Be hezetasuna, my friend


Ezagutzen nozuenak badakizue zaletasun haundixa dakatela naturalezan agertzendirazen arpegi misteriotsuekin. Ba, hara, Lekeittioko kontsultako pareta majikua aurkezten detsuet: mendiko hezetasun kresaltsua hain da sarkorra eze, porlan hutsian lagatzia erabagi dogu, bertan agertzen dirazen formak ikustiarren. Estaltzia “mision imposible” danez, euren nundik-norakuei begira pizkat entretenidu gaittian behintzat!

Inauguraziño egunian, esate baterako, Josu Alzaa AKA “Ardiles” lagunak espiritu misteriotsua identifikau zeskuan: hormian ezkerrekaldian, Jimi Hendrixen burua agertzen da!

Iritziz iritzi, hortxe dago marrazkixa, abstraktua gura badozue. Hasieran gehixago aldatuko zala uste neban; tamalez (nere gustu artistikorako) ez da hala izan, nahiz eta igual hobe neuke “zorionez” esatia (nere poltsikorako). Badirudi aldaketa nagusiña Jimi Hendrixen ulien goiko partian gertatzen diharduala: mantxa zuri-zurixa da, kresala itxura guztien arabera (Ainhoa arkitektuak iragarrittako lez).

Antiajo hidrogeologikuak jantzitta, badirudi urjauzi baten aurrian gagozela: ura aurrez-aurre dator, mendixan beherako aldaparan. Ur kresala da, batek daki zergaittik (lekutan dago itsasua, hamen). Kontua da, ur jarixo horrek bete-betian jotzen dabela hormigoia, eta kapilaridadiangaittik pareta busti egitten dala; disoluziñuan datozen elementuak goixan geratzen dira (kresala), eta ur-ura paretan behera jausten dala. Horra nere hipotesis probisionala.

Bost urtian, behintzat, gure “Belmezeko arpegi” partikularran billakaeria jarraittu ahal izango dogu. Eta hezetasunan arazuari emondako soluziño aboziñau hau umorez hartzeko, artelanari izena be ipiñi detsagu, bihar dan moduan erakutsi eta apreziau ahal izateko.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*