Chi-kung hasierako esperientzia bat

Nere beste blog honetako mezu zaharrak berrantolatzen, hara nun topau doten chi-kung egitten hasi nintzaneko lekukotasun bat. Gai hori interesekua danez (hillero-hillero billaketetan agertzen jata), hamen dakazue, erantzun eta guzti.

Mezu orijinala hamen dago.

Entzun izan juat zelan abade kristauak egunero egitten daben mezia, nahiz eta bakarrik egon. Atzo pentsatzen nenguala, nik gauza bardiña egitten juat chikung egiten dotenian. Desiatzen egoten nauk eguneko azken momentu atsegin hori etortzeko, eta plazer haundixa da neretako nere errutina hori interferentzixa barik gauzatu ahal izaten dotenian: afaldu eta ordubete itxain gauza lasaixetan (idatzi, garbittu, musikia jo, josi…); 20 minutuan nere ariketatxuak egin; ohian sartu, apur bat irakorri eta lo. Nere buruarekin topatzen nauk momentu hoietan, eta gero eta pena gehixago sentitzen juat bere burua amesetan baino ikusten ez daben jente pillo horrekiko. Neretako jatekua besain garrantzitsua dok orain. Ezingo nintzake bizi hori barik, gaur egunian. Eta ez engantxatuta nagolako, baizik eta «ondo egotia» zer dan ezagutu eta gero «besterik» ez dozulako nahi.

Hala da bai, nik neure bidian najabilk (txinatarren tradiziñotik hartutako osasunbide horrekin) baina beste moduak egon leikez antzerako gauzak lortzeko. Adibidez, Ekialde Hurbilletik etorrittako erritual judu-kristauak. Batek daki zer egitten juen aintziñako euskaldunak sinismen hauek heldu baino lehenago; egingo juen zeozer, erregular!

markos zapiain
markos zapiain

2004/09/22 00:23
oier, txin fu li go ka tta lin peng xiao tun?, edo, bestela esanda, zehaztuko didak apur bat hogei minutu horretan egiten duana, zelako ariketak, yoga, tai-txi, sufi?

oier
oier

2004/09/23 18:00
ba errez xamarrak dira, danak «ahatea egunsentiari begira» eta halako izenburuekin; ez dira beste munduko ezer; bai ordea eurak egittian izan bihar dan jarkeria, edo errelajaziñua, edo… egunian 20 minuto dedikatzeko ahalegiña egiten badozu, hamendik urtebetera hauxe pentsatuko dozu: «Eskerrikasko Oier! Nere bizitzia aldatu da, askoz be onerako!».

Patxi
Patxi

2004/09/23 22:00

Ez da, baina droga asunto baten aspektua du. Nik diozuna sinistu, eta alde batera inbidi pixka bat dizut. Zoritxarrez nere perezak sekula ez nau eramango portu horretara. Nere gauetako ariketek beste traza bat dute, askoz tentsuagoa, baina hoberik ezagutu ezean, fenomeno ibiltzen naizela iruditzen zait. Aparte, galderatxo bat: norbaiten konpainiarekin ez al da errezago, nork bere burua antzematea?

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*