Bihargiñendako aholkuak

Leningradon arma fabrikan. Argazkixa: Vsevolod Tarasevich

 Minez bazagoz, ez egon alperrik sufritzen

Osasun Aseguro eta Mutua gehixenak kobertura ona emoten dabe lesiño larrixetarako: tendinitisak, frakturak, esgintziak… eguneroko tratamendua bihar izaten dabe arin sendatzeko, eta horixe da Aseguro eta Mutuen bentajia.

Arin pasatzeko baiña, garrantzitsua da lesiñua hasieran harrapatzia. Miña hasi eta 2 egunera ez ba da berez pasatzen, juan aguro medikuanera.

Lesiñua hasieran harrapatziak bentaja asko dakaz:

  • Miña hobeto kendu (zenbat eta gehixago aguantatzen egon, orduan eta gatxago izaten da miña kentzia).
  • Denpora gitxiago galdu (miña hasieran harrapatuta, saio gitxi batzukin osatuko zara; lesiño zaharrak ostera, tratamendu luzia bihar izaten dabe).

Onena, ez etortzia

Zentzunez jokatu: apur bat zaintzen bazara, osasunez ondo mantendu eta ez dozu ezelako tratamendurik biharko.

Zure lanpostuan tentsiñuak eta kargak akumulatzen dozuz, eta normala da. Hori konpentsatzeko, onena biharretik aparte aktibidade fisiko dinamiko bat egittia komeni da. Kirola, dantzia… edo halako beste zeozer eginda, biharreko tentsiñuak deskargatu eta miñik ez da etorriko. Tarteka fisioterapia egittia be ondo dago, jakiña; baiña kirola egitten badozu hori be ez dozu biharko.

Zure lan-erremintta printzipala korputza da; ganoraz zaintzen badozu, biharrian gustorago eta min barik ibilliko zara. Halan, emaitza hobiak lortuko dozuz.

Cómo tratar a una consulta médica decisiva
Irudixa: callegranvia

Medikuari ondo azaldu dakazuna

Oso garrantzitsua da, medikuanera zoiazenian,  zuk berari igartzen dozuzen molestiak ondo azaltzia. Era berian, diagnostiko egoki bat egitteko bihar-biharrezkua da medikuak zu ondo aztertzia.

Kontuan hartu, Osasun Aseguro batetik bazatoz, medikuak agindutakua bakarrik tratatu ahal izango dogula. Berari ondo esplikatu ez badetsazu, eta aginduan ez badittu zure min guztiak ipiñi… alperrik izango da guri kejatzen hastia. Ezingo dogu tratatu (asegurotik ez, behintzat) medikuan agindu barri bat ekarri arte.

¿Tratamendua zergaittik da egunero?

Lesiño agudo edo larri batekin zatozenian, helburua miña bizkor kentzia da, eta horretarako Aseguroko tratamendua egunerokua da: ¿noiz arte baiña?

  • Miñak pasatzen dirazen arte.
  • Medikuak agindutako (edo aseguruak baimendutako) saio kopurua bete arte.
  • Eboluziñua geratu arte (miñekin segidu arren, gehixago ez diranian hobetzen).
https://abante.eus/wp-content/uploads/2012/05/Alpert-Kalmikov21-206x300.jpg
Victor Kalmikov bihargiña. Argazkixa: Max Alpert




Zure kontura etortzeko aukeria

Behiñ asegurotik altia hartuta, ona izaten da tarteka mantenimendu saiuekin segitzia. Horretarako, jente asko juaten da bere kontura masajiak hartzera.

Gauza bardiña egin zeinke FisioLanTaldean. Edo hobia: saio holistikuekin arazuan sustraixa topau eta konponbide sakonagua emon geinke-eta. Teknika desbardiñak erabillitta (masajia, osteopatia, erreflexoterapia… ), eskuak libre dakaguz korputz guztia azter-tzeko medikuan agindu baten menpe ez gagozelako .

¿Zertarako konformatu masaje sinple batekin, benetako saio holistiko bat egitteko aukeria izanda?

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*