Kejia eta larrittasuna, inversamente proportzionalak
Zaharren egoitzan ondo planifikau bihar dok fisioterapia biharra, derrigor. Bestela, azkenian, egoiliar espabillauenak bakarrik tratatzen amaittuko genduke.
Izan be, geriatrian gabizenondako be balixo dau osasungintzako maxima orokorrak: normalian, gehixen kejatzen dirazen pazientiak ez dira gure zerbitzuen premiña gehixen dakenak. Beste modu baten esanda: paziente batzu, hezkuntziangaittik, egoera mentalangaittik edo dana dalakuangaittik, ez dira kejatzen. Halako pertsonak (bereziki zaharren egoitza baten) bihar dabe superbisiño zorrotzena.
Deja un comentario.