Aseguruen tarifak

Egunotan, Sanitas osasun aseguruak hartutako erabagi honi erreferentzia asko irakortzen gabiz interneten; fisioterapeutak (hegoaldekuak behintzat) aztorauta gabiz: lehendik miserixia ordaintzen zeskuen, eta oiñ hau…! Halan be, argi dago Sanitasen hau osasun aseguruen joera orokorra dala.

Osasungintzan irabazi marjenak txikixak dira normalian, eta joerihau dala eta, guk be nabarmen aldatu bihar izan dogu enpresako egitturia, nahi baiño gehixagotan diru galeretan sartzen giñalako. Ezin geinke lehengo moduan biharra egiñ; ez behintzat bihargiñen soldatia jaitsi barik, edo/eta zerbitzuan kalidadia jaitsitta. Eta guk ez dogu halakorik egitteko asmorik…
Onezkero igartzen da, bai; baiña gero eta nabarmenagua izango da “abixada biko” fisioterapia zentruen arteko aldia: aseguru toxikuekin biharra egitten dabenak ez dira bideragarrixak izango 5-10 paziente/orduko baiño gitxiagokin; bere konturako pazientiekin dihardugunok (gehi ganoraz ordaintzen daben aseguruekin), oiñ arteko estandarrak mantendu ahal izango doguz.

Itsasuan joeria argi dago, beraz; egokittu daigun ontzixan norabidia. Gu hala gabiz juan dan 6-7 urtian.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*