Bizitza etengabeko desoreka da, radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria Irratixa

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.

Oreka bilatzearen inguruan berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutaren tartean. Posiblea da “oreka aurkitzea” da? bizkarra ez zuzenegi, ez konkortuegi; muskuluak ez gogorregi, ez bigunegi; gorputzaren simetria perfektua… Egoera hori aurkitu nahi eta ezinak, batzuetan, antsietatea sortzen du, askotan osagileok elikatuta: arazoa ulertu nahian muskulu, faszia edo energia desorekak aipatzen ditugu, pazientearengan txarto egotearen pertzepzioa areagotuz. Osasuna irudikatzeko erabiltzen dugun ereduak ere ez du laguntzen: naturan meditazio lasaian ari diren pertsona irribarretsuak agertzen zaizkigu etengabe komunikabideetan. Laburbilduta Bizitza, etengabeko desoreka da eta oreka heriotzan lortzen da.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*