Artibai Egoitzatik kanporatuta
Ederra jugadia egin deskue Ondarroa ko udal funtzionario batzu. Irakorri, irakorri hor beheian…
Gure aldetik, behintzat, kunplidu dogu; Ane Zendoia (gure bihargiña eta fisioterapeuta bikaiña, gaurtik lanpostu billa) eta bixok gaurko arratsaldia Lekeitio ko Maite Zabala eta Leire Goitisolokin pasau dogu, egoiliarren tratamenduak etenik izan ez deixan. Azkenian geure ekimenez enterau bihar izan gara zeintzuk ziran gure ordezkuak, eurekin geratzeko; udaletik ez dabe koordinaziño hau errezteko ahalegin txikirik be egin.
Hona Egoitzako lankide eta egoiliarren senidien artian banatu dogun testua. Guk argibide eske segiduko dogu…
FISIOTERAPIA ZERBITZUAN ESKUALDAKETIA
2016-III-30
Martixan 31tik aurrera, Artibai Egoitzako fisioterapia zerbitzuan aldaketia izango da. Udalan erabagiz, esleipena izan dogun AIXEBE Fisioterapia Zentrukuok zerbitzua lagako dogu, eta beste enpresa bat hasiko da gure ordez.
Jakizue, gure aldetik, gure partez etorriko danari erreztasun guztiak emongo detsaguzela, zerbitzu barrixa “zerotik” antolatu bihar izan ez deixan: azken 13 urtian sortu doguzen historia kliniko, dokumentaziño eta plangintzak bere esku lagako doguz, berak balixo detsana hartu deixan. Gure lehentasuna da zerbitzu aldaketa honen barruan egoiliarrak jasotzen daben fisioterapia zerbitzuak etenik ez izatia, eta zentzu horretan gure ordez etorriko danari laguntzeko prest gagoz.
Gu zerbitzutik kanporatzian motibua ez dakigu zehazki; Udaletik ez deskue azaldu. Halan be, itxura guztien arabera bertako tekniko/funtzionario batzuen mendeku bidegabea izan da (detalle gehixago hor beheian dakazuez[1]). Jakizue, baitta be, gu kanporatzeko erabagixa martixan 3an jakiñarazi deskuela, eta juan dan astian Udalak ondiok gure ordezkua lotu barik zekala. Bistan da Egoitzako fisioterapia zerbitzua estimaziño gitxittan dakela, modu honetan inprobisatzen ibiltzeko.
Ganora falta hau alde batera lagata, agur egitterako momentu honetan hobe izango da gauza positibuei erreparatzia. Egoiliar guztiak eta euren senidiei eskerrikasko, guregan konfidantzia ipiñi izatiangaittik. Bertako bihargiñei dagokixonez, plazerra izan da zuen lankide izatia, zeregin gogor baiña eder honetan. Gure aittitta-amamak ondo zainduta dagoz zuen eskuetan! Eta ziur gagoz hamendik aurrera etorriko dan fisioterapeuta barrixak be helburu horretan ondo lagunduko dabela.
Besarkada bat danoi. Ezer bihar badozue, hor gagoz gu: errixun bestekaldin.
Oier Gorosabel Larrañaga
AIXEBE Fisioterapia Zentruko zuzendarixa
[1] 2015ian, Udal Kontuhartzailletzatik, gure dirusarixa %21an jaistia erabagi zan. Arrazoia: ordurarte era batera interpretautako kontratua, beste era batera interpretatzia; egun batetik bestera, eta modu unilateralian. Ez zan lehelengo jaitsieria; aurreko esleipenian be %25 jaitsitta zeskuen, eta urtiak dira IPC-rik ez deskuela igotzen. Azken jaitsiera honen prozeduria, baiña, guztiz irregularra izan da. Urrittik hona, hau argitzeko billerak eskatzen ibilli gara aterik ate, eta Udaletik ezikusixana egin deskue; behin eta barriro largak emon eta, 5 hillian, ez dogu lortu arduradun bakar batekin be biltzia. Hilliak juan, hilliak etorri, denpora guzti horretan kobrau barik egon gara (nahiz eta egoiliarrei zerbitzua bardin-bardin emon detsegun), gauzak berba eginda konpondu nahixan. Azkenian, Udala epaitegixan salatzeko puntuan egon garanian, zorretan zeskuen guztia batera ordaindu deskue, de facto guri arrazoia emonaz, baiña ezelako azalpen barik halan be. Zein izan da gu kanporatzeko arrazoia, orduan? Ez dakigu, baiña itxura guztien arabera lehen azaldutako txantxullo hori onartu ez dogulako da. 13 urtetako harreman laboral ona hausteko modu ederra! Ondarruko Udalak bere burua estimatzen badau, abusu honen arduradun izan diran udal funtzionarixak identifikau biharko leukez (guk ez dakigu-eta zeintzuk izan diran zehazki) espediente bat zabalduta, gitxienez. Halako inkonpetentzia edo/eta zitalkeria ezin da onartu Administraziño Publikoko langillietan.
Deja un comentario.