Ariketa neurrira ezartzeko gakoak (Lima et al, 2017)
Ref:
- LIMA, Lucas V. ABNER, Thiago S. S. SLUKA, Kathleen A. 2017. Does exercise increase or decrease pain? Central mechanisms underlying these two phenomena. The Journal of Physiology 1;595(13):4141-4150. https://sci-hub.io/10.1113/JP273355
Aurreragokoan iturri zaharretatik edaten ibili nintzen eta, hara nolakoak diren gauzak, Peru Gorritxategi lankideak jakinarazitako honekin beste muturrera joan naiz: aste batzuk baino ez dira argitaratu denetik.
Oso interesgarria egin zait, baina irakurtzeko pixka bat gogorra ere bai. Gogoan dut, ikasten nengoela, nire neskalagun hippya eta biondako disgustu itzela izan zela jakitea gure fisiologia irakasle maitea –gure Freddy Mercury miretsiaren doppelgängerra- animaliekin ikertzen aritzen zela. Orduko gure erantzuna sinplea zen, biszerala (espresio egokia benetan), baina gaur egunean oraindik ez dut arrazoitutako iritzirik animaliekin eginiko esperimentazioari buruz. Gauza bakarra dut argi: horren berri izatea desatsegina zaidala; zentzu horretan gogorra egin zait artikulu hau irakurtzea. Ondorioak interesgarriak dira, hori ez dut zalantzan jarriko, baina horra hor eztabaida haria zabalik, heldu nahi dionarentzat. Momentuz, datozen lerroetan nire beharrerako baliagarriak diren ondorioez baino ez naiz arituko.
Artikulua esperimentuetan frogatutako egitatea azalduz hasten da: ariketa nekagarriak mina errazten duela, alegia. Horren barruan argigarria egin zait:
- Nekearen eta minaren arteko harremana dagoela: min kronikoan, nekea egoten da; neke kronikoa dagoenean, min kronikoa egoten da.
- Arratoiekin eginiko esperimentuetan, nekatutako arratoiek errazago garatzen zutela hiperalgesia; hauen artean, efektua nabarmenagoa zela emeetan.
- Neke orokorrak eragindako hiperalgesia estradiol hormonaren biartez egiten dela (honek arren eta emeen arteko aldea azaltzen du); neke fokalizatuak eragindako hiperalgesian, berriz, estradiolak ez du parte hartzen.
Ostean, egitate honekin zerikusia duten mekanismo zentralak argitzen dituzte. Ni neu detaileetan galtzen naiz (artikuluan ondo azaltzen da halere) baina laburbilduz esan dezakegu modelo esperimental desberdinetan, neuronen aktibazioa aztertu dela eta gero errezeptoreak blokeatuz hiperalgesiaren aldaketa errejistratu dela.
Hurrengo blokean, ariketa fisikoak minaren modulazioarengan duen eragina azaltzen da:
- Errezeptore opioideek jokatzen duten papera argi geratzen da.
- Gainera, analgesia handiagoa da zenbat eta ariketa protokoloak luzeagoak izan (6 asteraino inbestigatu direlarik).
- Ariketa protokoloek hiperalgesia ere normaldu edota prebenitzeko balio dute.
Hemen ere fenomeno hauetan neurtu diren mekanismo zentralak azaltzen dira, gune neuronal bakoitzean parte hartzen duten neurotransmisoreak zehaztuz.
Ondorioak paragrafo bakarrean laburbiltzen dira, eta sintesi bikaina denez hura hitzez hitz kopiatzea iruditzen zait egokiena: “A single bout of fatiguing exercise in the presence of a chronic pain condition can exacerbate pain that is characterized by increased phosphorylation of NMDA receptors in the RVM, suggesting enhanced central facilitation. On the other hand, regular exercise promotes pain relief and is characterized by reduced NMDA receptor phosphorylation, suggesting reduced central facilitation. Further regular exercise reduces serotonin transporter expression, increases serotonin levels, and increases opioids in central inhibitory pathways including the PAG and RVM, suggesting exercise utilizes our endogenous inhibitory systems to reduce pain (Figure 1). We propose that there is a balance between inhibition and excitation in the central nervous system that determines whether exercise will promote analgesia or promote pain. Several factors, such as fitness level, physical activity levels, and state of the injury or pain condition influence this balance. The great majority of the animal studies examining pain mechanisms are performed in physically inactive animals, and nearly all the exercise studies are focused on aerobic exercise. Further, there is no consistency regarding intensity, duration, frequency or exercise type making interpretation difficult. Understanding the mechanisms underlying different forms of exercise, as well as the different intensities and duration of exercise that produce analgesia, will be critically important to translate animal studies to human subjects, particularly those with acute and chronic pain”.
Beraz, ariketa bai: kontua noiz, nola eta zenbat da. Lehendik argi genuen paziente bakoitzaren neurrira egokitu beharrekoa zela; artikulu honek egokitzapen horretarako gako inportanteak ematen dituelakoan nago.
***
Fisteus blogerako, 2017ko dagonillan 15a.
Deja un comentario.