Erreflexoterapia Tailerreko apunteak
2005ko Abenduan UEUk Eibarko Markeskua jauregian Erreflexoterapia Tailerra antolatu zuen publiko orokorrari zuzendua. Hauek izan ziren ikasleei emandako apunteak.
Oinetako gune erreflexuen mapa osoa hemen deskarga dezakezu.
Sarrera
Oinek asko esaten dute norberari buruz: eskuak, aurpegia… errezagoak dira ezkutatzen. Oinak erakusteko lotsa asko duten pertsonak aurkituko ditugu, hain zuzen ere oinak ikustean ikusten delako nola den pertsona hori, neurri handi batean.
Oinetako masajearen onurak aintzinako kultura askok ezagutu zuten, eta munduko leku batzutan milaka urtez erabili izan da. Europa aldean berriz orain dela gutxi ezagutzen dugu: Fitzgerald-ek sistematizatu zuen 1913an; esan gura da, lehenengo kartografiak eta ikerketak egin zituela. Bere ikasle Bresseler, Ingham eta Marquardt-ek garatuko zuten geroago.
Udako Euskal Unibertsitatean antolatu dugun tailer honetan familia edo lagunartean oinetako masaje orokor bat ematen ikasiko dugu, eguneroko arazo txikiak arintzeko eta etorkizuneko osasun arazoen prebentziorako. Korputz osoko errepresentazio reflexua ezagutuko dugu, eta pertsona sanoen kasuetan nola estimulatzen ikasiko dugu.
Gure helburua ez da izango zuek gaisotasun larriak osatzen ikastea; bai ordea, eguneroko arazo txikiak gainditzen laguntzea. Ba dira tentsio muskularrak, stressa, katarroak, dijestio txarrak… eta hainbeste arazo, ez direnak mediko edo fisioterapeutarenera joateko besain larriak, baina halaere ondoeza sortzen digutenak. Hauek izango dira tailer honetako gaia.
Gaitz larriagoak tratatzen hasteko, oinarri anatomiko eta fisio-patologiko sakonak ezinbestekoak dira; ez baditugu kontuan hartzen, gaisotasunaren eboluzioa okertu dezakegu eta pazienteari disgusto bat ekarri. Halakoetan, hobe paziente hori osasun profesional egokiarengana bidaltzea; kasu honetan, fisioterapeutarengana.
Eragiteko bideak
Oinaren azpiko azalean (belarrian edo eskuetan bezala) ba daude gune batzu, korputzeko atal guztiekin lotura dutenak. Enpirikoki frogatzen da: korputzeko atal horietako bat gaisotzen denean, oinean dagokion azal gunea aldatu egiten da. Era berean, oineko gune erreflexuan eragiten badugu, korputzeko atalean eragiten gabiltza.
Esandako moduan, enpirikoki dago frogatua terapia honen eraginkortasuna; erreflexoterapiak eragiteko duen bidea ez bait da oraindik zientifikoki ezagutzen.
Marquardt-ek oina eseritako gizon bat legez irudikatu zuen, gune erreflexuen distribuzioarekin paralelismo bat egin nahian.
Korputzeko organo guztiek ez dute errepresentazio bera oinaren azalean. Ohartzen bazarete, ba dira organo handi batzu (birikiak, esate baterako) gune erreflexu txikia dutenak; beste organo txikiago batzu berriz (behazuna) proportzionalki errepresentazio handiagoa dute. Honen arrazoia organo bakoitzaren terminal nerbioso kopuruan dago: zenbat eta inerbazio aberatsagoa izan, orduan eta errepresentazio handiagoa oinean; eta beraz, orduan eta eraginkorragoa izango da erreflexoterapia.
Kartografia asko daude, eta euren artean desberdintasun nabarmenekin. Honen arrazoia gune erreflexo askoren indefinizioa da: ez dute muga zehatzik, gune asko elkar zapaltzen dute, oinaren tamainaren arabera aldaketak egon daitezke… horregatik tratatzeko orduan ere ez dugu zehaztasun milimetrikorik bilatuko. Guk tailer honetan erabiliko dugun kartografia Catalunyako Montjoia fundaziokoa da, Zumaiako Islada elkarteak euskeratua.
Erreflexoterapiaren bitartez toxina-jaurtiketa bultzatzen da. Saioen ostean normalak dira depurazio sistemen erantzunak: izerdia, negarra, logurea…
Analgesia ahalmen garrantzitsua du erreflexoterapiak: lasaitze orokorrarekin batera, oinetako masajeak minaren perzepzioan aldaketak ekartzen ditu. Korputzak berez min gutxiago igartzeko dituen tresnak aktibatzen dira, eta hortik eragin analgesikoa.
Aurki ditzakegunak
¿Gune erreflexu bat mingarria izateak, dagokion korputz ataleko gaisotasun bat dugula esan nahi du? Gehienetan, ez. Ba dira puntu batzu berez mingarriak direnak, organua ondo nahiz txarto egon, eta neurri baten normala da min hartzea.
Gune mingarrietan ehun konjuntibo lodiagoa somatzen dugu; alde dortsaletan kontu gehiagogaz ibili beharko gara, babesgarri natural gitxiago egoneran sensibleagoa izango da eta.
Kontuan hartuko ditugun beste seinaleak: kalloak, hallux valgus, behatzoskolak, temperatura, izerdia, krepitazioak..
Oinaren deformazioak korputzeko atal parekatuen arazoak ekartzen dituzte; alderantzizko bidea ez da hain sarri gertatzen. Adibide batzu:
- Gatillo-behatzak: sarri joaten dira bekoki sinus, cervical mailako arazo edo hortz-haginen deslerrokatzeekin batera.
- Oin planoak: bizkar hezur, liseri aparatuko arazoak.
- Oin cavoak: ez dira hain patogenoak. Izatekotan, behatzen oinarriko gune erreflexuen pareko arazoak ekarriko dituzte (hortzak, haginak, sudur inguruko sinuak).
- Oin varoak: sorbalda, beso eta ukondoak.
- Hallux valgus: columna cervicala.
Noiz erabili eta noiz ez
Orokorrean, eta astokeririk egin ezean, Erreflexoterapiarekin ez dago pertsona sano bati kalte egiteko arriskurik.
Gaisotasun bat daukan pertsona baten aurrean kontuz ibili: nahi baduzue, masaje superfizial eta leuna egin, eta lehen bait lehen profesional batengana bideratu.
Masaje erreflexurik ez egizue egin kasu hauetan, «sorpresarik» ez baduzue nahi:
- Infekzio agudoak: hobe kalenturari laguntzea (ohean).
- Urgentzietako ebakuntzen ostean.
- Tromboflebitis edo flebitis agudoetan.
- Haurdunaldietako lehen 5 hileetan.
- Minbizietan: tumorearen gainean ez, baina bai berriz inmunitate sistemak indartzeko, edo analgesia hutserako.
Erreflexoterapiaren sistematika
Hasi aurretik, kontuan hartu beharko ditugun hainbeste gauza:
- Gelako giroa ez da ez hotzegi ez beroegi izan behar; zaratarik ez; argi leuna.
- Pazientea etzanda dago, burua almohada baten gainean; gauza estuak erantsi (galtzak, galtzerdiak, bularretakoak, betaurrekoak, erlojuak…). Momentuoro bere aurpegia bistan izan behar dugu, ea minik, erlaxaziorik, izerdirik dagoen, edo bere aurpegiaren kolorea ikusi ahal izateko.
- Masajeak, bataz beste, 60′ iraungo ditu (30′ oin bakoitzean). Amaieran, 5 minutuko deskantsuan lagako dugu pazientea, tratamendua asimilatu dezan.
- Gure postura zaindu beharko dugu ere.
- Pertsona zaharren kasuetan erantzunak bortitzagoak izan daitezke; horregaitik, garrantzi gehiago emango diogu errelajazio masaje eta mobilizazioaren parteari («lehen kontaktua» legez izendatutakoa), masaje erreflexua berari baino. Motzago egingo dugu (nahikoa izango dugu 15 minutukin).
- Lehenengo, eskubiko oinean egingo dugu masajea (hasi eta amaitu); gero, ezkerreko oinean.
- Oin bakoitzarekin amaitzean, ondo estali (galtzerdiarekin edo dena delakoa).
- Kontuan hartu korputzaren organo batzu simetrikoak direla eta beste batzu ez; hala, eskubi eta ezker oineko gune erreflexuak antzerakoak dira, baina ez berdinak.
Lehen kontaktua
Oin bietan berdin egitena da. Guztira 10 bat minutu.
1- Igurtzi superfiziala: alkoholarekin oin osoa igurzten hasiko gara, bere zabalera eta luzera guztian, modu superfizialean.
2- Amasatu: ogi orea bezala, edo trapu bat eskurritzen bageunde legez.
3- Orkatilaren zirkundukzioak: esku batekin orpoa Achilles tendoi aldetik eutsi, eta bestearekin oin-bularrarekin borobilak egin, ahal denik eta zabalenak, eskubi-ezker eta alderantziz.
4- Tibia-tarso dekoaptazioa: esku biekin oin-bularra heldu eta oin osoa guregana tiratu.
5- Behatz lodia: flexio, extentsio eta rotazioak, ahal denik eta zabalen baina minik eman bagerik.
6- Behatz guztien flexio-extentsioa.
7- Metatarsiano hezurren arteko muskuloen mobilizazioa: bat eutsi eta ondokoa mobidu aldi bakoitzean.
8- Behatzak oinaren ardatz berean tiratu.
9- Behatz tarteetan atxumur egin.
10- Ukabilekin oin-planta sakatu-igurtzi: luzeran egin behar dugu.
11- Oina astindu: (“en busca del fuegoâ€).
12- Igurtzi superfiziala: hasi garan moduan amaituko dugu.
Eskubiko oinean bakarrik
A) Plexo solarra (eguzki plexoa): kontuz, nerbio sistemaren giltzarrietako bat delako (sakakada leuna). Kokagunea: 3. behatzaren extentsioa egin ezkero, 3. giltzadura MTF-aren azpian «aho» bat ageri da. Arnasa hartzean sakatzen dugu, botatzean askatu.
B) Giltzurrungaineko guruina: eguzki plexoan azpian, puntu txiki eta mingarria.
C) Giltzurruna: beherago oraindik, gune zabalagoa.
D) Ureterra: puxigararteko bidea.
E) Mazkuria (puxiga): orpoaren almohadillaren barruko ertzean.
F) Gernupidea-zakila-ematutua: puxigatik prostata-umetokira doan bidea.
G) Urdaila (sabela): asimetrikoa da, ezker oinean zatirik handiena dagoelarik. Oinaren barruko gangan, behatz lodiaren giltzadura metatarso-falangiko azpian.
H) Urdailuzkia (piloro): sabelaren pean, puntu txikia.
I) Area (pancreas): eskubiko oinean hasten da, baina zati handiena ezkerrekoan dago. Urdailuzkitik ganga ertzera.
J) Duodeno: aretik ganga barrura.
K) Heste mehea: ganga hondoan, pizkat orpo aldera. Erlojuaren norabidean.
L) Ileo-hesteitsu valvula: hurrengo puntua baino goratxoago.
M) Hesteizuna-hesteitsua: maleolo bien artean orpotik pasatzen den marra bat egin ezkero, 4º behatzaren ardatzarekin kurutzatzen den puntua.
N) Heste lodi gorakaria: erreferentzia puntua, 5º metatarsianoaren estiloides apofisia.
O) Heste lodi zeharkaria: ganga ertzerarte.
P) Gibela: 4-5. metatarsianoen alde plantarraren erdian.
Q) Behazuna-coledoco: gibelaren barruko ertzetik sabelera.
Ezkerreko oinean bakarrik
a) Plexo solarra (eguzki plexoa).
b) Giltzurrungaineko guruina.
c) Giltzurruna.
d) Ureterra.
e) Mazkuria (puxiga).
f) Gernupidea-zakila-ematutua.
g) Urdailahoa (cardias): sabelaren goian, puntu txikia.
h) Urdaila (sabela).
i) Area (pancreas).
j) Duodeno.
k) Heste mehea.
l) Hestelodi zeharkaria.
m) Hestelodi beherakaria.
n) Ondestea: puxigara zeharka.
o) Uzkia: puxigarekin joten, puntu txikia.
p) Bihotz-perikardioa: 3-4. metatarsianoen alde plantarraren erdian. Gibelarena baino gune txikiagoa.
q) Barea: ezkerreko oinaren alde plantarrean, 4. eta 5. metatarsianoen alde plantarraren behekaldean. Presio edo bombeoak.
Oin bietan berdin
1- Paratiroide guruina: 1. behatzaren 1. falangearen barrukaldea.
2- Tiroide guruina: 1. behatzaren giltzadura MTF guztia sahiesten.
3- Trapecio giharra: 4 gunea eta behatzen hasi arteko gunea.
4- Bronkio eta birikiak: 2345 giltzadura MTF gaineko gune almohadillatua.
5- Lepo ornoak (cervicalak): 1. behatzaren 1. falangearen kanpokaldea.
6- Bizkar ornoak (dortsalak): oinaren gangaren ertza jarraitu, hondorarte.
7- Gerrutz ornoak (lumbarrak): gangaren hondotik ertza jarraitu, orpo almohadilla ertzerarte.
8- Errein hezurra (sacro): orpo hezurraren gainean bizkar hezurraren prolongazioa.
9- Uzki hezurra (coxis): orpo hezurraren gainean bizkar hezurraren prolongazioa.
10- Ornomuin kirioak: bizkar hezurrari dagokion guneari lerro paralelo bat, baina gangaren ertzetik barik, okela gainean.
11- Soingaina (sorbalda): 5. giltzadura MTF-aren alde plantarra.
12- Ukondoa: 5. metaren oinarria (estiloides apofisia).
13- Ukia (besaurrea): 5. metaren oinarria eta cuboides hezurraren arteko marra.
14- Eskua: cuboides.
15- Hanka (oina): orpoaren erdian.
16- Aztala (berna): aurreko puntutik kanpo eta atzeraka, diagonalean.
17- Belaunburua: orpoaren barruko ertzean, perone maleoloaren azpian.
18- Izterra: perone maleolorarteko bidea.
19- Izterrondoko giltzadura (mokorra): perone eta tibia maleoloen azpikaldetik gune semicircularra.
20- Barne meniskoa: 17 gunearen alde kontralateralean puntu txikia.
21- Masail hezurra (maxilar sup): 1. behatzaren falange distalean (behatzazkalaren sustrai gainean).
22- Mihia: 1. behatzazkalaren barruko kantoi parean.
23- Laringe-faringe: 1-2. tarte interdigitalaren alde dortsalean.
24- Bularra, titiak, bronkioak, birikiak: 3-4-5. metatarsiano hezurren alde dortsal-distala.
25- Oreka gunea: 4-5. tarte interdigitalaren alde dortsalean.
26- Sahietsak: 1-2-3-4 metatarsianoen alde dortsal-distala.
27- Sabelzapaia (diafragma): 1-2-3-4-5 metatarsianoen erdian trabeska doan marra bat.
28- Sabel giharrak (gihar abdominalak): 1-2-3-4 metatarsianoen ade dortsal-proximala.
29- Bekoki sinuak, hortzak, haginak: 2-3-4-5 behatzen falange distalaren alde plantar osoa.
30- Jakekak: 2-3-4-5 behatzen falange distalaren alde plantarraren erdian puntu bat.
31- Hipofisia (guruin pituitarioa): behatz lodiaren alde plantar erdian.
32- Epifisia (guruin pineala): behatzazkalaren ertze lateralean.
33- Kirio hirukondea (trigemino): 1. behatzaren kanpoko alde lateralean, parte distala.
34- Ornomuin cervical gorena (bulbo raquideo): 1. behatzaren kanpoko alde lateralean, parte proximala.
35- Garuntxoa (cerebelo): 1. behatzaren kanpoko alde lateralean, erdiko partea.
36- Usaimen funtzioa-sudur barruak: 1. behatzaren falange distalaren barruko alde lateralean, gune zabala.
37- Oroimena: 1. behatzaren falange proximalaren barruko alde lateralean, puntu txikia.
38- Garuna: 1. behatzaren falange distalaren puntatik hasi (trinkoa) eta gero behatzaren alde plantar osoa masajeatu goitik behera.
39- Garezur kirioak: 2-3-4-5. behatzen erdiko falangearen alde plantarra.
40- Ikusmena, begia: 2. eta 3. behatz-tarteko alde plantarrean perra formako gunea.
41- Entzumena, labyrinthoa: 4. eta 5. behatz-tarteko alde plantarrean perra formako gunea.
42- Buruko lympha gaingilak: tarte interdigital guztietan atxumurka egin.
43- Bularreko lympha gaingilak: 1-2. tarte interdigitalean hasi, eta 1-2. metatarsianoen arteko tartea masajeatu, erdirarte.
44- Galtzarbeko lympha gaingilak: 5. giltzadura MTF-aren alde plantarreko kate fibrosoa.
45- Sabeleko lympha gaingilak: tibia eta perone maleoloen aurre partea.
46- Izterrondoko lympha gaingilak: tibia maleoloaren (barrukoa) aurre eta goragoko partea.
47- (errata)
48- Prostata, umetokia: orpo hezurraren barruko aldea.
49- Barrabilak, arraultzategiak: orpo hezurraren kanpokaldea.
50- Ondeste eta uzkiko odol hodiak: barrutik, tibia eta Achilles tendoiaren hutsunean hasi eta hankan gora.
51- Sabelbehea: kanpotik, tibia eta Achilles tendoiaren hutsunean hasi eta hankan gora.
52- Analgesiko orokorra: perone maleoloaren (kanpoa) azpian.
53- Barrabilak, arraultzategia (zeharka): orpoaren erdian, gune zabala.
Oin hotzak
Oinak hotzak egoneran, pareko ehunen odoleztatzea oztopatzen da bide erreflexuen bitartez. Oin hotzak gaitz arruntetan zerikusi haundia izan daroe: estreñimendua, katarroak, buruko mina, bronquitis, heste kolikoak, anemia, hantura mukosetan, amigdalitis, faringitis, garun odoleztatze txarra, behazun espasmoak, erreumak…
Engelmann-ek esperimentu interesgarri bat egin zuen oinen tenperaturak duen eragin orokorrari buruz. Bere burua gela oso bero baten jarri zuen erropaz ondo jantzita baina oinak ur hotzetan sartuta; hau egunero egin zuen tenporada baten eta katarroak sari izan zituen. Esperimentuaren bigarren zatia alderantzizkoa izan zen: gela hotzean, leihoak zabalik, erropa gutxirekin jarri zen, baina oinak ur berotan mantenduta. Ez zuen katarro bat ere ez hartu.
Oinak hotzak dituen paziente batek hartu beharreko prebentzio neurriak:
- Hotza kentzeko ez gelako tenperatura altuegi jarri: horren ordez, hobea izango da oinak eta eskuak bakarrik berotzea.
- Bainu bero hutsak ekidin: beti ur hotzarekin amaitu.
- Oinetako estuegiak edo takoi altudunak, ligak, belaunetararteko galtzerdiak ez erabili.
- Kafea eta tabakoa ekidin.
- Angiopatiak tratatu.
Tratamendu errezena hidroterapia da, entrenamendu vascularra bultzatuta. Egunero baten edo birritan egin dezakegu, 15-20 minutuko ekitaldietan. Bainu bero progresivoa egingo dugu 5 minutuz, eta gero minutu bateko aplikazio hotz bat minutu batez. Zikloa 2-3 bider errepikatuko dugu. Erantzun vascularraren arabera, ur hotz edo beroarekin amaituko dugu, eta automasaje bat egitea ere komenigarria suertatu daiteke batzutan.
Bibliografia
- Curso de reflexología podal y de la mano. Dalia Piazza. Ed. de Vecchi, Barcelona.
- Bases neurofisiológicas de la reflexología. J. Bossy. Ed. Masson, Barcelona.
- La respuesta está en los pies. Frederic Viñas. Ed. Integral, Barcelona.
- Masaje podal en vídeo. Erasmo Buzzacchi. Ed. Ibis, Barcelona.
- El libro del masaje. L. Lindell. Ed. Folio, Barcelona.
- Masaje reflexológico de los pies. B.C. Byers. Ed. Ibis, Barcelona.
- Reflexoterapia. Gerhard Leibold. Ed. Aldaba.
- La salud de los pies. Rosanna Lambertacci. Ed. Ibis.
- Stories the feet can tell. Eurice Ingham.
- Stories the feet have told. Eurice Ingham.
Deja un comentario.