIESaren tratamenduan duten kontraesan ugarietako bat zera da, inmunidadea jaitsiarazten dutela. Medikamentuen azalpenetan bertan ikusi dezakezue. Hain zuzen ere, AZTa 1964an asmatu zen minbizia tratatzeko, baina sekulan ez zitzaien pertsonei eman toxikoegia zela konprobatu zelako. Baztertua geratu zen, 1987an maniobra oso ilunen ostean HIESaren tratamendu ofizial legez aldarrikatu zen arte. Retrovir izen komertzialarekin, ehundaka milaka pertsonei ematen hasi zitzaien.

AZTa ez zaio bakarrik ematen HIES gaisoei, baizik eta gaitza desarrollatu gabe seropositibo diren pertsonei ere bai. Concorde txostenak (AZTa ekoizten duen Wellcome laborategiak ordaindutakoa), hartzaileen hilkortasuna haundiagoa zela erakutsi zuen. ¿Zelan izan daiteke hau? Ez dago honendako azalpen zientifikorik. Azalpen bakarra hauxe da: minbiziak jotako pertsonak (hasieran botika honen hartzaile zirenak) gizarte orokorra dira, eta AZTak kalte egiten die; HIESak jotakoak ordea, drogazaleak, homosexualak, haitiarrak, beltzak, dira (hau da, «sobran dagoen» populazioa) beraz AZT ematen zaie.

Literatur zientifikoan argitaratutako hainbeste ikerketa independientek diotenez, AZTak dakartzan eratorritako efektuak hauek dira: minbizia (linfomak), hepatitis toxikoa, anemia eta inmunodefizientzia. Kuriosoa: AZTak, Hartutako Inmuno Eskasia Sindrome bat eragiten du: HIESa.

AZTaren salmentak beherantz egin dute desarroilatutako herrialdeetan, gero eta gutxiago erabiltzen bait da. Afrikarreri prezio onean salduta nahi zuen EEBBko lehendakaritzak egoera konpondu, baina… txarto irten zitzaion jugada, geroago ikusiko dugunez.

HIESaren ETIOLOGIA ETA TRATAMENDUA

Froga zientifiko asko daude HIESa gaisotasun infekzioso edo kutsakorra ez dela esaten dutenak, baizik eta nutrizio eta toxikoekin zerikusia duen gaitz dejeneratiboa. Honen arabera, sistema inmunologikoari eraso egiten dioten agente kimiko, fisiko, biolojiko, psikologiko eta nutritiboak sortua da HIESa. Agente hauek gora ta gora doaz munduko biztanlerian, eta oxidazio prozesuak piztearen ondorioz sistema inmunologikoaren kolapsoa dakarre, ezagunak diren ondorioekin.

Hala, eta teoria hauen arabera HIESa modu errez eta merkean tratatu eta prebenitu leike. Honetarako, zortzi oinarri aldarrikatzen dira:
1) HIESaren benetako jatorria onartu.
2) Oinarri kliniko eta laborategikoekin diagnostikatu.
3) Sistema inmunologikoari eraso egiten dioten agenteak ekidin.
4) Korputzeko sistema guztiak desintoxikatu.
5) Korputzeko sistema guztiak indartu eta berrosatu.
6) HIESaren sintomak (“gaitz oportunistak”) tratatu.
7) Neurri naturalak aukeratu.
8) Momentu egokia aukeratu.
Azken puntuaren garrantzia haundia da: oinarri hauen aplikazioa gaisoaren tratamendua gidatzen ari diren osasun profesionalak erabaki beharko lukete, pazientea eta bere ingurukoen adostasunez noski. Tratamendua aldatu ezkero progresiboki eta kontrolpean egin behar da. Eta gainerakoan, HIESa beste edozein gaitz dejeneratibo kronikoren modura tratatu behar da: tratamendua bizi osorako da, diabetesa, hipertentsioa, artritis edo mota honetako beste edozein gaitz bezala.

2000KO APIRILA: Clintonek iparrameriketarren laguntza 47.000 milloe pezetan areagotuko dela iragartzen du. Horren truke, antzutze kuotak eta jaiotzen kontrol programak betetzea derrigortzen zaie ere, laguntzak jasotzeko edota zorra negoziatzeko. Clintonek adierazpen hauen ostean, urtero Washingtonen ospatzen den gay komunitatearen martxan parte hartzen du. Botuak irabazi beharra dago, hauteskundeak hurbil daude eta.
2000KO MAIATZA: multinazionalak Afrika eta garatzeko bidean dauden beste herrialdentzako HIESaren aurkako botiken salneurriak jaistea erabakitzen dute. Hipotesi ofizialaren arabera GIBez infektaturiko pertsonen %80 Sahara Azpiko Afrikan bizi denez, gobernuek merkealdi hauetan erostea onartzen badute (presionatuta noski), konpainia farmazeutiko «bihotzabal» hauek duten merkatu potentziala izugarri zabalduko da. Hego Afrikako Gobernuak (hile bi geroago Kongresu Mundiala antolatzeko arduraduna) HIESari buruzko aholku talde bat antolatzen du, zientzilari ofizial nahiz disidenteekin. 14 herrialdetatik etorritako 33 zientzilari eta medikuk hartu zuten parte, euren artean Luc Montagnier (birusaren deskubritzaile ofizialetako bat), Peter Duesberg (disidentea), Ann Duerr (Gaisotasun Kontrol Zentruetakoa, ofiziala)…. Bilera kazetari gaberik izan zen, hipotesi ofizialaren defendatzaileek hala eskatuta. Maiatzaren 21-26: Mbeki EEBBetara doa. Clinton, agintariak, senatoreak, enpresariak, ikasleak, HIESari buruzko borrokariekin ditu elkarrizketak. Etxe Zuriko hipotesi ofizialaren defendatzaileak «asko ez presionatzea» gomendatzen dute, «okerrago izan daiteke eta».
2000ko UZTAILA: GIBaren aldeko zientzilariak Durban’en Uztailaren 6an izan behar zen HIESari buruzko konferentzia bertan behera uzteko ahaleginetan daude. Uztailaren 6an «Nature» aldizkariak «Durban’go Adierazpena» argitaratzen du, zientzilari ofizialak idatzia baina “fede aitorpen” modura milaka kolega sinatua. Adierazpen honek, GIBa HIESaren sortzailea dela eta testak baliogarriak direla baieztatzen du, eta «inkomunikabide» guztietan du oihartzuna, ludi guztiko informazioa kontrolatzen duten prentsa agentziak zuzenduta. Adierazpenak gainera, Hego Afrikako lehendakaria iraindu eta gutxiesteko aprobetxatzen du. Uztailaren 6-7; presioen gainetik, Hego Afrikan zientzilari disidenteen biltzar berria gertatzen da, kazetaririk gabe. Helen Gayle Doktoreak, Atlantako GKZetakoa (Gaitzen Kontrolerako Zentruak), Thabo Mbekiren aurrean GIBa existitzen denaren eta testen baliogarritasunaren froga zientifikorik ez dagoela aitortu zuen. Gainera, Peter Duesberg Doktorearekin aurrez aurre egindako telebista saio baten, eztabaidaren berotasunean eta bestearen arrazoiak ukatu ezinez hanka sartze galanta egin zuen, HIESa kutsakorra ez dela onartuz!!!. Ulergarria da ortodoxoak eztabaidetatik ihes egitea, disidenteen hipotesien ondoan argumenturik ez bait dute, eta tesi ofizialak defendatzen inozoarena egiten dutelako.

GIB DELAKOA

Stefan Lanka biologo, virologo eta genetista alemaniarra virus berrien isolamentuan aditua da, eta bere esanetan ustezko GIB horrekin ez dira inbestigazio serio batek eskatzen dituen bermeak bete. Birus bat isolatzeko prozedura zientifikoa oso zorrotza da, eta hainbeste baldintza eskatzen dira:
1- Birusaren 4 argazki, egoera desberdinetan: birusa zelulak kutsatzen; birusa bakarrik eta osorik; birusaren kanpoko mintzaren proteinak; birusaren RNArena.
2- Birusaren proteinak eta RNA osatzen duten aminoazidoen analisia.
3- Kontrol froga paraleloak egin behar dira, hau da: esperimentu berdinak, baina zelula sanoekin.
4- Inbestigazioak aurrera egin ahala, ondorioak aldizkari zientifiko egokietan argitara eman behar dira, beste edozein zientzilarik esperimentuak errepikatu ahal izan ditzan.

GIB delakoaren kasuan, pauso hauetako bakar bat ere ez da eman. Hau salatzeko, Londoneko erakunde batek 6.000eurotako sari bat jarri zuen 1995ean HIESa sortzen omen duen birusaren froga bakarra aurkezten duenarendako. Inor ezin izan du sari hau irabazi.

1984an Robert Gallo Dreak (birusa “aurkitu” zuenetako bat) GIBaren lehen testa aurkeztu zuenean, odol transfusioak kontrolatzeko, aztertutako odol emaileen %30ak positibo ematen zuen. Testa baztertua izan zen noski, odolaren negozioan kalterik ez egiteko. Gallok testaren mugak jaso egin zituen orduan, enpresari hauek onartzeko moduko emaitzak lortu arte (%0,3an geratu zenean, testa onartua izan zen).

HIESaren DIAGNOSTIKO OFIZIALA: TESTAK

“GIBaren testak” teorikoki detektatzen dutena zera da: GIBaren kanpoko geruzaren proteina jakin batzuen aurka sortutako antigorputzak. Jendeak ez daki, baina, GIBaren proteina hauen “deskubrimendua” nolakoa izan zen. 1998ko Genevako XII Mundu Konferentzian, Gallo Dreak. hanka sartu eta bere esperimentuetan hidrocortisona erabili zuela aipatu zuen, zelulen ugalketa bultzatze aldera. Hau ulertzeko, jakin behar da hidrocortisonak zelulen ugalketa eragotzi egiten duela, bultzatu beharrean, eta gainera, stress egoeretan sortzen diren proteinen produkzioa pizten duela. Honek azaltzen du zergaitik GIBaren testetan positibo ematen duten pertsona gehienak stress kronikoa jasaten ari diren: psikologikoa, infekziosoa (sexu bidezko gaisotasunak), elikadurarena (bizimoduarekin lotua), toxikoa (drogak, metadona, «popperrak», farmakoak…).

Gogoratu dezagun HIESaren testak espezifikoak ez direla. Honek esan gura du, gurutzatutako erreakzioak (baiezko faltsuak) ematen dituztela hainbeste gaisotasunekin, hala nola tuberkulosia, lepra, hepatitis, malaria eta errepikatutako infekzioekin. Egoera eta gaisotasun askok ematen dute positibo faltsuak HIESaren testetan, elikadura eskasiatik hasi eta txirotasunaren berezko gaitzetararte. Gainera, Western Blot testaren ulermena herrialde batetik bestera aldatu egiten da: emaitza berdinekin, seropositiboa zara Afrikan (banda 2), baina negatiboa EEBBetan (3 banda) eta Australian (4 banda). Antigenoen testak ez dira egiten orokorrean. Baina dena dela, ohizko test viralak ez zuten virusik topatzen HIESeko gaisoetan. Gaur egunean, herrialde aberatsetan, PCR (Polimerasa Kate Erreakzioa) deritzan biologia molekularreko teknika batekin neurtzen da “carga viral” delakoa. Esaten dutenez, neurri honek odol mililitroko birus kopurua ematen digu. Baina… Mullis Dreak asmatu zuen froga hau (1993 urtean Kimika Nobel Saria jaso zuen horrengaitik), eta behin eta berriro errepikatu duenez, PCR teknikak ez du balio “carga virala” neurtzeko. Honen kontura, Mullis Dreak publikoki azaldu zuen teknika hau asmatzeagaitik bere damua.

Herrialde aberatsetan esan dugu, bai. Herrialde pobreetarako beste irizpideak bait daude. 1985ean Afrika erdiko Bangi hirian Munduko Osasun Erakundearen bilera batean ezarri ziren, eta hauen arabera Hirugarren Munduan baliabiderik ez zegoenez, ez zen beharrezkotzat jo inolako testik pertona bati HIES diagnostikoa emateko. Horren ordez, nahikoa zen aurretik erabakitako kuadro bateko bi sintoma larri eta sintoma arin bakarra izatea, HIES gaiso modura klasifikatua izateko. Honek automatikoki ekarri zuen Afrikan hain arruntak diren gaisotasunek jotako pertsonentzat definizio berria; orain HIES gaisoak ziren. Hona, hainbeste hizpide eman duen Afrikako “HIES epidemia beldurgarri” horren hazkunde izugarriaren arrazoia.

ASMATUTAKO EPIDEMIA AFRIKAN

  «Bangui» kasuaren definizioa onartua izan zen, eta MOEaren agiri ofizialetan argitaratua. Aldizkari zientifiko ortodoxoenetan agertutako zenbait ikerketetan ere, «Bangui» kriterioekin HIESez diagnostikatutako afrikarretatik %71ak ematen du ezetz testak egitean.

Definizio berriaren arabera jendeak malaria edo tuberkulosirik ez duenez, HIESa baino, haiek osatzeko balio duten dohaineko botikak kentzen zaizkie. Adibidez, Ugandan 90garren hamarkadaren hasieran malaria osatzeko, urteko 36.000 dolar erabiltzen ziren. Botika hauek kendu direnetik, hilkortasuna haunditu egin da. ONGak (Ugandan bertan 700 desberdin daude lanean) ekartzen zituzten inbertsio haundiak HIESera desbideratuko dira, sexuari buruz jendea beldurtzeko kanpainekin, sexu harremanak kondoirik gabe ez mantentzeko aginduekin eta antisorgailu hauen kamioikadak eramanez. Honek, jaiotzen murriztea ekarriko du.
Ba daude beste iruzur batzu ere Afrikan HIESaren epidemia asmatzeko, estatistikoak adibidez. HIES gaisoen kopurua Ginebran zenbatuta du MOEek. Baina errejistratu gabeko gaiso ustezko kopuru ezezagun bat dagoenez, MOEak errejistratutako kopurua biderkatu egiten du, kopuru «erreala» gutxi gora behera kalkulatzeko. Emaitzen zuzentasunaren ideia bat egiteko, jakin ezazue biderkatze kopurua urtero handitzen joan dela: 1996ean MOEak bider 12 egiten zuen kalkulua; 1997an bider 17; 1998an bider 47 -berrogeitazazpi- (New afrikan Aldizkarian Christian Fiala Doktoreak argitaratutako datuak).

HIESaren PREHISTORIA eta HELBURU EUGENISTAK

Hasieran, MOEak ez zuen uste ez Afrikan ezta garatzeko bidean dauden beste herrialdetan HIES pandemia bat zegoenik. 80garren hamarkadaren hasieran, MOEaren Gaiso Kutsagarrien sailaren zuzendaritzan, gaisotasun infekziosoetan espezialdutakozientzilari sobietarrak zeuden: Livtinov, Bektimirov eta Morosov Dreak., eta Afrikan epidemia bat zegoenik ukatzen zuten. Eta ez bakarrik sobietarrak: Assad Dreak. Genevako MOEaren egoitza nagusian HIESaren aurkako sail espezifikoa zuzentzen zuena, adierazpen hauek eman zituen: «HIESari buruz, nire ustez jarduera jakin batzu ez darabiltzana ez da kutsatuko. (…) Norbera bila joan behar den gaisotasunetako bat da hau. Gogor «ekin» behar dugu kutsatzeko, zaila da eta.». 1985ko Urrian MOEeko lana utzierazi egin zieten, eta gaur egun ezagutzen dugun linea ofiziala nagusitu zen., Banguiko kongresua gertatu zen garai berean.

NSSM200 bezalako dokumentuak daude. 1974 urtean egindako txosten hau, “Munduko biztanlegoaren hazkundearen eragina EEBBen nazio segurtasun eta kanpoko interesetan” titulua zuen eta hainbeste urtean sekretua izan zen. Bertan, hirugarren munduko biztanlegoaren hazkundea EEBBetako nazio interesei mehatxu moduan hartzen zen. Ideia hau komunikabideen bitartez zabalduz darrai, hirugarren munduko superpoblazioa Mendebalera dakarren arriskuari buruzko zurrumurruekin.

Biktimei errua leporatzea da taktika. Lotsagabeago jokatzen dute herrialde pobreeri baliabide naturalen suntsiketaren errua leporatzean, euren artean ustezko erakunde ekologistak ere. Adibidez 1989an World Wildlife Foundation’aren lehendakari den Philip printze inglesaren ustez, “laborantzak gero eta lagun geihago elikatzen ditu, eta hori krimena da”. Noski, tesi ofizialean, EEBBetako eta Europar hiritar batek egiten dituen energia xahutzea, hondakin produkzioa eta baliabide kontsumitzea ez dira kontuan hartzen, hirugarren munduko biztanle batena baino 50 bider geihagokoa izan arren.

Laburbilduaz, populazio jaitsierako estrategia hauxe da:

  • Herrialde txiroeri laguntzak murriztea.
  • Jakien ekoizpenen murrizketa ezartzea.
  • Hirugarren munduko milloika andrazkoen antzutze kirurgikoa eta kimikoa.

Naziak aintzindariak izan ziren, gauza bera «azpi arrazekin» eginaz. Estatu batuarrak eta nazioarteko industriak ez dute baina gerrarik galdu, eta naziak egin zituzten gordinkeri berak egin ditzakete zigorrik gabe. Orain dela hamarkada batzutatik hona nazioarteko ordenak biztanlego jaitsiera baten alde dihardute, «planetaren zamaketa gaitasuna» izendatzen duten puntura heltzeko asmoz: 3.000 bat milloe pertsona. Horren arabera, gutako erdia sobran dago onezkero.

TEORIA DISIDENTEAREN HEDAPENA

Baina Hego Afrika bezalako herrialde garrantzitsu batek beraien kontrol demografikoko estrategia moderno eta finduenetako bat biluzten ari da. Gainera, Hego Afrika beste herrialde batzutara zuzentzen ari da auzi honetaz informatzeko, eta India bezalako herrialdeen erantzun positiboak jasotzen ari da. NBE, UNICEF, MOE edo Banku Mundiala bezalako erakunde «fidagarriei» mozorroa jausten ari zaio eta. hauei buruzko zalantzak beste hirugarrengo munduko herrialdeei zabaldu ezkero, «laguntza» politikak sinesgarritasuna galduko dute eta «ordena mundial»aren aldaketa baten aurrean egongo ginateke.

Durban’go HIESari buruzko XIIgarren Konferentziaren lelo zinikoa «Break the silence» izan zen. Urte bitik behin ospatzen diren konferentzia hauek HIESetik bizi diren enpresak antolatutako antzerki bat dira, Banku Mundiala eta FMIa barne. Bertan mundu guztiko HIESaren arduradun guztiak egoten dira gonbidatuta, eta betiko legez Durban-2000ko arduradunak ez zituzten disidenteak aurkeztutako artikulu kritikoak onartu. Baina oraingoan antzerkia desberdina izan zen, lehendakariak berak hipotesi ortodoxoa kolokan jartzen ziharduen eta. Nelson Mandela tartean ibili zen, alderdi biak erretolikak alde batera utzi eta ongizatearen alde lanean jartzera bultzatu nahian.

Bilera honetako partehartzaileak Ginebra-98koak baino hobeki informatuta zeuden, lehendakariak eta Osasun Ministeritzak aurretik antolatutako eztabaidari esker. Betiko moduan, lortu zuten gauza bakarra botika antirretrobiral toxikoei buruzko propaganda pilo bat izan zen, eta hauek erosteko diru kopuru erraldoiak (maileguak noski: hauek dakartzaten zor eta dependentzia arazoekin).

Showaren barruan ACT-UP erakundeak «eskandalu» batzu sortu zituen, komunikabideak ongi-ongi eman zituztenak (enpresa farmazeutikoen txoznak pintadez bete…). ACT-UP erakunde disidente legez aurkezten da kongresu guztietan, baina HIESetik bizi diren multinazional farmazeutikoek ematen diote dirua (Wellcome, Merck, Sharp and Dhome…). Beraien diskurtsoa farmakoen hedapen masiboan oinarritzen da (estatuen subentzioak eta prezioen jaitsieren bitartez). Kanpoan, benetako talde disidenteen manifestaldiak zeuden. Beraien aurka indarkeria erabiltzera bultzatu zen: janaria jaurti zitzaien, eta Mugarik Gabeko Medikoak (bakearen Nobel sariaren irabazleak) manifestaldi bat egin zuten «Disidente bakoitzeko bala bat» zioen pankarta baten ondoan.

Gutxiengo kritikoaren adierazpena, Hego Afrikako Gobernuari iradokizunekin:
Mendebaldean eta Afrikan HIESaren definizioa desberdina denez eta denborarekin aldatuz doazenez, askotan HIESez diagnostikatutako afrikar bat ez luke HIESik izango EEBB, Europan edo Australian. Klinikoki HIESez diagnostikatutako afrikarrak GIB’a duten edo ez dutenaren auzian, esanbehar hauek ditugu:

  • HIESa bera ez da kutsakorra, nahiz eta berak dakarren gaitzetako asko halakoak izan;
  • HIESa ez da sexu bidez kutsatzen;
  • HIESa ez du GIBak sortzen;
  • GIBaren aurkako botikak, zeintzuen toxikotasuna onartua dagoen, pertsonak hil egiten dituzte;
  • Botika hauen eragin toxikoak berak, HIESa definitzeko erabiltzen diren gaitzak eragiten ditu, zeintzuk ezin diren benetako HIESarekin bereiztu.

Esandako hauek, Afrikan HIESa ekidin eta osatzeko gomendio batzuetara gidatzen gaituzte:

  1. Indar geihena HIESa definitzeko erabilitako gaitzak sendatzeko erabiltzea, hala nola tuberkulosia, malaria, liseri infekzioak, elikadura hobea, ur edangarria eta, orokorrean, osasun egoera hobetzeko zuzendutako neurriak.
  2. GIBaren aurkako botiken erabilpena zeharo baztertzea. Botika hauek beste botika konpentsatorioen derrigorrezko erabilpena dakarre, eta kasurik onenean ere onura iragankorrak badute paziente larrienetan izaten da.
  3. Sexu heziketa bultzatzea, sexu bidez kutsatzen diren gaitzen ugaltasunarengaitik eta nahi ez diren haurdunaldi asko ekidin egin daitezkeelako.
  4. GIBaren kutsadura halabeharrez hilgarria dela dioen mezu gezurti eta psikologikoki kaltegarria gaitzestea.
  5. GIBaren testak etetea, harik eta afrikar testuinguruan baliogarriak direla frogatu arte. Tropiko aldean azaldutako positibo faltsu asko daude, eta Afrikan HIESari buruz dauden planak eta aurreikuspenak test hauetan oinarritzen dira.
  6.  Sinatzen dute: H. Bialy, E. de Harven, P. Duesberg, C. Fiala, R. Giraldo, A. Herxheimer, K. Koehlein, R. Kothari, S. Mhlongo eta D. Rasnick. 

HIESari buruzko hipotesi disidenteak zabaldu eta iruzur bat dela zabalduko balitz, HIESaren politikaren mundu arduradunak zalantza larrian geratuko litzateke. MOE, CDCak, ONUSIDA, Banku Mundiala, FMIa bezalako erakunde ospetsuak medikuntzaren historiako eskandalu haundienean kakaztuta geratuko litzateke: ez bakarrik gaitz eta epidemia bat asmatu, baizik eta genozidio bat bultzatu izana. Beraien bizitzak ere arriskuan egon daitezke; gizateriaren aurkako krimenengaitik salatuak izan ezkero, seguraski ez litzateke epaituak izango -beraien alde interes eta botere asko dago eta-, eta beharbada bateren batek justizia bere kontura egingo luke…

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*