Aktibidade fisikua zentzunez egitteko gida (Ben Cormack)

Kormack, paziente batekin. Iturria: https://www.youtube.com/channel/UC9lb2uZnsYeVAJ7pWtiJLqg

Errealidadia ez da erreza, eta batzuetan nekez ulertuarazi leikixo pazientiari (honek «ha zelako rollo putia!» pentsau barik). Halakuetan, dekalogo tipoko zerrenda sinpliak lagungarrixak izaten diraz. Egunotan Ben Cormack lankidiak sortutako gidatxo hau ezagutu dot, Clara Bergé-k egindako artikulo batengaittik, Goretti Aranburuk barri emonda. Oso eraginkorra eretzi detsat, eta gure pazientiendako be erabiltzia pentsau dot. Eskerrak hiru lankidiei, halako idea onak konpartitziangaittik!

  1. Zure gustuko aktibidadia aukeratu; halan be, ez pentsau beti ondo pasauko dozunik.
  2. Zeuk nahi dozulako egizu (ez iñok esan detsualako). Inbertsiño moduan hartu: zure buruan, zure osasunian eta zure min maillan egindako inbertsiñua.
  3. Aktibidade fisikua ez da bakarrik gimnasiora juatia. Beste formak be erabilli zeinkez: kirola, afiziñuak, denporapasak, ibillaldixak… edo eskillara mekanikuak ez erabiltzia.
  4. Balixua emoixozu zure buruari eskindutako tarte horri: denpora esklusibua, kalidadekua, telefonorik bakua izan dadilla, biharretik, familiatik edo beste arduretatik deskonektatzeko.
  5. Helburua beti ez da forma fisikua hobetzia. Hori baiño garrantzitsuagua da zure gorputzakin eta mobimenduekin dozun konfiantzia berreskuratzia.
  6. Ez dozu ariketa fisikua derrigorrez lehentasun modura hartu bihar.
  7. Gozatzen saiatu. Jabetu zaittez zure gorputza erabiltzia atsegiña dala, eta gogoratu lehenago izandako esperientzia onak.
  8. Garrantzitsuena bidaia da, ez destinua. Ez gabiz helburu konkretu bat lortu nahixan; ibiltzia bera da helburua.
  9. «Forman egotia» kontzeptu aldakorra da, pertsona bakotxian desbardiña. Zure buruari erreparatuixozu, eta jentiak emondako aholkuei kaso gitxi egin.
  10. Ikasizu zerk egitten detsuan mesede, eta zerk kalte (denporia, kargia, indarra…) eta horretara moldatu zaittez.
  11. Entrenamendu guztiak ez dira izango «primerakuak» (kontrara: halako gitxi izango dozuz).
  12. Laguntzia bihar izan ezkeriok, eskatu bildur barik.
  13. Bataz beste, astian 3tan egitten saiatu (aste baten 2rrittan egitten bozu, eta bestetan 4tan, ondo bebai).
  14. Zure inguruko jentian konplizidadia, laguntzia, babesa lortzen saiatu. Ez daixezela oztopo izan, behintzat!
  15. Astokeririk ez; baiña pixkaka-pixkaka gero eta gogorrago eta gero eta luziago egitten saiatu.
  16. Ez konparatu zure burua bestiekin. Zure neurrixa zeu zara.
  17. Txarto sentitzen bazara, maillia jaitsi; ondo sentitzen bazara, maillia jaso.
  18. Errekuperaziño denporak errespetau. Eta ez kezkatu lanpetuta egotiangaittik, edo estresak jota ibiltziangaittik saio bat galdu dozulako.
  19. Astian behin gitxienez, zure ahalmenen mugara allegau, arnasestuka ibiltzen be ikasteko.
  20. Zure esperientzia ingurukuendako eredu izan dadilla.

Amaitzeko, espiritu honekin lotutako irudi bat, asko gustatzen jatana.

Irudixa: Andyn – Weloversize. Via Izaro Basurko.

 

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*