Artizar Fisioterapia Zentrua, 2005-2012


Argazkiak.org | Artizar 2005 © cc-by-sa: txikillana


Zazpi urte egin doguz Mutrikuko kontsultiakin, harik eta igaz kontsultia traspasatzia erabagi genduan arte. Betidanik gustau izan jata herrixa, hango aldaparak, kale bigurri eta estuak. Lehendik mutrikuar asko ezagutzen banittuan be (Ondarruko kontsultara etortzen ziran normalian), bertatik bertara gauzak asko aldatzen dira, batez be Ondarrura mobitzen ez zan jente edadetua ezagutu ta tratatziakin batera. Halan, mutrikuarren pertsonalidade indartsu eta xelebria heredautako gauzia dala ikusi dot (eta ez egidazue eskatu pertsonalidadihori deskribatzia; konplikauegixa), eta ordutik herri hori pizkat gehixago maitte dot.
Kezkia ba nekan, ia kontsultia zeiñen eskuetan geratuko ete zan. Ezin dot ekidin biharrian pizkat paternalistia izatia (ez dakitt hau ona edo txarra dan), eta joño, zazpi urtian jorrautako solua sasiz betetziak ez zestan bape graziarik egitten.
Azkenian baiña, pozik nago mutrikuarrak esku onetan geratu diralako: gaiñera OihanaAizpurua eta Joan Busqué euskal-katalanak izaera barrixa emon detse fisioterapiazentruari, izenetik hasitta: oiñ Islada izena darabixe. Bide oparo eta zoriontsua izan deizuela, lagunok.

Mutriku acogerá un curso para fomentar el empoderamiento de las mujeres
Oihana Aizpurua «Islada» zentruan. Irudixa: Gorritiberea

Hamen orduko beste artikulo bat, izenburu «txistosuakin» (paternalistia izatiaz aparte, ekidin ezin doten beste gauzia).

“Mutrikuko aldapetan ba dago kirolerako aukera”

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2010ko Zezeilla.

Bost urte bete berri ditu Artizarrek Mutrikun. Haiek dioten bezela, “masajeak baino askoz ere gehiago” aurki daiteke bertan eta horri buruz aritu gara Oier Gorosabel zuzendariarekin.

G. Masajeak baino zer gehiago?
E. Haurdunen osasuna, posturologia, taping, osteopatia, kinesioterapia… pajina osoan ere ezingo genuke ipini egiten ditugun guztiak. Errezago erantzungo dizut arazoa zein den esaten badidazu.

G. Tira, egun osoa ematen dut ordenagailuan eta telefonoarekin, azkenaldian lepoko minekin nabil eta inoiz buruko minekin ere…

E. Hori jakinda, ia ziurtzat har dezakegu bizkarreko muskuluen desoreka bat izango duzula, lepo altuko sustrai nerbiosoei edo kraneo barruko zirkulazioari afektatzen. Seguraski bizkarrezurra orekatu beharko dugu lehenengo, fibrolisiarekin nerbioak askatu gero, masajea ere bai noski…

G. Eta horrekin minak kenduko zaizkit?
E. Aukera asko dituzu, eta gurekin kolaboratzen baduzu, gehiago: posturak zaindu, agindutako ariketak egin… Mina kendu eta gero mantenitu egin behar izaten baita; gehienetan nahikoa izaten da ohitura txarrak aldatu eta kirol pizka bat egitea. Mutrikuko aldapetan ba dago horretarako aukera!

G. Lanez gainezka nago ordea, horretarako denborarik gabe.
E. Bada, gorputza oso egoskorra da eta ez du halako arrazoirik ulertzen. Lantzean behin fisioterapia saioren bat egin beharko duzu orduan, pilatutako tentsioa askatzeko. Lanpostuan sufritzen egotea nahi ez baduzu behintzat.
 

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*