Akromion eta Roberto

Ezkerrian "Akromion", eskuman "Roberto".

[DISCLAIMER] Landariak Ondarruko kontsultan dittudaz gaur egun; nahiz eta nere ibilbide profesionala Markina-Xemeinen hasi neban, 2013tik hona Akromion Fisioterapia Zentruko arduria Nerea Jaio lankidiak daka -oso emaitza onekin, bide batez esanda- eta nik ez dakat berakin zerikusirik.

Jaun-andereak, gaur nere lagun zahar bi aurkeztu nahi detsuedaz: 1996tik hona lankide izan dittudazen landara bixak, hain zuzen be. Zein da motibua? Robertori, 19 urtian estraiñekotz… loria urten jakola!

Harreman xelebria daukat nik landariekin: gustau egitten jataz; baiña tamañuan zaintzen dittudaz. Honek, praktikan, zera esan gura dau: gogoratzen naizenian ureztatzen dittudazela (askotan, zimeltzen hasitta dagozelako gogoratzen naiz); ez detsetela kaso haundirik egitten (uste dot, oin dala 12 bat urte, ongarriren bat bota netsela behin; hori da goguan dakaten kuidado berezi bakarra); eta, udan oporretan juan izan naizenian, hillabete inguru pasatzen dabela ur barik udako berotan. Landara batzuk hil izan jataz honen kontura, baiña beste batzuk bizirik diraute, tartian hónek bixak, lantokixan ipiñi nittuan lehelenguak. Eta, halan be -gure amak esanda-, landariendako esku ona ei dakat.

1996xan, 21 urteko umemoko esperientziagitxiduna nintzala, amak lagatako 1.000.000 pezetakin, Markina-Xemeingo San Agustin kaleko bigarren piso hartan bizimodua etaratzeko apostua egin nebanian, familixa eta lagunak aldian izan nittuan jakiña. Txarto gogoratzen ez badot, ezkerreko poto hori etxekuak erregalautakua izan zan, eta izena be ez gentsan oso orijinala ipiñi: “Akromion”, sorbaldeko hazur ezagun eta konfliktibuana, eta –lotsagabeki- kontsultian izen komerzialtzat aukeratu nebana; bigarrena, barriz, Ernesto eta Aitor lagunak erregalau zesten, “Roberto” izena ipiñitta. Gure gustu musikalak beti pixkat anakronikuak izan dira, eta artian Led Zeppelinen zaliak giñanez, planta batendako izen naturala zan Roberto. Roberto Planta, noski.

19garren urtebetetzian, beraz, osasuntsu dogu ondiok. Urte askotarako!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*