Akonpainamendu Aktiboa


Eguneraketia: eskerrikasko Iñaki Peña (aka Patxi Lurra) medikuari bere blogeko aipamenangaittik. Bertan izan dot Gipuzkoa parteko “Saiatu” ekimenan barri, norabide bardintsuan zuzendutakua. Apuntatzia komeni!

Irudixa: servifincasmadrid

Gurera datozen paziente asko eta asko guraso zaharrak zaintzen dabizen etxekoandrak izaten diraz. Euretatik nahikotxo etxetik kanpo be biharra egitten dabe. Jornada triple honekin (zaharrak, etxeko bihar normalak, tallarra) ez dago osasuna mantentzerik, eta egoera hau urte batzutan luzatu ezkeriok, higadura fisiko eta psikikua haundixa izaten da. Hónek pazientiok aurrera etaratzia oso konplikaua izaten da guretako; batzutan eziñezkua.
Horregaittik poztu nau Lea-Artibai Amankomunazgotik gurera etorri dan gutuna. AkonpainamenduAktiboa izeneko plan honetan, hónei pertsonei arnasa hartzeko aukeria emoten jake, modu antolatuan. Itxura ona daka, eta oindik aurrera egoera horretan dagon paziente bat etortzen jakunian, bertara bideratzen saiatuko gara.

Eskualdeko erakunde desberdinen artean, Enplegu eta Formakuntza atalaren barne,
proiektu berri bat martxan jarri nahi da. Eta berria den neurrian, hasieran denboraldi
baterako dela esan behar da.

Akonpainamendu aktiboa, zer esan nahi du?

1. Pertsona menpekoei edo menpekotasun arriskuan daudenei, burua erabiltzeko eta
buruko eta gorputzeko gaitasunak bultzatzeko aukera eman nahi zaie (estimulazio
kognitiboa eta estimulazio motorea deritzona), euren bizi kalitatea hobetzeko
asmotan.
2. Pertsona menpekoen familia zaintzaileei arnas zerbitzua ematea, zaintzaileak
berarentzat denbora hartzeko aukera izan dezan.

Nola burutuko da proiektua?

Pertsona onuradun bakoitzak hilean 10 orduko zerbitzua izango du, aste batean 2 egun
eta beste astean 3 egun izango dituelarik. Zerbitzuak egun bakoitzean ordubeteko
iraupena izango du.

Estimulazio hori, horretarako kualifikatuko den pertsona batek emango du, bakoitzari
bere etxean, eta ahal den neurrian langile bera izango da. Proiektu honen kudeaketa
Bizitzen elkargoak eramango du.

Zerbitzua arratsaldez emango da, eta ordutegia zehaztuko da pertsonaren eskaria
kontutan izanda eta langilearen lan ordutegia aintzat hartuta baina beti ere 15.00etatik
20.00ak bitartean izango da.

Proiektuan parte hartzeko egin beharrekoak

1. Eskaria beteta laga Gizarte Zerbitzuetan.
2. Psikologo bat eskatzaile bakoitzarekin jarriko da harremanetan bere egoeraren
balorazio bat egiteko.
3. Psikologoak behin balorazio hori eginda, pertsona bakoitzari esango dio proiektuan
sartzen bada edo ez, egoera guztietarako agian ez baita aproposa izango proiektu
honekin hastea.
4. Apirilaren 2an emango zaio hasiera proiektuari, (horretarako baimena eman
beharko du zerbitzua jasotzen hasteko).

Eskaerak: non eta noiz?

Eskaera zure udalerrian, Gizarte zerbitzuetan aurkeztu behar da. Bidaltzen diguzun eskariorria
bete eta laga Gizarte Zerbitzuetan, martxoaren 7tik 15era bitartean.

Noiztik nora izango da proiektua?

Apirilaren 2an hasi eta irailaren 10 arte izango da.

Zerbitzu‐kostua

Hilero 10 € ordaindu beharko da (azken hilea izan ezik, 5 € ordainduko baita). Horrek esan
nahi du zerbitzu‐ordua 60 zentimo kostako dela eta beraz, ia 6 hilabeteko iraupena izango
duen proiektu honek, pertsona bakoitzari guztira 55 € kostako zaiola.

ESKAERA EREDUA

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*