Umiak frutia jateko sekretua
Argazkiak.org | Anai bixak © cc-by-sa: txikillana
“Gosiak papel garrantzitsua betetzen dau elikadura asuntuan” (Pero Grullo).
Azukrianakin azaldu neban lez, ez naiz ni elikaduran espezialistia eta, ahal dala, egitten desten kontsulta ugarixak elikadura profesionalengana deribatzen dittudaz. Halan be, gauza batzuk hain de cajón dira, eze, dietetika eta nutrizio ikasketak izan barik be erantzun leikiazen.
Ume gehixenak pegak ipintzen dittuez frutia jateko, hori hala da. Horrek arrazoi desbardiñak izan leike, adibidez:
– Gose barik dagonian eskeintzia (bazkal ostian…).
– Gozokixak sarri jatia (umiari gozua gustatzen jako; gozoki gitxi jaten daben umiak gehixago estimauko dau frutian gozotasun naturala).
– Gurasuak frutarik ez jatia (zer ikusi, haxe ikasi).
– …
[tweetthis]Umiak frutia jateko sekretua… gosia.[/tweetthis]
Gehixago be egongo dira, jakiña, eta goiko faktoriak be modu diferentian eragingo dabe norbere bizimoduan arabera.
Jentiak harriduraz begiratzen dittu gure umiak; hori be hala da. Nikok (5 urte) eta Tomaxek (urte 2) biña edo hiruna fruta ale jaten dittuez kalian, egunero (gero etxian beste pare bat). Bere borondatez gaiñera (ez gara euren atzetik ibiltzen frutekin). Zein da gure sekretua?
- Frutia bazkal aurretik emotia. Eskolako atarixan sagar bana emoten detset, eta gose haundixakin urtetzen diranez, etxera allegatzen garanerako janda izaten dabe. Gero lehelengo eta bigarren platerak; eta ondiok goserik badake (normalian ez), fruta gehixago.
- Gozokixak, domekan bakarrik.
Erreza ¿ezta?
Deja un comentario.