Gehixenetan miña sobran dago

Mina-sobran-dago Irudia: @fisioterricola

Fisioterricola sare sozialetan dabillen lankide anonimo bat da. Batek daki ze zulotan biharrian egongo dan; biharbada horregaittik gordetzen dau bere nortasuna… Kontua da, bere marrazkixetan gure lanbidian ikuspegi interesgarrixak erakusten dittuala, umorez gaiñezka. Gehixenetan salaketa puntu batekin izaten badira be, gaur hona ekarriko doguna ez da mota horretakua. Bai ostera, gure kontsultan sarri baiño sarrixago gertatzen jakuan gauza bat irudikatzen dabena.

Mina-sobran-dago

Irudia: @fisioterricola

Benetan esangotsuet, honen kontura, askotan pazientiari kokotekua emoteko goguakin geratu izan naizela. Ez dot egin, jakiña: baiña balixo deixala txiste honek kokoteko birtual modura, ia batzuei mezua behingoz ulertzeko balixo detsen 😉

Kasualidadia, hau argitaratzeko nenguala, Samu lankidiak be horri buruz idatzi dau bere blogian: paziente bati zuzendutako artikulua da, txiste honen muiñian pizkat sakontzeko balixoko detsuena https://soypacientedesamu.wordpress.com/2012/08/13/por-favor-no-me-hagas-mucho-dano/

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Puzzliak, miña, kokuak | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*