Barazki eta fruta errezetak umiendako


Irudixa: fruticoles
Ni ez naiz arrazistia baiña… Murtziako jentiakin badakat halako “zera” bat. Izaera hermetikoko jentia, umore klabe oso berezixakin (nere dialan sintoniatik oso aparte). Gaiñera nere ikasle-denporan izan neban demanda gogorrena, nere onetik urtenda, pisukide murtziarrakin izan neban.
Halan be, bakotxari beria: bertako fruta eta barazkixak apartekuak diraz. Horregaittik poztu nau ekimen honek, oin dala gitxi idatzittako honekin oso ondo datorrena.
Bertan, bestiak beste, liburu birtual hau dohan jaitsi leike, osorik edo txatalka (errezetak fitxa indibidualetan datoz) http://www.fruticoles.com/frutirecetas/frutirecetas.aspx
Umiei frutak eta bérdurak jateko motibatzeko asko laguntzen daben argitarapena da. Saiatuta be, azkenian kostau egitten da-eta barazki bardintsuekin gauza barrixak asmatzia.
¡Hamendik aurrera murtzianuak beste era batera ikusteko balixoko ahal desta!

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Umiak barazkixak jateko konplota | Aixebe & Abante

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*