Diagnostiko zailen alderdi ona, radixuan
Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.
Batzuetan, baina, diagnostikoa ez da batere argi egoten. Izan pazienteak ez duelako oraindik froga osagarririk egin, izan frogok emaitza negatiboa eman dutelako («dena ongi dago» esaldi beldurgarria),izan saiatutako tratamenduek ez dutelako hobekuntza nabarmenik eragin… pazienteak minez jarraitzen du, eta osagileok oraindik ez dakigu zehazki zer duen. Batzuetan, gainera, denbora asko pasa daiteke froga diagnostiko gehigarriak egin arte edota tratamendu berrien emaitzak ikusi arte. Egoera horretan, minari segurtasun ezaren estresa gehitzen zaio. Paziente hauek nora ezean ibili ohi dira.
Deja un comentario.