Eskualdeko bainuetxe girua 1884

Irudixa: Aguas de Alzola

Euskal-Erria aldizkariko artikulu honek, XIX gizaldi amaieran inguruko bainuetxe-girua ikusteko balixo desku. Eibar – Saturraran (Mutriku) artian egindako bidai baten atxekixan Altzola (Elgoibar), Urberuaga (Markina-Xemein), Betelu eta Santa Agueda (Gesalibar, Arrasate) aittatzen jakuz.

Historixan zihar hidroterapiak izandako gorabehera ziklikuak iñoiz aittatu doguz blog honetan. Ba hara, artikulu hau adibide ezin hobia da eta horregaittik ekarri dot hona.

***

Artikulu honetan 1884an eginiko txango baten berri ematen digu Marcial Martinez Agirrek. Eibartik Saturraranera di-da joaten gara gaur egun, eta deigarria da XIX gizaldi amaieran bidai bera egiteak suposatzen zuena ikustea: goizaldean jagi, zalburdia prestatu… (hori aberatsek noski; jende arruntarendako “espedizioa” askoz ere luze eta neketsuagoa zen).
Elgoibarri buruzko aipu ez oso gogoangarriaren ostean, Altzolara ailegatzen dira, eta honek sasoi hartako “bainuetxeen loraldi” hartaz informazio interesgarria ematen digu, batez ere hidroterapiaren ziklo historikoei buruzko interesa dugunondako.
Artean, Altzolako bainuetxea modaz pasatuta ei dago; idazleak 20 urte lehenagoko loraldia du gogoan, Francisco de Asis Espainiako erregea (Isabel II-aren senarra) bertara etortzen zenekoa; baita bainuetxea eraiki baino lehenagoko putzua ere… Altzolako dekadentziari kontrajarrita, puri-purian dauden Betelu eta Urberuaga aipatzen ditu; baina hauei buruz ere errezeloa erakutsita, Gesalibarrekoa (Santa Ageda) legez modaren gorabeheren biktima ez ote diren izango…
Kronikagileak Altzolan entzundako anekdota bat ere kontatzen digu, Francisco de Asis (a.k.a. “Paquita Natillas”) erregearen  egonaldietako baten gertatu ei zena: erregea mendian gora dora paseoan bere sekitoarekin; izerdi flotean egonda, baserritar ezjakinak bere alkandora eskeintzen dio, nor den konturatu barik… Leku askotan errepikatzen den errege kanpetxano eta herritar onberen kontakizuna da hau; baina kasu honetan, Altzolan.
Artikuluak ez du balioko, ez, Historia liburuetako gertakari garrantzitsuak ikasteko; bai ostera orain dela 130 urteko gure arbasoen giroa pizka bat usaintzeko.
212256_1884_07_01_0196212256_1884_07_01_0197De Eibar a Saturraran 1884 212256_1884_07_01_0199
·       
Jatorrizko dokumentua: 
  • MARTINEZ AGUIRRE, Marcial. 1884. De Eibar a Saturrarán, con un recuerdo del rey D. Francisco de Asís. Euskal-Erria Revista Bascongada XI:188-191. Donostia.
·        Dijitalizazioa: Sancho el Sabio Fundazioa 2011.      http://hdl.handle.net/10357/2813

 

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Hidroterapiaren moda zikloak | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*