Mokorreko protesis osterako ariketak

Jente askon arazua da: mokorrian protesisa jarri, eta operaziñua ondo juanda be, denpora batera ondiok kojoka ibiltzia. Arazua larrixa ez danez, etxako kaso askorik egitten, eta pazientia hor ibiltzen da, pozik miñik ez dakalako behintzat… baiña hankakojo. Samuel Gil Gracia fisioterapeutak ibilkeria hobetzeko hainbeste aholku emon desku bere blogian, argazki ugarikin lagunduta. Gure paziente askorendako oso erabilgarrixak izango diranez, Samuelen baimenakin, bere artikuluan egokitzapen hau egin dogu.

Protesisa zer dan

 Mokorreko protesisak jartzeko motibo nagusiña ibilli eziña izaten da. Diagnostikuak desbardiñak izan leikez (artrosisa, infekziñuak, frakturak…), baiña protesisa jarri / ez jarri erabagitzerakuan, ez dira hain garrantzitsuak. Izan be, artikulaziñua oso hondatuta egon arren, askotan molestiak ez dira larrixak izaten eta pazientia ibiltzeko moduan egoten da. Halakuetan, normalian ez da protesisik jarriko.


Protesisa jartzia erabagitzen danian, ostera, operaziñua dator: hondatutako partien ordez, pieza artifizialak ipintzia. Mortero berezi batekin pegatzen dira hazurrera, eta hori soldiautakuan, listo. Teorixan erreza. Praktikan, baiña, konplikaziñuak egon leikez: bestiak beste, operau ahal izateko ebagi bihar dan okeliangaittik (muskulua). Hain zuzen be, hortxe egoten da normalian esaten gabizen kojera honen arrazoia.
Goixan ezkerrian, ebagixan norabidia; bestietan, gluteus medius muskulua ebagitta.

 Operaziño mota bat baiño gehixago dago; sarri, zirujauak gluteus medius muskulua ebagi bihar izaten dau mokorreko artikulaziñora allegau ahal izateko. Gero dana josi eta lehengo modura lagatzen saiatzen bada be, zanbro haundixa geratzen da muskuluan eta gehixenetan ez da biharra lehengo modura egitteko gai izaten… geuk lagundu ezian. Artikulu honetako ariketekin, adibidez.

Gluteus medius muskulua

 Muskulu honek funtziño bat baiño gehixago dittu, baiña guri gaur interesatzen jakuna bakarra da: mokorra estabilizatzia, kontrako hankia aidian dagonian, pelbisak bere horizontaltasuna galdu ez deixan. Hau da: ezkerrekogluteus medius muskulua eskumakohankiak pausua emoten dabenian aktibatzen da (hankia aidian dagonian), eta alderantziz.
Ezkerreko gluteus medius ahul = pelbisa eskumara jausi.
Gluteus mediusek fallo egitten dabenian, pazientiak ibilkera tipikua daka: pisua hanka baten kargatzian, pelbisa bestekaldera jaustenjako; hori konpentsatzeko, enborra protesisan aldera okertuko dau. Honi “Trendelemburg test positibua” esaten detsagu, eta bideo labur honetan oso ondo ikusten da:

Herren mota hau hobetzeko, Samuelek ariketa programa bat proposatzen desku: jardunaldi bakotxian 2-3 serie egingo dozue (serie bakotxian 10-15 errepikapen); nahikua da astian 3-4 bidar egittia. Ariketa programa hau 6-14 aste irauteko pentsauta dago, eta gero ibilkeria barriro ebaluau biharko litzake.

1 ariketia

Albokera etzinda, operautako hankia goixan, luze.
  1. Hankia 30-45º inguru jaso, luze. 10 segundu goixan mantendu.
  2. Hasierarako posturara itzuli.

2 ariketia

Albokera etzinda, operautako hankia goixan, belauna doblauta.
  1. Belaun-izterra goraka zabaldu. 10 segundu goixan mantendu.
  2. Hasierarako posturara itzuli.

3 ariketia

Tente (hobe helduleku sendo baten onduan).
  1. Operautako hankia atzera eruan, behatz puntia kanporaka. 10 segundu manendu.
  2. Hasierarako posturara itzuli.

4 ariketia

Tente, hankak pizkat zabalik. Belaunen artian goma elastiko bat.
  1. Belaunak pizkat doblau eta, batera, pizkat zabaldu gomia tentsiñuan ipiñitta. 10 segundu mantendu.
  2. Hasierarako posturara itzuli.

5 ariketia

Tente, mailla baten onduan.
  1. Operautako hankia mailla gaiñian ipiñi.
  2. Mailla gaiñera igo, albokera.
  3. Hasierarako posturara itzuli.

Ariketa gehixago be ba dagoz, jakiña, eta azaldutakua be modu indartsuaguan egin zeinke (resistentziak gehittuta). Halan be, artikulo hau paziente geriatrikuanpentsauta prestau dogu (kasuen %90ak nahikua eta sobra izango dau hónek ariketekin).
Esan biharrik ez dago: ariketok eginda mokorreko miñik igarriko bazendu, hobe ez segitzia zure fisioterapeutiakin kontsultau barik.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*