Gerriko extentsoreen luzaketa
Argazkiak.org | Gerriko luzaketa © cc-by-sa: txikillana
Gerri atzeko muskulu eta artikulazio txikiak luzatzeko ariketa ezagunenak zutik egiten dira, aurreraka makurtuz. Batzutan, ostera, ariketa hauek ezinezkoak dira izter atzekaldeko muskuluen laburtasunarengatik. Orduan ariketa hau erabil dezakezue.
Oso sinplea da: gora begira etzan, belaunak besarkatu eta postura luzaroan mantendu. Hemen ez dago errepikapenik (ez nahastu FLT-06 ariketarekin) baina arnasa berdin mantenduko duzue, sakon eta luze. Ahal dela, buru, bizkar osoa eta sorbaldak lurra ukitzen mantendu behar dituzue. Minik ez du eman behar, akaso gerri-ipurdi aldean tentsio pizka bat igarri dezakezue.
Deja un comentario.