Euskal sadhu-gaixa

Manolo, laster halan ikusten haut! ;-)
Gaur kolega batekin egonda, bere borondate intimo baten barri izan juat. Fisioterapeutia dok nere modura, eta azken urtietan abillezixa… «berezixak» garatzen ari garan honetan, nahi tta nahi ez «energixa» kontu ulertu eziñezkuekin egitten dogu topo. Belaunak gora-behera mobitziarekin konformatzen ez garanok behintzat, korputzaren hizkuntza ixilla ulertzen hasten gara, asko kostata, eta urten egitten gaittuk bide konbentzionaletatik. Eta onena: jentia osatzeko balio izatiaz gain, norbere buruarendako urria baino gehixago balio daben gauzak ikasten doguz. Neu behintzat, neure buruarekin lortu dittudaz mesede haudixenak.


Jentiak, jente guztiak, bihar jok bere burua aurkittu. Batzu goiz konturatzen dittuk, eta gazterik hasten dittuk billa. Hauxe dok nere subertia. Kontuan hartu billaketa lanok urtietan luzatzen dirala. Azkenian, bizitziaren zihar txarto ikasittakuak «desikasten» emon biharreko denporia dok hori: beraz, zenbat eta gaztiagua izan, gitxiago desikasi bihar.

Diñot: jente guztiak bihar jok bere burua aurkittu. Baina batzu atzeratu, eta atzeratu egitten juek billaketa lan hauek hastiaren unia: ez diralako konturatzen, edo ez diralako konturatu nahi. Hortaz gero «la crisis de los 40», hortaz bere bizitziarekin apurtu eta Guatemalara alde egitten daben jentia, hortaz hori egitteko kapazak ez diranak eta depresiño haundi baten jausten diranak, edo 90 urterekin «nere bizitzia alperrik galdu juat» esanaz bukatzen dabenak. Tristia gero, azken hau: zaharrekin biharra egitten dogunak asko ikasten juagu (ígual, hauxe dok ikasgairik haundiña).

Eta, ba, hortan gabiz batzu. Ni neu, pozik, eta geruago eta hobeto. Nere buruari bai, baina nere lanbidian be ondo baino hobeto erabiltzen dotelako neure burutik ikasittakuak.

Billaketa lan honetan gabizenok erabiltzen dogun errekurtsuetako bat hausnarketia dok: meditaziñua, beste batzuen esanetan. Hor murgiltzen gara konszientzia azpiko ur illunetan, eta hortik ibiltzen gara arpoiarekin, altxorren arrantzan.

Eta horren gaiñian berbetan genbixala, hara nun esaten deztan lagunak hortan sakondu nahi dabela, eta hain beteta sentitzen dala bere burua eta Unibertsua bat eginda ikustian ze… hortan egun guztian egongo litzakela ta… klausurako fraille sartzeko gogua daukala.

(¡¡¡!!!!¡¡¡¡!!!) Bueno. Nik belozidade arpegixa jarri, eta ez naiz asko asaldatu. Azken fiñian, gauza hauek gero eta gitxiago harritzen nabe. ¿Komentuan ez sartzeko konbentzitzia? Ez ni. A cada cual Pascual, eta ni mutiko hau ulertu, ulertu egitten dot. Bera kristaua eta ni ateua, berandako sobrenaturala dana neretako naturaren legia.

Munduak terapeuta paregabia galduko dok, baina berak zentzunez esan deztan modura… «bakoitzak bere bidia ondo jarraitziaren ardura exklusibua dauka». Zorte ona baino hobia opa detzat bide horretan.

Lekeitio, 2005.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*