Erektoreak
Argazkiak.org | Erektoreak © cc-by-sa: txikillana
Sinergia kontzeptua oinarri-oinarrizkoa da gorputzaren muskulu-hezur egitura ulertzeko. Gure tonu muskularra hobetu nahi badugu, mugimendu bakoitza landu ostean haren kontrakoarekin gogoratu behar gara. Adibide batekin hobeto ulertuko duzue.
Abdominal muskuluak landu nahi baditugu, ez ditugu kontrako mugimendua egiten duten bizkarrezurreko erektoreak ahaztu behar. Arrazoi estetikoengatik kirolarien artean aurreko kate muskularrak gehiegi lantzeko joera dago (pektoralak, abdominalak, kuadrizepsa…), haien antagonistak ahaztuta.
Ariketa honekin bizkarra, sorbalda eta mokorraren extentsio mugimenduaren ardura duten muskuloak indartuko ditugu.
Deja un comentario.