Amaitzeko hiru egunera
Burgos pasauta.
Orraittiokan, supra klaseko autobusa bai, wifi ta guzti, baiña hauxe dardaria. High classeko burdixa, zuloz betetako autopista-patatal honetan zihar.
Irudixa: antoncastro |
Illuntzi gozua; asturiano bixak eta euskalduna, goiztxo afalduta kale paketsuetan zihar, limoizko mantekau bana jaten; gero, ohizko taberna gay-ra osteria, dijestibua hartzera. Gaur bajirudik zortzi ordu egingo dittudazela lo, premiñia ba dago-ta (azkenian, klase altuko autobusa ta wifixan ostixiakin, 4-5 ordu baiño ez dittudaz egin…). Azken osteopatia mintegixa ondo amaittu biharko juagu ba, etxuagu alperrik pasau zortzi urte asunto honetan.
Zaragozan izan zittuan lehelengo urtiak: fisioterapia eskolan, medikuntzako fakultadian, Eduardon zentruan ibiltari… Lagun asko ezagutu najittuan bertan; Elkarriko propagandia egin naetsen klasekide harrittuei, aulka baten gaiñian -¡o tempora!-; bertan ezagututako Pablokin sartu ninduen kartzelan handik gitxira -gibeleko mintegixa galtzian bialdutako gutunak malko batzu etara zittuan klasian-; taberna kutre hartan bazkaldu genduan hainbestetan, zerbitzari xelebre harekin (“Hay natillas, flan, arroz con leche…” “¿El arroz es de la casa?” “Si señora; de la casa Pascual”)… Hiru urtera, ikasittako apunte toneladia asimilatzeko etena egin najuan eta bistaz galdu najittuan Txomin, Ainara, Rafa, Cesar bixak, Carlos… Nundik ibilliko ete dittuk hárek.
Ikasi eta errepasatzen urtebete egon eta gero, barriro sartu nintzuan laugarrena egittera, Zaragozan bertan. Lehengo klaseko zaharrenetakua izatetik, zaharrena izatera pasau nintzuan (adiñez, ez mentalidadez). Ikasketak bertan amaitzeko asmua banekan be, seigarrengo kurtsua ez zuan urten, eta beste urtebete itxaitzia pentsau najuan, aurreko ikasketaldi sabatikuana errepikau nahixan; azkenian etena urte bikua bihurtu zuan, ondo aprobetxauta gero; eta behingoz amaittu nahixan Madrillera etorri nintzan. Oinguan, klasekidien adin eta mentalidadiakin amildegixa tarteko. Baiña parakaidistia beti parakaidista, todoporkuatro eta pozik. Hiru egun gehixago, eta bakarrik geratuko naiz barriro nere apunte toneladian kudeaketan; eta tesi moroko horren prestaketan. Zortzi urte, onak eta oso oso oso emankorrak.
Deja un comentario.