Diabrua izentatzian, akabo diabrua

Alaine Agirre idazliak eredu ederra emon desku, bere gaixotasun mentalari buruz ausarki berba egittian. Lehendik asko hobetu bagara be, ondiokan ez dogu estigmia ezabatu: nekez berba egingo detsu iñok bere arazuari buruz Agirrek bezain argi. Baiña entzuixozue, eta gero esaidazue: zer da hobia, norbere infrañua bakardadian eta ixilik sufritzia, ala argi berba egittia eta –ahal dan modura- laguntzia eskuratzia?

Arazua izentatzia, formulatzia, beronen konponbiderako oiñarrixa ipintzia da. Garrantzitsua da jokabide hau pertsona ospetsu baten ikustia. Animo bestiak be, armarixotik kanpora!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*