Aixebe itxarongel restyling

Eibarko kaxa-pikatzaillian biharreko mahaixa

Aixebe Fisioterapia Zentrua (Ondarroa)


Azken astietan Aixebera etorri danak ikusiko zeban itxarongelako elementu “dekoratibuak” lekuz aldatu doguzela. Hojalatero-bihar batzu bultzatuta izan da; baiña, egixa esan, gauzak pizkat organizatzeko balixo izan desku. Nere ustez lehen baiño hobeto geratu da.

Alde batetik, gure aman pikatzaille-mahaixa bistara etara dot (oiñ arte frigorifiko atzian ezkutauta nekana).

Eibarko etxekoandra askoren modura, gure amak be kaxa-pìkatzaille jardun zeban. Musataiko tallar baterako egitten zittuan; iñoiz juan nintzan berakin hara, ume txikixa nintzala, kulatak hartzera. Tallarra etxe-jauregi gargoladun batian zeguan; 2005ian eraitsi zeben, Eibartarrak zerrendan nahikua zalaparta eraginda. Umetako errekuerduetara bueltauta, nik gizon nagusi potolo bi gogoratzen dittudaz han, trastez betetako bankada zabaletan biharrian, bentanal haundi batzuen argipian….

Ama kaxa-pikatzen ikusi izana, ostera, ez dot gogoratzen; ni eskolan nenguala egingo zebalako, seguraski. Mahai hau etxeko ganbarako baztar batian ezagutu izan dot nik, hautsa hartzen; garbiketa baten ostian basuratik erreskatau neban, eta harrezkero lantokixan izan dot: Artabideko lokalan entresueluan lehelengo, sifoi artian; eta Aranatar Sabiñeko frigorifiko ostian, ointsu arte. Oiñ, barriz, hojalatero-bihar batzu dirala eta, itxarongelako gauzak lekuz aldatu bihar izan dittudaz, eta erakusteko moduan ipintzia erabagi dot.

Mahaixa bera itxurosua dago, hautsa kenduta-eta. Baiña biharbada interesgarrixena ezkutuan daka: “denpora kapsula” modura, kajoitxo batian, aman erraminttak dagoz; berak oin dala 35 bat urte azken kulatia pikau ostian lagatako moduan: hauts, aserrin, harkatz-punta etabarrekin. Aztarnategi arkeologikuekin egitten doten modura, bere “estratuak” ikutu be ez dittudaz egin, erreminttak banan-banan begiratzeko eta izentatzeko. Nahixago dot interesa eta ahalmena dakan batek egittia hori, “indusketan” agertzen dirazen gauza guztiak aktan jasota.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*