Aixebe eta Nagore Basterra

Nik jakin badakitt jentiak harrittuta ikusten dabela gure Ondarruko kontsultia eta konpetentzixian arteko hurtasuna. Batzu –ondarrutarren zorixoneko arpegi gogorra- zuzenian galdetzen deste eta nik arazo barik kontatzen detzet gure historixa friki-xelebria, baiña gehixenak ez dira ausartzen eta nik badakit halako perplejidadez ibiltzen dirala beti. Batek daki gaiñera zeintzuk izango diran hortik kontatzen dirazen zurrumurruak. Bolo-bolologia kontuetan esperientziaduna naiz eta ba dakit eziñezkua izaten dala txutxumutxuak ekidin, beraz alperrik da hortaz arduratzia. Hala eta guzti be, idatzitta lagako dot hamaika bidar kontatutako gauzia, leku baten behintzat nere bertsiñua jasota geratu dediñ. 1997 aldera izango zan Ondarrun kontsulta bat ipintzeko asmotan hasi nintzala. Aurreko urtian Markinan jarrittako zentrora jente asko etortzen zan eta saturatzen hasitta zeguan. Lekurik ez genkan jente barrixa hartzeko, eta kontuan hartuta pazientien %40ª ondarrutarra zala, argi ikusi genduan ba zala Ondarrun gabezixa asistentzial bat, iñork betetzen ez zeban hueco bat alegia. Horregaittik bigarren kontsulta hori ipintzia erabaki neban.

Lokal baten billa nenbillela, hara nun topatzen doten kaletik Gurutzne, aintzinako paziente bat. Alkar agurtu eta gero, esaten detzat Ondarrun zetan nabillen, eta berak erdi brometan: “¡A zelako penia! Nere loibia fisioterapia ikasten dabil ba; berak lokal bat dauka eta haren asmua Ondarrun kontsultia ipintzia zan, karreria amaittutakuan”. Bonbillia ixotu jatan buruan: “¿Eta zer moduz proposamen hau egitten badetzat zure loibiari? Elkarte bat egin; nik bere lokal horretan jarri kontsultia; ikasketak amaittutakuan (artian urtebete inguru geratzen jakon bukatzeko) negozixua martxan izango dau, eta biharrian hasiko da zuzenian”. Guruzneri idea ona begittandu jakon, eta berba egingo zebala loibiakin eta bere amakin (oso gaztetxua zan eta). Hala ibilli giñan egun batzu, mezuak juan mezuak etorri… baina ez zesten ezer garbirik esan. Azkenian, erantzunik ez neukanez, lokal bat alokatu neban Arta Biden, eta hantxe jarri nintzan martxan, neure kontura.

Hala pasatu ziran hiru bat urte, eta bizitziak buelta asko emon zittuan. Buelta guzti hórren ostian, ni Galiziako neska batekin nebillen. Erdi-erabakitta neukan Galiziara bizitzera juatia, eta terrenua prestatzen hasitta nenguan: kontsultak saldu, materixala hamen eta hor kolokatu… Ordurako Nagorek amaittuta zeukan karreria eta, jakiña, berakin gogoratu nintzan. Deittu, eta komentatu netzan Ondarruko kontsultia traspasatu nahi nebala. Bera interesatuta agertu zan, noski, eta negoziatzeko geratu giñan. Kontuan hartu neban alokairuan nenguala eta beraz, prezixuan, negozixua sartuko zan bakarrik (bezeruak, izena, hitzarmenak seguruekin, materixala) eta ez lokala prestatzeko egindako obrak. Gauzak holan, 4 killo t’erdi eskatu netsatzen (27.000 bat euro). Hain merke saldu arren, egun batzu pentsatu eta gero ezetz esan zestan: diru hori asko zala, eta nahixago zebala etorkizunian bere kontsultia ipintzeko erabiltzia. ¡Orraittiokan! Saiatu nintzan esplikatzen, baina ez zeban ideia harrapatu: ni ez nengoan saltzen “gauza” bat bakarrik, baizik eta Ondarrun bakarrik egoteko “aukeria” be. Hau da, etorkizun horretan konpetentzia barik egoteko aukeria.

En fin, holan geratu zan gauzia, eta agur. Ni neuriakin jarraittu neban, eta azkenian zer, eta… Galiziako neska honekin neukan hartuemona apurtu egin zala. Gauzak berplanteatu, eta Euskal Herrixan geratzia erabagi neban. Eta gauzak holan, Ondarruko kontsultako lokala aldatu biharra zeguan: Arta Bide kaleko zulo ilun ha oso hezia izatiaz gain, txikixa be bazan, eta kabidu ezinda genguazen. Urtietako geratzeko asmua neukanez, lokal bat erostia komenigarrixena begittandu jatan.

Hala hasi nintzan ba, lokalak ikusten eta tratuetan. Halako baten, modu oneko bat topatu neban (oraingo Aixebe zentrua). Lekua ondo, prezixua ondo, tamañua ondo… Tratua itxi neban eta tramitiekin hasi nintzan: hipotekia, batez be. Lokaleko jabianera egindako osteretako baten, gauza tekniko batzu azaltzeko edifizixo osoko planua etara zestan: “Bai, ba zure lokala hau da; lehen haundixagua zan, eta erdibittu egin genduan, beittu… Bla, bla, bla… zati hau fisioterapeuta neska batek erosi zeban, ta… bla, bla, bla…

Ni konjelatuta geratu nintzan, bestiak azalpenak emoten zarraixala. ¿Fisioterapeuta neska batek, lokala erosi? Nagore Basterra. Ondoko lokala ladrillo ta zementuan zeguan, metalezko ate batekin itxitta. Hilda. Erosketia atzera bota eta beste lokal baten sartzeko aukeria kontuan hartu neban, jakiña. Baina azkenian zera pentsatu neban: “Ze kristo: neska honi emon detzadaz nahikua aukera, eta ez dittu aprobetxatu; orain zer egingo dot, ¿neri gustatzen jatan lokala hartu ez, badaezpada ondoko lokalian batek-daki-noiz kontsultia ipintzeko gogua etortzen ba jako? Popatik hartzera”. Eta aurrera jarraitzia erabagi neban.

Puntu honetara helduta, esan biharko dot ordurarte “sekretuan” niharduala lokal billa: diskreziñoz esan gura dot, eta emoten nebazen azalpenetan “zentru mediko” bat zabaltzeko asmuak agertzen nittuan. Hala segidu neban hurrengo hillietan, obrak ahal danik eta isillen eta bizkorren egitten, ia ez jakon ondokuari pizten kontsulta bat derrepente jartzeko gogua edo. Egixa esanda, ez neban pentsatu iñoiz egingo zebanik be.
Halan jarri giñan martxan ba: 2001 aldera obrak amaittu, lizentzixak lortu eta lokal barrira pasatu giñan asteburu baten. Ordutik aurrera, dana normal eta ondo. Nagore hamen goiko etxeren baten bizi zan, eta ba genkixan pazientiak hartzen zittuala bere etxian. Hala pasatu zan urte ta erdi inguru, eta halako baten, horman bestekaldian zaratia. “¡Hostia! ¡Hor mobimendua jagok!”. Segiduan ulertu neban zer gertatzen zan. Nagoren familixiak diru problemarik ez zeukan nunbaitt, eta alokairu eta obra gastua bere gain hartuko zeban alabiari kontsultia ipintzeko, nahiz eta (hasieran) defizitarixua izan.

Ekidin ezingo nebanez, planifikaziñuetan sartu neban, eta hurrengo urtietako estrategiak diseñatzeko beste faktorietako bat izan da, konsumibliak eta IPCa modura (estrategia hónek ez dittudaz hamen zehaztuko noski).

Hau izan da Aixebe eta Nagore Basterra aterik-ate kontsultia jarri zebeneko historixia, gure partetik. Jakin nahiko neuke zein dan beste aldian bertsiñua, kuriosidadez ba da be. Egunen baten enteratuko naiz.
Ordutik hona ez da problema haundirik egon. Berak bere bezeruak egin dittu, guk geuriak daukaguz. Sarri, trukatu egitten doguz (bere pazientiak gurera pasatzen dira, edo guriak berera). Nere jarreria ez da izan, ezta izango, erasokorra; hasierako momentuan ez neban hasarrerik sentidu (bere terrenua inbaditzen daben txakurra legez), eta geroztik be ez dot nahi izan berari kaka botatzia (bere gabezixak edo akatsak salatuz, adibidez). Horren ordez, nahixago dot biharra ahal danik eta onduen egittia: jentiak emaitzak ikusi, eta gehixen konbenzitzen dabena aukeratzia dauka.

Egoera xelebriak be eragitten dittu gure auzokidetasun “intimo” honek. Batzutan, jentia konfundidu egitten da eta okerreko kontsultara sartzen da: bai pazientiak, bai banatzailliak batian edo bestian galdezka hasten dira, konpetentzixara sartu dirala konturatu arte ¡euren lotsia! Bestalde, esandako moduan, paziente “transfugak” be ba daukaguz, eta barregarrixak (errukarrixak) dira, adibidez, gure paziente ohiren batek zelako malabarismuak egin leikez ondoko kontsultara guk ikusi barik sartzeko; baitta Nagoreren lagunen batek gurera datorrela berari ezkutatzeko ahalegiñak… Errukarrixak, diñot, ze guk behintzat ez detzagu iñori txarto begiratzen horrengaittik: alderantziz, oso sanua begittantzen jata dana probatu nahixa, gero gustukuena aukeratzeko.

¿Etorkizuna? Ko-laborazioa ¡zer bestela! Denporiak aurrera egin ahala modu naturalian konpontzera kondenatuta gagoz, eta hobe lehen bait lehen mentalizatzia.

Eta Ondarruko pazientiei… ¡zorionak! Ezaguna da ta, halako konpetentzia batek pizten daben lehixiak zelan jasotzen daben asistentzia maillia.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*