Paziente batzu manipulaziño vertebralak espreski eskatzen deskuez, batzutan oso pelma jartzen dira horrekin.
Hasteko, esan daigun fisioterapeutoi (neri behintzat) etxakula gustatzen iñork tratamendu konkreturik eskatzia. Izan be, fisioterapian barruan espezializaziño adar asko dagoz, eta profesional batetik bestera formakuntzia asko aldatzen da: bakotxak errekurtso desbardiñak dakagu bere biharra egitteko. Horregaittik, osasun arazo bera tratatzeko modua asko aldatzen da fisio batetik bestera, eta paziente (edo mediku) moduan ez daka zentzurik zu tratamendu konkretu bat esijitzen etortzia; errespetu guztiakin, zuk ez dakizu guk zer dakigun eta zer ez.
Horren ordez, arazua planteatzia izaten da egokixena: noiz agertzen dan, zein aktibidadetan, zein lekutan, aurrekarixak, eguneroko aktibidadiak azaldu… anamnesi egokixa egin eta gero, esploraziñua etorriko da eta horren ostian –ez lehenago- geuk erabagiko dogu zein izan leikian tratamendu egokixena. Ahal bada pazientian preferentziak kontuan hartuta, hori bai.
Hau guzti hau idazterakuan paziente konkretu bat dakat buruan: manipulaziño vertebralak eskatzen etortzen dana. Arrazoiak kolore guztietakuak izaten dira, baiña ez naiz hortan luzatuko (batzuk absurduak dira). Interesatzen jatan puntu bakarra hauxe da: tratamendu mota hau ezin leikixola edonori eta edozelan egiñ.
Manipulaziñuak (vertebralak zein beste artikulaziñuetakuak) abixara haundiko mobimendu txikixak dira. Bere helburua, orokorrian, gorputzari estimulo
propiozeptibo bat emotia da: oso gitxittan erabiltzen dira ortopediarako (
“artikulaziñua bere lekuan sartzeko”). Edozelan be, jente gehixenak hala siñisten dau (hazurra bere lekuan sartzen dogula), batez be batzutan igarri leikian kraskada artikularrangaittik. Kraskada horren arrazoia, baiña, bestelakua da: labur esanda, artikulaziñuan barruko presiñua bapatian jaisten da, eta likido egoeran dagozen elementu batzu, bapatian,
gas egoerara pasatzen dira. Horixe da zaratian jatorrixa.
Halan be, jente askok, hau behin eta barriro azaldu arren, bere horretan segitzen dau: hazurrak “urtenda” dakazela, eta “bere lekuan sartu” nahi dittuala. Kasu batzutan, pakiangaittik, tratamendu egokixakin batera manipulaziñoren bat egingo detsagu placebo modura. Baiña kasu askotan hórrei eskarixei ezetz esan bihar izaten detsegu (pazientia hasarratu arren), historia klinikuak eta esploraziñuak tratamendu mota hori kontraindikatzen deskualako, edo beste barik ez dakaguzelako nahikua datu manipulaziñua sigurtasunez egin ahal izateko. Azken fiñian, zeuk eskatuta izan arren, hankia sartzen badogu erantzukizuna geuria da.
Un kiné rend sa patiente tétraplégique
Un kinésithérapeute a été condamné lundi à Paris à verser solidairement avec son assureur plus d’un million d’euros à une patiente devenue tétraplégique en 2007 après une manipulation, a indiqué aujourd’hui une source judiciaire.
Souffrant de douleurs cervicales pendant l’été, la patiente alors âgée de 40 ans avait consulté son praticien, qu’elle consultait régulièrement depuis plusieurs années pour des lombalgies chroniques. Lors d’une séance, un craquement s’est produit et la patiente a immédiatement fait un malaise puis est tombée dans un profond coma. En réanimation pendant six mois, elle est devenue tétraplégique, séjourne depuis 2009 dans un foyer médicalisé et a été placée sous curatelle renforcée.
Condamné à verser 1,2 million d’euros
Une expertise a conclu que le mouvement de rotation effectué par le praticien, «même s’il n’était pas forcé, a aggravé la dissection vertébrale préexistante» à la séance de kinésithérapie mise en cause. L’expert estime que le thérapeute a «commis une imprudence en pratiquant cette séance», alors que les douleurs intenses qui s’aggravaient contre-indiquaient une telle intervention.
Le kinésithérapeute a été condamné solidairement avec son assureur à verser plus de 1,2 million d’euros à la patiente, ainsi qu’une rente viagère d’un montant annuel de plus de 136.000 euros au titre de l’assistance d’une tierce personne future, c’est-à-dire pour financer les différentes aides. Ils ont également été condamnés à verser au total 750.000 euros à la sécurité sociale et plus de 200.000 euros à la caisse nationale d’assurance vieillesse.
Deja un comentario.