«Aste guztirako orduak» ez gordetziaz

 

@josunestilist ileapaintzaile intelektualan protesta erretoriko baten harittik.


Argazkiak.org | Kexa erretorikua © cc-by-sa: txikillana

Oin dala 16 urte kontsultia jarri nebanian hainbat arau tazito asko hautsi nittuan, funtzionalidadia irabazte aldera. Euretako bat orduen “jabetzia” izan zan, gure estilo liburuan idatziz jasota geratu dana: “Txandak egun batetik bestera emongo doguz, eta ez dira erreserbatuko egun gehixagorako. Pazienteren batek interes berezixa badaka beti ordu jakin baten etortzeko, saiatuko gara hor sartzen, baiña beti be argi lagata ez garala horretara konprometitzen. Orduak ez dira iñoren propiedadia, eta paziente guztiak dake eskubidia ordu horretan etortzeko (asegurokuak, nahiz bere konturakuak)”.
Batzuk ez dabe ulertzen arau hau, eta iñor hasarratu be egin izan jaku. Izan be, lehen fisioterapia zentro gehixenetan normala zan jentia “bere ordua” hartzia, eta egunero mantentzia; eta egun baten kale egitten bazeban, ez zekan abisau biharrik ba zekixalako bixamonian “bere” orduan etorri ahal izango zala. Eta bueno: igual zentro masifikauetan (20/30 paziente orduko) arau hau balekua izan leike; baiña gurian faena bat da; eta esandako moduan ni gauzak aldatzera etorri nintzan Lea-Artibaira.
Guk tope bat jarritta dakagu: asko jota 2/3 paziente orduko sartu geinkez, patolojia klasian arabera. Kalidade minimua bermatzeko oin dala 16 urte ipiñittako maximua da hau; eta nahiz eta paziente batzukin dirua galtzen dogun (azken urtietan aseguruak tarifak murrizten dabiz) kalidade altuko eskema honi eusten detsagu.
Gehixenetan, gaiñera, egunero ordu jakin baten etortzeko eskarixa ez da justifikauta egoten: ni behintzat ez nago prest gure lan-agendia pazientian kafian edo karta-jokuan arabera moldatzeko. Baiña tira: edozelan be gu ez gara jentian bizitza pribatuan sartzen. Eta printzipioz eskari guztiak garrantzizkotzat hartzen dogu, eta danei gauza bera azaltzen detsegu, ahal danik eta modu diplomatikuenian:
        Zu 9.30etan baiño ezin bazara etorri, gu ordu hori emoten saiatuko garala (baiña ezin detsugula sigurtatu).
       Izan be, gertatu leikiala zure arazo bera dakan beste pertsona bat agertzia, hau da: 9.30etan baiño etorri ezin dana.
    Kaso horretan bixok ordu horretan etortzeko eskubide bera dakazuela. Bardin detsala zuk 50 euro ordaintzen badozu, eta berak 6 euro (bai; aseguro batzu hala ordaintzen dabiz).
         Beraz ordu hori konpartidu egin biharko dozuela: gaur bat etorritta, eta bixar bestia, txandaka.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*